Nuit Debout bidelagun beharrean dabil denak ez dezan berdin jarraitu

  • Parisko Republique plazan sortua, hilabete eta erdi bete ondoren Europa osora zabalduko ote da Nuit Debouten olatua? Frantziako hirietako jende prekario baztertuenekin lotura egitea lortuko du? Sindikatuekin betirako haserretuko da? San Juanetarako ahaztuko den amets geratuko? Zer egin, nondik jo, norengandik ikasi eta zeinen hanka sartzea ez errepikatu, eztabaidan ari dira barruan.

Parisko Republique plazan sortua, hilabete eta erdi bete ondoren Europa osora zabalduko ote da Nuit Debouten olatua? Frantziako hirietako jende prekario baztertuenekin lotura egitea lortuko du? Sindikatuekin betirako haserretuko da? San Juanetarako ahaztu
Parisko Republique plazan sortua, hilabete eta erdi bete ondoren Europa osora zabalduko ote da Nuit Debouten olatua? Frantziako hirietako jende prekario baztertuenekin lotura egitea lortuko du? Sindikatuekin betirako haserretuko da? San Juanetarako ahaztuko den amets geratuko? Zer egin, nondik jo, norengandik ikasi eta zeinen hanka sartzea ez errepikatu, eztabaidan ari dira barruan.

Martxoaren 31n hasi zen, aspaldiko film militante ikusiena den Merci Patron!-en zuzendari François Ruffin kazetariak eta Fakir astekariak deiturik Parisko plaza bat okupatzera, sindikatuek François Hollanderen lan erreformaren  kontra antolatutako manifestazio handiaren akaberan. Geroztik Frantziako gertakizun inportanteena suertatu da Nuit Debout, hiriburu askotara zabaldu, Espainiako indignados jendearekin eta M-15rekin alderatu dute, hedabide nagusietan azaltzea lortu, sare sozialak sutan jarri, poliziaren eraso itsusiak denen begien aitzinean agerrarazi…

Aurrerantzean Nuit Deboutek egin lezakeenaz edo beharko lukeenaz iritzi ezberdinak jasotzeko, Fakirrek berak antolatu zuen eztabaida gau luzea apirilaren 20an Parisko Burtsaren antzinako egoitzan, Frantziako ezkerrean izena duten zenbait pertsonalitate bilduz.

Emmanuel Todd historialariarentzako, baliteke Nuit Debout gauza txikia izatea, baina zerbait orain arteko ezer ezaren erdian. “Begira Occupy Wall Street. Hura gertatuta hilabete batzuetara AEBetan argitaratzen diren inkestetan gazteak Estatuaren eta protekzionismoaren alde bihurtuak ziren. Egia da gaur Bernie Sandersek galdu egin duela Hillary Clintonen aurka, baina ‘sozialismoa’ aldarrikatu du Amerikako Estatu Batuetan eta Occupyk ateratako gaiak gaur kanpainaren parte dira”.

Toddek ukatzen du bobo [pijo, hipster…] jendearen kontua denik Nuit Deboutekoa. Gaur adin jakin bateko jendeen artean %40 dira goi diploma baten jabeak, masa dira. Praktikatako stage-en errepikatzea, kontratu ustelak, kualifikazio oso handiak dauzkatenei pagatzen zaizkien soldata oso txikiak… hori guztia eta fabriken itxiera edo klase apaletako gazteen kontratu prekarioen soka, dena gauza bera da. Bizi-mailaren jaitsiera belaunaldi oso baterako da.

Hona azkenean mobilizazio bat, dio Toddek, 65 urte, azkenean gazteen esku dagoena. “Sufragio unibertsala zaharrek gazteak menperatzeko tresna bilakatu da, zaharrek erabakitzen dute gero haiek ezagutuko ez duten etorkizunaz. Nik borrokatzen dut nire belaunaldia hil dezaten”.

Baina gazteria honen drama da antolatzeari dioten fobia, kezkatzen da Todd. 68ko jendeek –soixantehuitards frantsesezko argotean, 1968ko maiatz famatuan ibiliak–, deskubritu dituzte indibidualismoaren pozak, baina atzean zeuzkaten beren familiak, taldeetan eskuratutako formakuntza sendoa: Alderdi Komunistan, Elizan, sindikatuetan. Oraingo belaunaldiak, aldiz, dira “hirurogeitazortzitarrak ber bi”, indibidualista ia ontologikoak. Ez antolatzeko borondatea ia erlijio bihurtu dute.

“Baina ikaragarria da hori, zeren gazteok baldin balekite zein neurritaraino dauden antolatuta aurrean dauzkaten tipoak, ugazabak, Estatua, Alderdi Sozialista, bankuak… Makinak dira. Eta  ororen buru gizon moderatua izanik, keynestarra, kapitalismo bezatu baten aldekoa naizen honek, gogoan daukat Leninek irakatsitako hura: ‘Ez da iraultzarik antolaketa gaberik’!”.

“Ez maitemindu zeuen buruez!”

Frederic Lordon ekonomialariak esan die Nuit Deboutekoei, bera baita sustatzaileetarik, ez direla bildu gizarte animazioa egiteko, halako elkarbizitzazko elkarrizketa guay batzuk. “Hemen gaude politika egiteko, ez mundu guztiarekin bakea egiteko, ez dugu unanimitate demokratikorik bilatzen”.

Frantziako plazetan, Lordonentzako, ez dira bildu ezer erreibindikatzeko. “Nahi adina manifestazio egin gutxieneko soldata igotzeko, 32 orduak edo gizarte laguntzak zabaltzeko, horrek denak ez du zentzurik izango ez baditugu auzitan jartzen neoliberalismoaren egiturak”.

Harrapaturik finantziazioaren, akziodunen ahalmenaren, librekanbismoaren, deslokalizazioen eta Europa mailako austeritatearen artean, soldata sistemen aldarrikapen globalek ez daukate aukerarik batere. Sistemaren barruan ez dago alternatibarik, sistema osoa aldatzea da alternatiba. Bi ildo markatu ditu Lordonek.

Batetik, Republique plazako kide bati hitzak hartuta, “hondar aleak” zabaldu denetan, mekanismo guztiak trabatu harea boteaz mekaniketan. Bestetik, ideia indartsuenak azpimarratu eten gabe: elkartasuna, hiri kaskoetako jendeen, obreroen eta bazter auzoetako gazteen arteko elkartasuna, “horiek denak indar batean bildutakoan inork ezingo die aurre egin”. Eta sistema berreraiki beharra, bankuei espekulazioa galarazi, akziodunen ahalmena mugatu, nazioarteko itun hiltzaileak ezabatu…

Serge Halimi Le Monde Diplomatiqueko zuzendariak gogoratu die Nuit Deboutekoei Slavoj Zizekek esana Occupy Wall Streetekoei: “Ez maitemindu zeuen buruez. Gustura gaude gu hemen. Baina garrantzitsuena da biharamuna, eguneroko gure bizimodura itzuliko garenekoa: zerbait aldatuta aurkituko al dugu?”. Haiek uko egin bazieten ordura arte efikazia erakutsitako estrategia eta taktikei, Halimik proposatzen du alderantzizkoa egitea.

Zer egiten dute aberatsek, gehiago aberasteaz gain? Gero eta hobeto antolatu, pentsamendu guneak, hedabideak… Elitea ondo koordinatuta dago, beren interesen jakitun, mobilizatua, joko eremuaren jabe eta baita bortxa publikoarena ere. Aldiz, aurrean dauzka kristoren elkarte, sindikatu eta partidu pila, nor bere gunea defenditzen, bere berezitasuna, bere autonomia. “Egia, antolatzeak pizten du instituzioek, politikaren profesionalek, botereak, asimilatuak izateko susmoa. Baina aliantzarik gabe, matxinada espontaneoz, ekintzak ezingo du lortu gizartea aldatzerik”.

Lehentasunak aukeratzen hasita, bi proposatu ditu Halimik. El Khomri legea desegitea eta nazioarteko TTIP eta beste itun librekanbistei bidea ixtea. Kasualitatez, biak batera egokitu direnez, Halimik uste du posible dela kontrako aliantzan elkartzea obreroak, ekologistak, nekazariak eta kontsumitzaileak. “AEBetan udal funtzionarioak eta suhiltzaileak ere elkartu zaizkie. Azkenean denak ohartzen baitira batzuen eskubideak galtzeak laguntzen duela besteek ere galdu ditzaten”.

Ruffin su piztailea bera kezkatuta omen dago, zehazki Parisko Republique plazakoarekin: “Gure asmoa zen herri txikietako supermerkatuetako langilearen hitza helaraztea hiriburuko langabeei bezala Frantzia periferiko ikusezin eta ahaztuan garbiketa eta asistentzia lanetan ari diren emakumeei, eta paradoxa da Nuit Deboutek berriro estaltzen dituela. Halako lurrin antisindikala sumatzen da, sindikatuak ez direlakoan aski gazte, berri eta cool”.

Eta Fakirren eskegi dute Podemoseko Pablo Iglesiasek 2014an emandako hitzaldi bat, nondik jo pista bat emateko: “La pelea por el sentido común”.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude