Multilateralismoaren onurak geopolitikan

ARGIAn askotan idatzi dugu politikariek eta hedabideek nazioarteko politikan erabili ohi duten moral bikoitzaz. Egunero aurki ditzakegu adibide zakar ugari, baina, agian, AEBetako estatu idazkari John Kerryk Hiroshimara berriki egin duen bisita izan da guztien adierazle hoberenetako bat. Kasu horretan, egun historikoaz hitz egin dute masa komunikabideek. Ordea, ez dugu inolako kondena edota barkamen eskaera egiteko exigentziarik entzun edota irakurri.

Madril, Londres, Mosku, Paris, Brusela eta New York hiriek pairatutako atentatuak terrorista izendatzen ditugu, baina Hiroshima eta Nagasakiko erasoa baino terroristagorik imajinatzea kosta egiten zait. Zuzenean 200.000 hildako inguru bi bonbardaketetan, aldi berean beste milaka eta milaka batzuek zauriak edo aldi luzerako ondorioak pairatu zituzten. Washingtonek izua eta suntsiketa barreiatu zituen Erresuma Batuarekin adostuta. Ondoren, AEBetako ejertzitoak Japonia okupatu, bertako konstituzio osoa idatzi, inposatu eta Asiako ipar-ekialdea nuklearizatu zuen. Ordutik, munduan arma nuklearrak erasotzeko erabili dituen herrialde bakarrak jarraitzen du esaten zein herrialdek duen eskubidea eta zeinek ez, arma nuklearrak izateko. Ironikoa litzateke ez balitz politika errealaren aurpegi gordina.

Inperioaren bozeramaile diren mendebaldeko hedabide gehienentzat, gerra irabazten duenak edota indartsuena denak ez omen du terrorismorik (sic) praktikatzen. Bere bonbak humanitarioak eta okupazioak demokratizatzaileak dira. Areago, komeni da beste inork ez izatea inperioak duen gaitasun militarra, ahal bada inork ez dezala mugatu NATOren botere absolutua, hori halabeharrez ona baita munduarentzat (sic). Patioko matoi edo harroputzaren paradigma da.

Mendebaldeko hedabide gehienak eskolako “matoia”ren
–harroputzaren– esanetara daude. Horrela bere botere absolutua egikaritu ahal izango du, ume guztiei ogitarteko zati bat –edo osoa– kendu ahal izateko nahi beste alditan

Mendebaldeko hedabide gehienak eskolako matoiaren esanetara daude. Horrela bere botere absolutua egikaritu ahal izango du, ume guztiei ogitarteko zati bat –edo osoa– kendu ahal izateko nahi beste alditan. Matoi gehiago egongo balira ordea, matoi nagusiaren boterea mugatuta egongo litzateke. Bakoitzak bere menpeko ikasleak izango lituzke, baina inork ez luke patio osoa kontrolatuko, eta batzuetan, matoien artean esparru liberatuak egongo lirateke ikasle batzuentzat, esparru horretan matoiak ez lirateke ausartuko ogitarteko zati bat lapurtzera, ez baitakite keinu horrek beste matoiak haserretuko ote lituzkeen. Kontrolatu gabeko esparru horietarako matoien arteko “araudi ez idatzia“ adostu ohi dute. Horiei esker eta matoien ugaltze prozesuari esker, ikasle ahul batzuek subiranotasun esparruak topatzen dituzte matoien eremuetatik kanpo.

AEBetan ondo ezagutzen dute tirania ekiditeko boterea sakabanatzeak dituen onurak. Ipar Amerikako erregimen politikoa pisu eta kontrapisuen sistema da, non patioan matoi ugari aurreikusi eta horien arteko borroka arautzen duen. Baina, AEBek etxean nahi dutena ez dute munduarentzat nahi. Horri esker mendebaldeko herrialdeen artean ez da egon sezesiorik. Geroz eta indartsuagoa bada inperioa, orduan eta zailagoa da sezesio bat gertatzea bere baitan. Horregatik, bitxia egiten zait euskal abertzale batzuen artean zabaltzen ari den joera inperialista, alegia Mendebaldeari, patioko matoi nagusiari, koipea ematea zuzenean edota zeharka bere etsaien aurkako jarrera sustatuz. Baina, noizbait Euskal Herriak independentzia lortuko badu, hori izango da mundua multipolar bihurtzen ari delako. Inperioaren boterea geroz eta mugatuagoa da. Inperioak araudi ez idatziak hausten dituenean, sezesio prozesuetan ere bai, beste matoiak maizago aurpegiratu eta oldartu egiten zaizkio.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2016ko apirilaren 24a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude