Panamatik Lesbosera

Panama itogarritik Lesbos itogarrira begiratzen ez dudan telebistaren uhinak nire burmuineraino ailegatzen dira. Parisen zutik irauten duten gauek Mai 68 berriaren sorreran gaudenez galdetuz, ateratzen naute ohetik. Berri metaketaren pean denbora geldiarazten dut. Garrantzitsuak diren galderak deslurperatzen ditut.

Morala garunen ahulezia dela zioen poetak.
Euskal Herriratzen naiz eta diskurtsoen barkamen kontzeptuaren atzean errudun hitza
deskubritzen dut

Subjektibitatearen boterea berriz eskuratzeko nora jo. Subjektu modernoaren heriotzaren historiara. Hutsaren jomugaraino. XX. mendeaz geroztik aurrera. Subjektibitateari buruz hitz egiten duten liburuen itopenetik kanpora. Ezinegonera. Gogomena menditik itsasora, mediasferaren argazkietan biluzik agertzen diren gorputzetara. Ingurune konkretutik burmuin abstrakziora. Zehaztu gabeko arrapostuetara. Erabateko zalantzara. Subjektu desagerpenera. Emakumezkoen subjektibitatera. Pentsamendu ezezagunera. Mentalizazio itxaropentsu batera. Indibiduoak jasaten dutenera. Desintegraziora. Desujektibaziora. Psikoanalisira. Mekanismo literariora. Eguneroko sorkuntzara. Ekintzara. Gertakizunera. Egiak zulatzen duenera. Utopiako orokortasunera. Orainaldira. Hizkuntzarekiko maitasunera. Eduki poetikoarekikora Eraikitzen dugun bizi esperientziara. Hizkuntza berreskuratzera. Barne-barnetiko egiaztatzera. Elkar ezagutzera. Aukera baten emaitzara. Munduarekiko ikusmirara. Egiaren behartzera. Zentzu ezera. Garbiak ez diren sentimenduetara. Subjektu berri-berriraino. Erran ezinerako erara. Liburu bat irekitzen dut. Ozenki irakurtzen dut : “Egonezina uxatu nahian, desorekaturiko pertsonak erruduna bilatzen du, eta besteei egozten dio errua” (Laura Mintegi Lakarra). Ingurumena entzuten dut. Ez dut uste astelehenez lan egin behar dudanik.

Zortziehun karaktere gelditzen zaizkit idazteko klase borroka fiteegi lurperatu dutela. Injustizia sozialek bizirik jarraituko duten bitartean, marxismo ideologiak egun politak ukanen baititu bere aitzinean. Idazten ari naizen azken bidaia liburutik testu bat ateratzen dut. Intelektuala den testuingurua baztertuz gero, organikoa den literatura agerian utziz gero, mahaiaren gainean gelditzen den gauza bakarra idazlearen erraiak dira. Erraietatik idatzirik den testuak Arthur Rimbaud poeta atzean dauka. Damokles ezpata izango balitz bezala gibelean dauka. Morala garunen ahulezia da. Morala garunen ahulezia dela zioen poetak. Euskal Herriratzen naiz eta diskurtsoen barkamen kontzeptuaren atzean errudun hitza deskubritzen dut. Esaguzue errudunak izan zaretela Euskal Herria bakean bizi dadin. Baina moralari inork ez dio arraposturik igortzen. XXI. mendean moralak burmuinen ahulezia izaten jarraitzen baitu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude