Eta 2016ko ARGIA Eguna doa... Lea-Artibaira!

Markina-Xemeinen apirilaren 28an eragile eta harpidedunekin ARGIA Eguna prestatzeko eginiko bileran (eskualdean egin diren lau bileretako batean). Emakumeak nagusi!
Markina-Xemeinen apirilaren 28an eragile eta harpidedunekin ARGIA Eguna prestatzeko eginiko bileran (eskualdean egin diren lau bileretako batean). Emakumeak nagusi!

Komunitatea gora eta komunitatea behera. ARGIAko hauek ez daukate besterik buruan. Eta txikiaren kontu hori... Noiztik goaz euskaldunok txikira? Hordago handira beti! Baina bueno, berezi xamarrak izan dira beti ARGIAkoak, eta horretan utziko dugu.

Iragarri dute 2016ko ARGIA Eguna; Ondarroan izango da, urriaren 1ean. Eta komunitatea sendotzearen kontu horrekin, hasiak dira lehen bilerak Lea-Artibaiko lau herritan. Euskal Herriko eskualde euskaldunena da eta euskarazko komunikabide txikiarentzat balio berezia du horrek. Baina eraldaketa sozialean eta herrigintzan diharduten eragileak aktibo dauden ingurua ere bada, eta ARGIAren baloreek festa egunean presentzia izan dezaten beharrezkoak dira talde eta norbanako hoiek. Eskualdeko harpidedunei ere bidali zaie eguna antolatzeko lanetan parte hartzeko gonbita. Guztien artean ARGIAk bere egiten dituen baloreetan oinarritutako jai egun txikia prestatzea da helburua, komunitatean; ARGIAko lantaldea, harpidedunak eta eragile eta norbanakoak elkarlanean; baloreak praktikan jarriz; eta kuantitatiboari baino kualitatiboari, egiteko moduari garrantzia emanez.

Lehen harremanak garatzeari udaberrian sartzearekin batera ekin zaio. Gerturatu dira talde feministak, natur taldeak, kultur eragileak, euskalgintzan dihardutenak, memoria historikoaren gaia lantzen ari direnak... Dena dela, irekiak dira bilerak eta sarean emango da deialdien berri. Gerturatu eta lagundu nahi duena ongi etorria izango da.

Egitaraua zehaztu gabe dago, baina aurten ere izango dira inguru natural eta kulturala ezagutzeko ibilaldiak, bertako produktuekin prestatutako herri bazkaria, naziotasun agiri arrotzen 3. jaurtiketa edo ARGIA zaleen Topaketa. Oraindik, baina, argitu ez zaidan zalantza bat dabilkit buruan: nola egingo dute aurtengo kartela, ondarrutarrez? ARGIA Egune Ondarrun ixengo ra edo horrelako zerbait imajinatzen dut.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude