Gure industria defendatu

Azkeneko hilabeteak erakusten ari dira ez dela egia egoera ekonomikoa hoberantz joan eta industria krisiaren tuneletik irteten ari denik, administrazio publikoak –Iñigo Urkulluk zuzentzen duena barne– hori haizatu nahi duen arren. Azken egunotan bi ekitaldi garrantzitsu izan ditugu: euskal sindikatuek Bilbon deituriko manifestazioa eta Maiatzaren Lehena. Bi kasuetan langile klaseak eta herritarrek egungo egoera salatu dute eta eskatu dute gure industria defendatzeko, garai berrietara egokitutako politiken bidez. Desindustrializazioak gehien zigortutako eskualdeetako langileek (Ezkerraldea, Oarsoaldea, Aiara, Sakana...) hartu dute parte manifestazioetan. Datu estatistiko bat: 2007tik 2013ra euskal industriak 75.000 lanpostu galdu ditu, eta 2013tik hona beste milaka batzuk izan dira.

Herri batek ez du etorkizunik industriarik gabe. Gure industria defendatzeko, soinean dituen egiturazko arazoak aztertu behar dira, soilik horrela aurkituko baititugu irtenbideak: dibertsifikazio falta, multinazionalekiko menpekotasuna, sektore tradizionalen gehiegizko pisua, finantziazio falta, jabetzaren eta produkzio zentroen deslokalizazioa, eta gakoak diren alorretan botere publikoen parte-hartze eskasa.

Administrazioek eta aurrezki kutxek euren partaidetzak saldu dituzte enplegu-sustatzaile diren hainbat enpresatan, Arcelor kasu, eta hori ez da gure industria defendatzea. Euren etorkizuna multinazionalen esku uztea da hori. Orain kexu gara enpresen jabetza eta erabakiguneak deslokalizatzen ari direlako, eta hori ez da gertatzen ari soilik altzairuaren munduan. Gure industria defendatzeko alferrik da propaganda egin eta Confebasken bozeramaile izatea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Industria
2024-03-24 | Nicolas Goñi
CO2a atmosferatik kentzeko ingeniaritza: lurra ustiatzen segitzeko aitzakia?

Klimaren arazoa ingeniaritza kontu bat soilik ote da? Atmosferaren berotegi efektua indartu du munduaren industrializazioak, karbono dioxido kopuru erraldoiak isuri baititugu airera, gure biziraupena kolokan ezarri arte. Zergatik ez, beraz, karbono dioxido hori berriz harrapatu,... [+]


Israelgo Armada hornitzen duten petrolio konpainiak, gerra krimenen konplize?

Israelek 2023ko urrian Gazako sarraskia hasi zuenetik, petrolioa jasotzen aritu da itsasoz munduko txoko askotatik, petrolio enpresa handienek hornituta. Petrolio horren zati bat armada hornitzeko erabiltzen da palestinarren kontrako erasoekin segi dezan.


2024-03-18 | ARGIA
EH Bizirik elkarretaratze zaratatsura deitu du Europako industria eolikoaren kongresuaren aurrean

Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.


Menopausia medikalitzatzeko arriskuaz ohartarazi du The Lancet aldizkariak

Martxoaren 8aren atarian, menopausiari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu du The Lancet medikuntzan espezializatutako aldizkariak. Laburpenean gogorarazi duenez, menopausia munduko populazioaren erdiaren bizitzaren etapa saihestezina da, baina esperientziak asko aldatzen dira... [+]


Eguneraketa berriak daude