Confebask-en marketin operazioa

Confesbaskek bere lan harreman eredu berria egin zuen publiko ekitaldi batean. Eusko Jaurlaritzak eta ehunka enpresarik babestuta, lobby patronal horrek egungo errealitatera egokitzen saiatzen ari den eragile sozial modernoaren itxurak egin zituen. Ekitaldi hori, ordea, marketin operazio hutsa baino ez da izan, patronalaren propaganda. Lan harreman berria eskaintzen duela aditzera emanez, bere filosofia eta lan baldintza eskasak inposatu nahi ditu, etekinak pilatzen segitzeko. Patronalek marketin eta propaganda ugari egiten badute ere, ezin dugu ahaztu klase borroka ez dela iraganeko zerbait, gure gizartean eta enpresen sakonenean dagoen zerbait baizik.

Patronalaren operazioak hitz egiten du lan harremanetan gardentasuna eta malgutasuna eduki beharraz, baina praktikan langileei behin eta berriz ezkutatzen zaie enpresaren egiazko egoera ekonomikoa. Malgutasuna, berriz, lan prekarietate gehiago lortzeko baino ez da erabiltzen. Marketin eta propaganda operazio horren atzean lan harremanen indibidualizatzea dago, negoziazio kolektiboaren blokeoa, sindikatuak eta enpresa batzordeak baztertzea. Hala, etekinak lortzeko euren monopolioari egiten diete mesede, prekarietate politikan sakonduz, administrazio publikoak diruz laguntzen dien bitartean.

Egungo egoera sozio-laboralean ikaragarriak dira prekarietatea eta desberdintasunak, eta horrek, logikoki, sindikatuen arteko lehia sortzen du. Enpresariak eta langileak enpresetan elkarrekin bizi daitezen, existitzen den klase borroka hori kontuan hartuko duen elkarrizketa behar da, informazioa soilik ez, etekinak eta erabakiak ere konpartitu egin behar dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Confebask
Ongi etorri talent: Confebasken formula berria "laneko immigrazioa" eta eskulana sustatzeko

Confesbask enpresarien elkarteak “erronka demografikoaren” aurrean hainbat datu eta ondorio plazaratu ditu. Bere esanetan egungo jaiotze tasarekin 240.000 lanpostu galduko lirateke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hurrengo hiru hamarkadatan.


Materialismo histerikoa
Dena bizitza berean

Beharbada, udan erlaxatzeko aukera izan duzue, hondartzara joan zarete, Pirinioetara furgonetan, parranda egin duzue (eta egiten utzi dizuete), edo gutxienez, bizitza arinagoa izan da urtaro beroenean, ez dakit, lan karga urriagoa izan duzuelako, esaterako, edo, besterik gabe,... [+]


Enpresa gezurrak lan absentismoari buruz

Pandemia honek absentismoa areagotu duela dio Confebaskek, mesedegarriak zaizkien gezurrak zabalduz


Eguneraketa berriak daude