Raul Zibechi. Latinoamerikako gizarte mugimenduen ikertzailea

"Paralisiak jota daude Latinoamerikako ezkerreko gobernuak"

  • Latinoamerikako herri mugimenduak ikertu eta bizi izan ditu barrutik Raul Zibechi uruguaitarrak (Montevideo, 1952). Hainbat herrialdetan azken urteotan agintean izan diren ezkerreko gobernuen zikloa amaitu dela argi du. Lorpenak gorabehera, gobernu horien ezintasunak agerian utzi ditu berriki gurean, Komite Internazionalistek antolatutako hitzaldian.

Jabi Zabala @sarean
2016ko maiatzaren 15a
“Komunitatea eta eskualdea ardatz dituen boterea berrasmatu behar da, estatu logikatik at”. Argazkia: Iņigo Azkona
“Komunitatea eta eskualdea ardatz dituen boterea berrasmatu behar da, estatu logikatik at”. Argazkia: Iņigo Azkona

Nolakoa izan da herri mugimenduetan egin duzun ikerkuntza?

Nekazari mugimenduak, indigenenak eta hirietakoak aztertu ditut, haiekin denbora batez bizitzen. Mugimendu jakin batera hurbiltzerakoan nire teknika burua ahalik eta garbien eramatea da, aurreiritzirik gabe, eta bizitzea, egunerokotasunean murgiltzea.

Mugimendu antisistemikoak deitu nahiago duzu.

Edo “gizarteak mugimenduan”, mugimendu sozial edo sindikalen dikotomia klasikotik irten nahi dudalako. Mugimendu sozialen kontzeptua AEBetan eta Europan sortu zen, 60ko eta 70eko hamarkadetan rol handia izan zuten mugimenduak definitzeko: eskubide zibilen aldekoak, emakumeen aldekoak, gerraren aurkakoak… Estatuari edo ugazabari gauza batzuk galdatu eta horiek lortzeko mobilizatzen dira. Latinoamerikan, horrez gain, badute berezko ikuspegi bat, euren mundua eratzen dute. Esaterako, MSTkoek lurrak eskuratu dituzte Brasilen, jabe handiei kendutako 25 milioi hektarea, eta horietan gune kolektiboak antolatu dituzte; ekoizpen kooperatibak sortu eta 1.500 eskola eraiki dituzte.

Beste era bateko harremanak, beraz.

Bai, eta eskoletan pedagogia sortu dute. Hor ez du zentzurik mi mama me mima irakasten ibiltzeak edo garbigailuez mintzatzeak. Lan eginez eta jolastuz ikasten dute, ez irakurketa-idazketa pedagogia klasikoarekin. Ezaugarri afrikarrak daude hor, lurraldearen eta arbasoen garrantzia…

Auzolanak garrantzi handia du hor.

Lan kolektiboak berebiziko rola du mundu horretan, hemen auzolan eta Latinoamerikan minga edo tequio izenez ezagutzen dena. Borroka sozialen indarretako bat da eta identitatea ematen du.

Indigenen pentsamoldeak ere eragiten du.

Jatorrizko herrien ekarpena Identitatea da, ondo bizitzearen ideia lantzen dute, ingurunearekin harmonian. Ingurumenaren aldeko aktibista erradikalak direla esan daiteke, eta oso espiritualak: ospakizun kolektiboei garrantzia ematen diete. Chiapasen deiadar batez deitzen dira batzarrak, antzina Euskal Herrian egiten zen moduan.

Nola aldatu du ezkerraren ikuspegia indigenismoak?

Mugimendu indigenek, bereziki EZLNk, ezkerrari lagundu diote garapen kapitalistatik kanpoko garapen ereduak badirela ulertzen. Sozialismo erreala kapitalismoaren jarraipen garapenzalea izan zen. Gure zibilizazio krisia ekoizpen materialean oinarritutako ereduarena da eta indigenen mugimenduak ulertzen lagundu digu egungo zibilizazio krisia ez dela munduaren amaiera, mundu baten amaiera baizik.

Herri mugimenduen eta ezkerreko gobernuen artekoak?

Ezkerreko gobernuak daudenean borroka sozialak behera egiten du gehienetan, baina denetarik egon da: harreman onak, txarrak eta azpiratzeko saiakerak. Correaren gobernuak, esaterako, oso harreman gorabeheratsua izan du indigenekin.

Defentsa jarrera sumatzen zaie ezkerreko gobernuei.

Oso agerikoa: Argentinan galdu dute gobernua, Ekuadorren Correak datorren urteko hauteskundeetara ez aurkeztea erabaki du, Maduro agian kenduko dute erreferendum bidez eta Bolivian Moralesek erreferenduma galdu berri du. Ez dira gai izan euren baitan ordezko buruzagi berriak aurkitzeko. Horrek, higadurari gehituta, ekiteko aukera eman dio eskumari, berriro boterea hartzeko. 2013tik ari naiz ziklo progresistaren amaiera iragartzen. Ezintasun handiak erakutsi dituzte, herri mugimenduek salatu dutenez. Posible egin dute pobrezia jaistea baina ez ezberdintasuna, ez dira gai izan aberatsenek osatzen duten %1 boteretsu horri aurre egiteko.

Zer gertatzen ari da Brasilen?

AEBen eta kapitalismoaren erasoaldia dago ezkerreko gobernuen aurka, baina horren aurrean paralisi politikoa dute gobernu horiek. BPGren %4ko jaitsierarekin itxiko da urtea. Oraino PTren bidelagun izan den eskumak indarra hartu eta bizkarra eman dio Lulari, kaleak ere irabazi ditu ustelkeriaren erruz. Litekeena Dilma Rousseffen kargugabetzea izango da.

Venezuelan ere kudeaketa txarra salatu duzu.

Petrolioa 130 dolarrean zegoenean diru asko zegoen Venezuelan, ustelkeriara edo eraginkorrak ez diren politiketara bideratu zen diru hori. Orain, upela 30 dolarrean dagoela, zuloa dute kutxan. Chavez gobernura iritsi zenean, Venezuelaren esportazioen %90 petrolio gordina zen. Egun %95 da: 17 urte izan dituzte eta ez dira gai izan ekoizpena dibertsifikatzeko. Arrautza egosiak inportatzen dira, atera kontuak, zentzugabekeria da hori. Nazionalizatu diren enpresa batzuetan ekoizpena erdira jaitsi eta langile kopurua bikoiztu egin da. Kudeaketa txar hori gobernu aurrerakoien erantzukizuna da, ez besteena.

Zer zentzutan birfundatu behar da pentsaera kritikoa?

Oraino pentsamolde eurozentrikoa egon da: marxismoa, anarkismoa, Foucault eta beste. Oso ondo dago baina askapen adibideak badira Latinoamerikan: Tupac Amaru, Tupac Katari, Haitiko iraultza… Nazio-estatua baino, komunitatea eta eskualdea ardatz dituen boterea berrasmatu behar da, estatu logikatik at.

Erbestez erbeste

“Klase ertaineko familia eskuindar batean sortu nintzen. Gaztetan familiaren giro itogarritik ihes egin nahi izan nuen, eta ondoren herrialdetik, horretan militarrek lagundu bazidaten ere. Tupamaroen FER ikasle mugimenduan ibili nintzen eta 1973ko kolpea izan zenean Argentinara alde egin behar izan nuen. Handik urtebetera han ere kolpea eta hanka, Espainiara. Bertan oso garai interesgarria bizi izan nuen, auzo elkarteetan, NATOren aurkako “mugida”-n... Uruguaira 40 urterekin itzulita, Eduardo Galeanok sortutako Brecha aldizkarian idazten hasi nintzen eta berehala gizarte mugimenduak ikertzeko Latinoamerikan barna ibiltzeari ekin nion”.

Kanal hauetan artxibatua: Herri mugimenduak  |  Amerika  |  Venezuela  |  AEB  |  Ekuador  |  Brasil  |  Bolivia  |  Antikapitalismoa

Herri mugimenduak kanaletik interesatuko zaizu...
Badira izen mistoak Euskaltzaindiaren zerrendetan

Euskaltzaindiak 2001etik aurrera sexuaren araberako bereizketa finkatu zuen izenetan baina IKAren Deklinabidea aplikazioa garatzen ari nintzela salbuespenak badirela konturatu nintzen. Badaude Euskaltzaindiaren gizonezkoen eta emakumezkoen ponte-izenen zerrendetan, bietan, agertzen diren izen mistoak.


2018-01-16 | Aiaraldea.eus
"Tripontzia" zozketak 102.000 euro utzi ditu Urduņan

09550 da zenbaki irabazlea. Zenbaki horren zortzi serieak saldu dira Urduñan. 60.000 eurokoa da sari nagusia eta 6.000 euroko beste 7 ere banatu dituzte Sutegi Tabernan


2018-01-15
Baionako Zizpa gaztetxearen bigarren urteurrena ospatuko dute urtarrilaren 27an
Orain dela bi urte inauguratu zuten Baionako Zizpa Gaztetxea, "gazte ororekin izpiritu kritikoa landu eta praktikara eramateko helburuarekin". Urtarrilaren 27an, larunbata, ospatuko dute gaztetxearen bigarren urteurrenean. Egun osoko egitaraua antolatu dute.

 

 


Drogak mahai gainera
MULTIMEDIA - Blai, gazteon telebista

Drogen gaia mahai gainera ekarri dute Blai gazte telebistako lehenengo Mahai Gainera saioan. Zergatik kontsumitzen dugu gazteok droga? Zer dago horren atzean? Zein eztabaida eman beharko lirateke gazte mugimenduetan? Aitor Aspuru, Jokin Segovia eta Maider Gorritiberea gazteek horretaz guztiaz eztabaidatu dute Aitor Altunak gidatutako saioan.


2018-01-14 | Reyes Ilintxeta
"Oso gustura egingo nuke etxeetan 24 orduz lan egiten duten emakume langileen inguruko filma"

Kartzela, emakume zapaldu askoren bizitza, politika egiteko molde berriak… filmatu ezin diren munduak zinemara eraman nahi ditu dokumentalgile honek.


2018-01-12 | ARGIA
ZADera autobusa antolatzen ari dira otsailaren 10eko manifestaziorako

Otsailaren 10ean Bretainiako Notre-Dame-des-Landesko ZADen manifestaldia deitu dute. Euskal Herria Zadista izenarekin, autobusa antolatzen ari dira Baionatik irtetako ostiral gauean, eta itzulera igande arratsaldean egiteko.


2018-01-12 | Ahotsa.info
Martxoak 8ko greba feministaren prestaketak hasi dira Iruņean

Iruñerriko mugimendu feminista martxoaren 8rako deituta dagoen greba feminista prestatzen hasi da. Parte-hartze handia izan du lehenengo batzar irekiak , eta datorren urtarrilaren 24an eginen den hurrengo asanbladara joateko gonbitea luzatu diote emakume orori. Arratsaldeko 18etan izanen da, Iruñeko Zabaldin.


2018-01-11 | Axier Lopez
Kaiene: Otxarkoagari eta errefuxiatuei irekitako proiektua abian da

Turismo gidetan agertzen ez den Bilbo horretan proiektu berria jaio da: Kaiene. Erakunde publikoen zain egon gabe, Otxarkoaga langile auzoko hainbat talde eta lagun mugitzen hasi dira espazio komun bat eraikitzeko. Javier Seco proiektukideak azaldu dizkigu helburu nagusiak.


2018-01-11 | Miren Osa Galdona
Iruņeko Alde Zaharra defendatzeko herri plataforma sortu dute

Bizitzeko Alde Zaharra plataforma berria abian da Iruñean. Hainbat eragile eta elkarte Iruñeko Maravillas Gaztetxean bildu dira asteazkenean auzoa bizitzen ari den eraldaketari erantzuna emateko asmoz. Auzotarren interesak defendatzea eta herritarren arteko elkarbizitza sustatzea du xede egitasmoak. Unzu etxean eraiki nahi duten ostatuaren proiektuak kezkatzen ditu bereziki auzotarrak.


2018-01-11 | Hala Bedi
"OkupaTU Gasteiz bezalako dinamika bat sortzeko giroa aproposa da"

2018.urtearen hasierarekin batera, Gasteizko Herri Mugimenduko eragile ezberdinen urteurrenak ospatuko dira: Gasteizko Gaztetxea, Errekaleor Bizirik!, Hala Bedi eta Auzolana Pilotalekua.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude