Kalabazie etaa

Duela hiru bat aste El Diario Vasco eguneroko donostiarrak lau bat orri eta portada eskaini zizkion euskal zineko hurrengo arrakasta izatera deitua egon daitekeen pelikulari. Ez zen esplizituki esaten zein zen filmaren hizkuntza. Aundiya ote zuen izenburua eta Migel Joakin Eleizegi, Altzoko Handia, zuela gai nagusia.

Filmaren hizkuntzaren galdera iltzatu zitzaidan garunetan, Aundiya izenburua izan zitekeen gaztelaniaren euskararekiko joeretako baten ondorio, euskaraz irakurtzen ez duen horietako batena, “siempre he oído aundiya”, edo egun euskararik ustez txokoenekoenari ematen ari gatzaizkion gainbalio esplikaezin horren ondorioa, benetakoa, jatorra, adierazkortasuna duena, euskara jaso edo landuarekin zerikusirik ez duen hura dela erabakia dugula ematen baitu aspaldi honetan, eta zinean baino areago komunikabideetan.

Sinatzailea ezagututa, zitekeena zen hizkuntza aukeran erreparatu ez izana eta ez nuen hura irudikatzen aundiya bezalako hitz bat, hizkiz hizki, nola zen galdetu gabe idazten. Ezaguna nuenez dei niezaiokeen eta galdetu zein hizkuntzatan zen. Baina erreparoa ematen zidan, erreparo handia. Orain ere, oraindik ere, euskaldunok lehen hitzetik nahaspilatuta, lehen hitzetik bertatik erabaki garbi bat adierazi ezinik. Lotsa ere ematen zidan, nola esplikatu hari filmaren izenburu egokirako egon zitezkeen hizkuntz zalantza eta kezka filologikoak. Aundiya bezala, aundia, aundixa, aundiye, aundixe, aundie izan zitekeela, eta, endemas, horietako bakoitzari hatxe bat ezarriz gero hasieran, aukerak dozenara iristen zirela. Esan ezin niezaiokeena zen hori gurearen aberastasun seinale zela, ugaritasunarena, oparotasunarena, berak seguru jakingo baitzuen gure ideia garbitasun falta patetikoaren lekukotasuna besterik ez zatekeela ugaritasun hori.

Hizkuntzaren aberastasuna, komunikagarritasuna, horretan dago nonbait: argitalpen lokalak ustezko bertako azpieuskalkian idaztean, bailara jakin bateko aditzaren paradigma bateratua erabiltzean aditz batuaren paradigmaren ordez, bizkaiera batua bezalako bat asmatzean eta publikoki praktikatzean, guztiok ordaindutako barria errotuluari e miserable bat ez opatzean, bertsolarien gai jartzaileak euskaratik euskalki bezalakoetara ihes egitean, euskara batua, esan gabe baina, Saizarbitoria, Txillardegi, Atxaga, Cano, Izagirre, Lertxundi eta gainerakoen baimenarekin, Argia, Berria eta konpainiarekiko mesprezu osoarekin, praktikan komunikagarritasunik ez duen traste zaharkitu bat dela tazituki aitortzean.

Egin dezatela administrazioak, eskolak eta gainerako bazter aspertzaile batzuek euskara batua, besteok euskara jatorra egingo dugu, komunikagarria. Hori bai, ojo!, ez joan hiztegira esanahien bila EGAn kalabaza emango badizute ere… kalabazie etaako deu, mou jator askuen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude