Herri osoak borrokatuko duela erakusteko garaia

“Ez gara 300, herri osoa gara!” egiten dute oihu Arcelor Mittal fabrikako langileek, haien senideek eta protestetara batu diren Zumarraga eta Urretxuko milaka herritarrek, jakitun itxierak 350 familia ez baizik eta dozenaka gehiago kolpatuko dituela, oro har altzairugintzak gurean bizi duen krisiaren isla. Hitz egin daiteke zuzendaritzaren prepotentziaz, Txinaren dumping-az, argindarraren prezioaz, instituzioen esku-hartze ezaz edota kapitalismoaren haginkadez. Baina horiek guztiak hutsal bihurtuko dira, baldin eta etorkizuneko langile borrokekin, herri osoak baino, 300 lagunek egiten badute bat.

Argazkia: Gari Garaialde (Bostok Photo)

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.