Munduko agenda

Natural-natural iristen dira guregana, bestela bezala, eta egiazkotzat jotzen ditugu oro har, benetan gertatzen denaren isla gardena direlakoan. Behin gurean, asaldatzen gaituzte –askotan–, haserrarazten edota atsekabetzen –maiz– eta –inoiz gutxitan– jabaltzen. Zaharrak berri edo berri-berriak, ikasi dugu albisteak behar-beharrezkoak ditugula bizitzeko.

Frankotan, gu abiatzen gara haien bila. “Ea, ba, zer dioten gaur” pentsatu, eta pizten dugu telebista –gutxiago irratia–, edo internetera jotzen dugu –berripaperetara, gero eta gutxiago…–, jakin-min beti berritu baten bultzada sentituta. Behar-beharrezkoa iruditzen zaigu munduan gertatzen diren gauza guztien berri zehatza eta etengabea edukitzea, eta abstinentzia-sindromeak jotzen ahal gaitu, tarte luzexka bat berririk gabe pasatu behar badugu.

Hain egunerokoak ditugu albisteak, hain gure sentitzen ditugu, non inoiz gutxitan pentsatzen baitugu nola sortzen diren –fabrikatzen–, nork, eta zergatik, eta zerk pizten du guregan hain egarri handia berririk gabe gelditzen garenean.

Hargatik, albistegiak, eta maiz berriak beraiek, ez dira fenomeno naturalak, euria edo eguzkia bezala, halakoak bezain ohikoak bilakatu bazaizkigu ere. Usu, ez dute gertatzen den guztia kontatzen, eta kontatzen duten guztia ere ez da gertatzen ari; ez behintzat, haiek kontatu bezala.

Harrigarria bada ere, antzeko erreportajeak –berdin-berdinak, askotan– hedatzen dituzte telebistek herrialde eta hizkuntza ezberdinetan eta aldi berean. Ez naiz ari eguneroko gertakariez –horiek ere bai, antzeko tratatzen baitituzte–, baizik eta albistegietan osagarri izaten diren berri denboragabeez. Irudituko luke munduko albisteen agenda norbait ari dela gobernatzen, informazio jakin batzuk –edo asko– toki guztietara batera eta ikuspegi beretik helarazten.

Ez dizuet esanen albistegi edo berririk gabe bizitzeko, bai, ordea, gomutan hartzeko natural-natural bereganatzen ditugun berri horiek guztiak ez direla beti ez hain natural ez hain berri. Eta, halatan, ahalik eta gehien dibertsifikatzeko iturriak, aldizkari hau bezalakoekin fidatzeko, media erraldoiekin baino, eta, noiz edo noiz, tartetxo bat berririk gabe bizitzen saiatzeko. Benetako munta duten gauzen berri beti jasoko baitugu.

Eta sare sozialen menpe ez egoteko. Bi emakumeri, Mari Luz Estebani eta Anna Gabrieli, aditu berri diet ohartarazten sare sozialek, berezko duten beren arinean, hausnarketa politikoan izan dezaketen eragin kaltegarriaz. Biak ere pertsona konprometituak dira inguru hurbilarekin zein errealitate urrunagoekin, eta ez dirudi mundutik at bizi direnik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Diferentziak

Datozen hauteskundeak bereziak dira, hauteskunde guztiak diren moduan; bat ez dela esaten diguten egunean izango da berezia, esaten digutenean “aurten gertatuko den guztia, gertatu da lehenago ere”. Asko erabakitzen omen dugu. Beldur pixka bat ematen du, ez? Zer? Zer... [+]


2024-04-14 | Diana Franco
Teknologia
Desinformazioaren jokoa

Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]


Europa gainbeheran?

Europar Batasuneko (EB) Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak deituta daude datorren ekainerako eta iraupena 2029 artekoa izango da. Amaitzear dagoen legealdi honetarako, Ursula von der Leyen batzordeburuaren helburuetako bat zen Europa berdea sustatzea, baina xede hori... [+]


2024-04-14 | Gorka Menendez
Aste Santua eta ramadana

Urteak daramatzat nire herriko Elkarlaguntza Sarean militatzen. Bertako Etxebizitza Sindikatuan zenbait jatorritako jendea batzen gara eta komunitate musulman handia dago. Aurten, ramadana dela eta, Elkarlaguntza Sare osotik gau batean ramadan gosaria egin dugu. Eztabaida sortu... [+]


Eguneraketa berriak daude