TTIPen azken negoziazio errondako agiriak eskuratu eta zabaldu ditu Greenpeacek

  • Lehenbiziko aldiz publiko egin da AEBen posizioa TTIP merkataritza hitzarmenaren negoziazioetan, Herbeheretako Greenpeacek jaso eta zabaldutako filtrazio bati esker.


2016ko maiatzaren 02an - 13:01
Filtratutako dokumentuen lagin bat Alemaniako Parlamentuko horman proiektatu zituen Greenpeacek maiatzaren 1ean (Arg.: Ruben Neugebauer / Greenpeace).

Talde ekologistak adierazi duenez, lortu dituzten dokumentuak (248 orrialde guztira) apirilaren 25etik 29ra AEBek eta Europako Batzordeak New Yorken egindako negoziazio errondari dagozkie. “Agiriok argi erakusten dute enpresen irabaziak herritarren interesen gainetik jartzeko borondatea dutela”, salatu dute.

Greenpeacek zabaldutako lehenbiziko balorazioaren arabera, dokumentuetan ez da aipatzen klima aldaketari aurre egiteko beharra, ez eta ere GATT akordioko Salbuespen Orokorren araua. Azken horrek aukera ematen die estatuei merkataritzari buruzko arauakez betetzeko ingurumena eta pertsonen osasunaren babesa jokoan balego.

Halaber, Europan indarrean dagoen zuhurtzia printzipioa behin ere ez dela aipatzen nabarmendu du Greenpeacek. Bai, ordea, AEBek substantzia arriskutsuak arautzeko egindako proposamena, haien debekua asko zailduko lukeena.

Bestalde, zabaldutako agiriek erakusten dute zer nolako boterea ematen zaien korporazio handiei erabaki politikoetan parte hartzeko, nabarmendu dutenez. Talde negoziatzaileek “behin eta berriro azpimarratzen dute industriarekin kontsultak egiteko beharra”, Greenpeacen esanetan. Agiriak osorik ikusteko webgune bat sortu dute: www.ttip-leaks.org.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: TTIP/TAFTA
2016-11-23 | Unai Brea
CETA akordioa Europako Auzitegian aztertzeari ezetz esan dio Europarlamentuak

Europako Legebiltzarraren gehiengoak ezetz esan dio Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza eta inbertsio ituna (CETA) Europako Justizia Auzitegiak azter zezala eskatzeko aurkeztutako mozioari. 258 parlamentarik bozkatu dute proposamenaren alde, eta 419k aurka... [+]


2016-11-10 | Unai Brea
Júlia Martí (Euskal Herria TTIPari Ez! kanpaina):
"Valoniak erakutsi du merkataritza askeko akordioei aurre egitea posible dela"

“TTIP eta CETA ezartzearren herritarrek aukeratutako parlamentu eta gobernuen aurka joko dutela frogatu du Valoniarekin gertatutakoak”, diosku Júlia Martík, Euskal Herrian TTIPari Ez! kanpainako bozeramaileetako batek. Azaroaren 5ean merkataritza askeko... [+]


TTIP eta CETA akordioen aurkako mobilizazioak larunbatean Hego EHko hiriburuetan

Larunbatean, azaroak 5, Hego Euskal Herriko hiriburuetan TTIP eta CETA akordioen aurka mobilizatzeko deia egin dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP/CETA Ez plataformak.


2016-10-30 | Juan Mari Arregi
Ez ezazu irentsi

Hainbat plataforma sozialek ohartarazi dute zein ondorio izango dituen AEB eta EBren arteko merkataritza eta inbertsio itunaren (TTIP) negoziazioak. Munduko merkatu handiena sortuko du. Baina itun hori, CETA edo beste batzuk bezala, ez da merkatu akordio hutsa. Enpresa handiei... [+]


Eguneraketa berriak daude