"Guztiak ez gara biktimak"

  • Idatzirik ez dauden arau sozial zein kulturalak hausten ditu prostituzioak. Euren gorputzen, sexualitatearen, ordutegiaren eta ekonomiaren jabe dira sexu langileak, haietako batzuk bederen. Hala kontatu digute gure solaskideek. Bizipenak anitzak izanik, badira lan honetan beren borondatez hasi eta egindako hautuaz damutzen ez direnak.

Argazkia: Dani Blanco
Argazkia: Dani Blanco

“Lan honek ematen dit nahi dudan bezala bizitzeko aukera”, azaldu digu Samara Sampairo sexu langileak. Askatasun ekonomikoa jasotzeaz gain, bere buruari errespetua zor ziolako hasi zen lan honetan, bestela zituen bizi baldintzak ez zirelako nahi bezalakoak. Horretaz gain, gustura eta jazarpenik gabe bizi dela adierazi digu. “Brasilen onartezina eta pentsaezina zen egoera berean eroso bizi naiz orain”. Samara emakume transexuala da, Brasilen jaioa, eta etengabe hitz egin digu han bizi izan zuen jazarpenaz.

Bestelako iritzia du, baina, Laura Masso sexu langileak. Lanbide honetako zailena etiketak, marginazio soziala eta bakardadea direla aipatu digu. “Bestela ez dauka beste edozein lanbidek baino zailtasun handiagorik”, gaineratu du.

Prostituzioa lanbide dutenak laguntzea xede duen Aukera elkarteko Sonia Vega gizarte langileak dioenez, ogibide hau ezkutatzea da zailen egiten duena. Aukera 1998an sortu zen Gipuzkoan, sexu langileen jarduna itzalpetik atera eta gizarteratzeko. Elkartearen helburuak dira emakume horiek osasun asistentzia bermatua izatea; babes eta aholkularitza psikologiko, juridiko eta soziala ematea; eta konfiantza-esparruak sortzea, besteren artean. “Lan honetan profesional gisa aritu arren, baldintza kaskarrak dituzte. Bizi garen sistema kapitalista honek ez ditu eskubideak arautzen eta horrek enpresariei nahi dutena egiten uzten diete, 12 orduko lanorduak onartzeraino”; adierazi du Vegak. Gizarte Segurantzan, estatuan zein jendartean ez da lanbide bezala onartzen. Massok, duinki lan egiten duela aipatu digu, baina bere lanagatik kotizatu ahal izatea eskatzen du, horrek ekarriko lizkiokeen “onura” guztiekin. “Errespetua” gaineratu du Sampairok.

Aurreiritzi eta etiketa guztien atzean zer dagoen galdetuta, gizarte langileak “kontrolaz” hitz egin digu: “Emakumeen sexualitatea kontrolatzea dago muinean. Betidanik, emakumearen praktika erotikoa senarrari eta haurrak edukitzeari begirakoa izan da eta prostituzioak barrera hori hausten du. Norekin oheratu nahi dugun erabakitzea eta gainera dirua lortzea onartezina da batzuentzat”. Sexu langileez gain zapalkuntza hau emakume guztiek jasaten dutela gaineratu du: “Jendarteak eskatzen ez duen jarrera bat izateagatik epaituak gara. Plazeragatik sexu-harremanak izateagatik, gure gorputz eta sexualitatearekin nahi duguna egiteagatik jasoko dugun lehen adjektiboa ‘puta’ izango da. Eta ez du sexu langileekin zer ikusirik”.

Bai Sampairok bai Massok, euren lana gozamen iturri ere badela kontatu digute. “Bezeroaren arabera aldatzen da errealitatea. Zaila izan daiteke, nor aurkituko dugun eta buruan zer demontre darabilkion ez dakigulako, baina gozatu egiten dut”, dio lehenak. “Guztiak ez gara biktimak; telebistan-eta ikusten dugun errealitateak aurpegi ugari ditu”, gaineratu du. “Modu oso intentsoan bizi dut eta asko gustatzen zait nire lanbidea. Beti jartzen ditut nire mugak, gainera”, bigarrenak. Tartean beste hainbat onura aipatu dizkigute; autonomia, esaterako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prostituzioa
Carolina Clemente, sexu langilea
"Puta estigma emakume guztiok kontrolatzeko dispositibo bat da"

Ogibidea eta izatea bereizi ezin bizi da Carolina Clemente (Bartzelona, 1985). Sexu langilea da, eta duela hiru urte Donostiara etorri zen lanera eta bizitzera: «Euskaldunok duzuen indarra gustatzen zait, antolatzeko eta protestarako. Nire estigma borrokatzeko inspirazio... [+]


Bi pertsona atxilotu dituzte Gasteizen emakumeak prostituitzera behartzea leporatuta

Haien ia biktima guztiak egoera irregularrean dauden atzerritarrak dira, bizirauteko euren borondatearen kontra prostituitu behar izan direnak.


2023-09-07 | Irutxuloko Hitza
Venezuelako zazpi emakume Donostiako pisuetan prostituitzeaz akusatutako talde bat epaituko dute

Irailaren 14tik aurrera, bost gizon eta bi emakume epaituko dituzte, talde espainiar-venezuelar bateko ustezko kideak, ustez egunean 24 orduz, astean zazpi egunetan, Donostiako pisuetan “edozein motatako sexu zerbitzuak” ematera behartzen zituzten Venezuelako zazpi... [+]


Sexu langileen hitzak erdigunean

Puta zikinak liburua sexu langileen baldintza materialez, burutazioez, antolakuntzaz eta problemez mintzo da. Nerea Fillatek eta Hedoi Etxartek, Katakrak argitaletxeko editoreek, Iruñean aurkeztu dute liburua.


2023-03-14 | Euskal Irratiak
Sexu langileen lekukotasunak biltzen dituen liburu baten kontra oldartu da CAPP kolektibo feminista Baionan

Katakrak argitaletxearen Puta zikinak liburuaren kontra oldartu da CAPP Collectif Abolition Porno Prostitution kolektibo feminista Baionan, Elkar liburudendan. Juno Mac eta Molly Smith idatzi liburuaren azalak urratu eta "Prostituzioa: bezeroak, bortxatzaile... [+]


Eguneraketa berriak daude