Panama

Azken aste hauetan asaldatuta gabiltza Panaman azaldu diren 11,5 milioi dokumentu filtratu dituelako kazetarien kontsortzio batek. Dokumentu horietan azaltzen diren izen ospetsu batzuk bakarrik eman dizkigute, baina jakin behar dugu munduko populazioaren %1ek munduan zehar barreiatuta dauden paradisu fiskaletan dokumentuak gordeta dauzkala, eta oraingoan bakarrik, Panama atera dela.

Urrutira joan gabe hor daukagu Andorra, Gibraltar edo Britainia Handiko hainbat irla txiki. Alabaina, harrigarriena da Europar Batasunaren bihotzean dagoen Luxenburgo, ahaztu gabe Herbehereak edo gure artean dauden paradisu fiskal sektorialak. Adierazgarria da agintariek eta horien aurpegi garbitzaileek, hots, komunikabideek azaldu dituzten jarrerak, hipokresiaren aurpegiak azaldu baitituzte.

Zinismoa: iruzurra egin dutenak espetxetik kanpo eta salatzaileak zigortuta. Hor daude Falciani, Assange eta abar, espetxe bidean edo prozesatuak izateko arriskuan. Zergak ordaintzen ez dituztenak kalean lasai, egoera hori salatzen dutenak jazarrita. Horrela nola amaituko da paradisu fiskalekin?

Zer espero dezakegu Europako Batzordeburuaren aldetik, bera Luxenburgoko lehen ministroa zenean Luxenburgora hirurehun bat enpresa multinazional erakarri baitzituen? Horien artean Google erraldoia, beronen mozkinek hutsaren pare ordain zezaten. Zer idatziko dute Espainiako Estatuko egunkari eta telebista handiek Banco de Santanderren edo BBVAren maileguen menpe baldin badaude, nahiz jakin diru-etxe horiek aritzen direla hemendik beretik dirua paradisu fiskaletara bideratzen?

Antza, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) jazarriko omen dituzte paradisu fiskalak. Baina nork sinetsiko die erakunde horiei beraien agintariak estatu kideen gobernuek izendatzen badituzte. Aipatzekoak dira Rato edo Strauss-Khanen kasuak, biak NDFko zuzendari ohiak, Panamako zerrendan azaldu direlako; Felipe Gonzalez ere ez dabil oso urrun zerrenda horretatik. 

Jakin dugu ere Argentinako lehendakaria, Macri jauna, eta Britainia Handiko Cameron jauna, besteak beste,  nahasita dabiltzala paradisu fiskaletan. Besterik ezin dezakegu espero Saudi Arabiako Salmon erregeaz edo Ukrainako lehendakariaz edo Errusiakoaz. Baina ezer gutxi dakigu Alemania edo Herbehereetako agintariez; edo AEBetakoez, horiek ez daukatelako beraien ondareak kanpora eraman beharrik, paradisu fiskalak bertan baitituzte: Delaware, Nevada, Wyoming…  

Zinismoa: iruzurra egin dutenak espetxetik kanpo eta salatzaileak  zigortuta. Hor daude Falciani, Assange, eta abar, espetxe bidean edo prozesatuak izateko arriskuan. Zergak ordaintzen ez dituztenak kalean lasai, egoera hori salatzen dutenak jazarrita. Horrela nola amaituko da paradisu fiskalekin?

Pertsonaia horiek guztiek, neoliberalismoaren doktrina erabiliz, gastu sozialen murrizketak egin beharrekoak direla esaten digute, egun batean bai eta bestean ere bai, eta bien bitartean kutxa publikoetara egin behar lituzketen ekarpenak saihesteko paradisu fiskaletara eramaten dituzte beren dirutzak, sarrera publikoak erabat murrizturik utzita. Gainera, pertsonaia horiek fundazio ospetsuak sortzen dituzte beraien negozioetako etekinekin, normalean, karitate ekintzetan erabiltze aldera. Zalantzarik gabe, estatuak modu demokratikoagoan erabiliko lituzke diru horiek, eta ez Afrikako herrialdeetan transgenikoak sustatzen, Bill Gates eta enparauek egiten duten bezala.  

Globalizazioak mundua herrixka bilakatu zuela zioten. Eta jakina, herrixka batean edonor eta edozer alde batetik bestera mugi daiteke. Dirua bai, zuntz optikotik alde batera eta bestera eraman dezakete, batik bat paradisu fiskaletara, baina ez pertsonak. Pertsonek ez daukagu mugitzeko eskubiderik, preso egon behar dugu gure herrialdeetan. Bestela galdetu Grezian dauden siriar, irakiar edo afganiarrei.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude