Ametsak laranja bat zaborretan dira

Laranja bat zaborretan

Idazlea: Patxi Zubizarreta

Argitaletxea: Elkar, 2015

“Gure bizitza amestu baino gehiago, gure ametsei bizia ematen saiatu behar gaituk, gure ametsak bizitzen” (Laranja bat zaborretan, 99. orrialdean). Esaldi hau ekarri nahi izan dut, ederra izateaz gainera, ongi laburtzen duelako Patxi Zubizarretaren azkeneko eleberria, Laranja bat zaborretan (Elkar, 2015).

Tituluarekin bat eginez, hastapeneko para-testu gisa, Ibrahim jauna eta Koranaren loreak pelikularen aipu bat topatzen dugu, eremu pobre edo aberats batean ote gauden jakiteko zakarrontziak begiratzea besterik ez dugula dioena.

Ametsaz, laranjaz eta zaborraz ari garela, Karabino izeneko mutila izanen dugu hiruen arteko lotura elementua eta eleberriko protagonista. Bera bezalako pertsona batek bakarrik amestu dezake zaborretan laranja bat topatzearen luxuarekin.

Zubizarretak Kairo Zaharreko Mukattam hirira eramaten gaitu, “asto batek asfaltoan kraskatutako intxaur bat bezalako auzunera” (9. orrialdean) edo, bestela esanda, Zabalin esaten zaien kristau koptoen komunitatera, Karabino eta bere familiarena hain zuzen ere. Kairoko zaborra biltzeaz arduratzen dira zabalin deiturikoak, “jainkoaren oparia den hori” (12. orrialdean) biziraupen iturri bakarra dutelako. Determinazioa agintari den –“Zabalin jaio gintuan eta zabalin hilko gaituk”– eta esperantzarik ez dagoen –“gu zorri izateko jaio gintuan”– giro honetan hala ere, Karabinok amets bat dauka: Mukattametik Kairo Berrira alde egitea. Karabinok, gainerakoek ez duten gaitasun bat duelako barre egiten diote bere lagunek eta zenbaitetan jo ere, ameslaritzat dutelako. Liburuaren lehen partean bere haurtzarotik orain arteko ametsez dihardu besteak beste. Bere amets errepikakor horietako baten ondoren, Al-Qaraban Hildakoen Hirira joatea erabakitzen du eta bertan ezagutuko du Nagib ipuin kontalari itsua.

Pertsonaia honek, Jakoben hamaikagarren semea Joseren istorioa txertatzen du eleberria ahozko tradizioari lotuz. Nagib itsuaren ipuin bakoitzaren amaieran irakurleak QR kodeak topatuko ditu, nahi izan ezkero, kondairak ahots biziz entzun ahal izateko.  Esperientzia guztiz gomendagarria.

Eleberri honen berezitasuna tradizio desberdinen (idatzia eta ahozkoa) lotura eta arteen arteko hibridismoa da. Zubizarretaren idazkerak, Mintxo Cemillánen ilustrazioekin lagundurik, sinbologia ezin aberatsagoa eratzen dute, Karabinoren ametsen mundua hitzez eta irudiz eskaintzen duena.


ASTEKARIA
2016ko maiatzaren 08a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
Iaz gehien mailegatu zen euskarazko liburua, Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria'

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako liburutegietan 2,7 milioi mailegu egin ziren 2023an, 2018an baino 100.000 inguru gehiago.


2024-04-23 | Euskal Irratiak
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon

Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Eguneraketa berriak daude