ELA eta LABen arteko konbergentzia, egiteke

Maiatzaren Lehenean sindikatuek bidalitako mezuen artean bi nabarmendu daitezke: lan prekarietatearen kontrako borroka eta sindikatuen ekintza bateratuaren beharra,  borroka hori eraginkorra izan dadin. CCOO eta UGTren arteko ekintza bateratua badago, Gasteizko Mercedesen moduko salbuespen batzuk kenduta. Sindikatu abertzaleen artekoa ordea, ELA eta LABen artekoa nagusiki, oraindik oso urrun dago, kasu jakin batzuetan izan ezik. Zerbait larria badago sindikatu abertzaleen artean, norbere aldetik eta 1995etik batasun hori aldarrikatzen ari eta horretara iristen ez badira.

Espetxean dagoen Rafa Diez Usabiaga LABen idazkari nagusi ohiak, Maiatzaren Lehenaren bueltan inoiz baino indar handiagoz defendatu eta eskatu du ELArekin konbergentzia hori. Sindikalgintza abertzaleak ausarta izan behar duela dio Diezek: “Ekintza batasunak ezin du noraezean ibili koiuntura edo gai zehatzen bueltan, horizonte taktiko eta estrategiko sendoak behar ditu, gure militantzia eta afiliazio kapital humanoa modu eraginkorrean finkatu eta aktibatzeko. (...) Ekintza batasuna ez da aukera politiko bat edo taktika sindikal bat (...), sindikalgintza abertzalean dagoen behar kolektiboa da, Euskal Herrian datorren hamarkadan izango ditugun erronkei aurre egiteko”. ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñozek, bestalde, esan zuen ELA-LAB aliantzaren potentzialtasuna ez ikustea “miopia ikaragarria” dela: “Klase eta nazio gatazkak sindikalgintza abertzalea interpelatu du, elkarrekin lan egin dezagun”.

1995etik sindikatuak konbergentzia horren alde badaude, euskal langileriarekiko arrotza den beste interesik ote dago konpromiso hori hitz soiletatik harago egikaritu ez dadin?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sindikalgintza
Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


Eguneraketa berriak daude