Eduardo Apodaka. Zeratzen gaituen zera

"Gure dantzak, gure ohiturak, gure ikurriña... Hori porno identitarioa egitea da"

  • Euskal Herrian badago ezberdina den zerbait, esan ezinezko zer edo zer, diferente egiten gaituena. Sarritan entzun dugu halakorik, baina “zera” hori zehazki zer den azaltzen jakin gabe. Eduardo Apodaka izan da mahukak jaso eta zehaztapen bila hasi den bakarretakoa. 2015ean argitara emandako Identitatea eta anomalia liburua da emaitza.

Arantza Santesteban @a_santesteban
2016ko apirilaren 24a
“Euskal Zera deitu diot nire ustetan euskal anomalia den horri. Beti zabalik dagoena eta beti definitzen ari garena. Ez da berez identitate bat, oraindik ez garelako sistema oso bat”. Argazkia: Iñigo Azkona
“Euskal Zera deitu diot nire ustetan euskal anomalia den horri. Beti zabalik dagoena eta beti definitzen ari garena. Ez da berez identitate bat, oraindik ez garelako sistema oso bat”. Argazkia: Iñigo Azkona

Definitu daiteke identitatea azalpen konplikatuegia eman gabe?

Ez da erraza definizio bakarra ematea; izan ere, milaka daude soziologian, psikologian, politikan, kalean… Dena dela, nire ustez, ez daude elkarrengandik hain urrun. Identitate terminoari ematen diodan erabilerak ikuspegi psikosoziala du oinarri: besteentzat zer garen, eta besteentzat garen neurrian, gure buruentzat ere zer garen. Besteekiko identiko duguna da identitatea eta era berean, besteengandik ezberdintzen gaituena. Bizi dugun gizarte egituraren barruan ematen den joko bat da, nire ustez.

Esango nuke gaur egun ez dela oso ondo baloratua identikoa izatea.

Modernitatearekin sortu ziren nazio-estatuetatik gatoz. Sistema horiek sortu zirenean politika guztiek izaera orohartzailea zuten, hori zen joera nagusia: sistema osoak eta berdintzaileak sortzea. Gaur egun ordea, gauzak aldatu egin dira. Gaur egungo sistemek diferentzia eta aniztasuna behar dute bere muinean; diferentzia eraikitzeak kontsumoa ahalbidetzen du, bere barne logika identitatearen inguruan eraikitzen delako. Horregatik gaur egun demokrazia benetakoa izan dadin, kolorea behar du, diferentzia bildu behar du.

Jadanik ez dira baztertzen identikoak ez direnak?

Garai batean –modernitatean– diferenteak zirenak kanporatuak izaten ziren sistematikoki; afrikarrak, sorginak… Gaur egun diferentzia horietako batzuk sistemaren barruan eroso egon daitezen bilatzen da. Adibidez, Ocho apellidos vascos (Zortzi abizen euskaldun) filmean euskaldunaren diferentzia ikusten dugu. Ezberdintasun horiek barregarriak dira, ondo mugatuta daude, ez dira gatazkatsuak… Integratu egiten dira. Homosexualitatearekin antzeko zerbait gertatzen da, diferentziatik integraziora igarotzeko ahalegin handia egiten du sistemak.

Halere, zuk anomaliaz hitz egiten duzu. Hori al da integratzen ez den diferentzia?

Hala da. Aipatu dizudan azken adibide horrekin lotuta queer teoria daukagu. Nire ustez, diferentzia hori mantentzeko saiakera da: queer teoria anomalia izaten jarraitzeko ahalegina da. Identitate hegemonikoari “ni ez naiz zu bezalakoa” esateko etengabeko ariketa.

Euskal Herrira ekarrita, Euskal Zera?

Bai. Euskal Zera deitu diot nire ustetan euskal anomalia den horri. Zera hori definiezina da, beti zabalik dagoena eta beti definitzen ari garena, inoiz bukatzen ez den ariketa. Horrexegatik esaten dut Euskal Zera ez dela berez identitate bat; izatekotan, sistema horren barruan dagoen diferentzia edo anomalia dela. Zergatik? Oraindik ez garelako sistema oso bat. Queer teoriaren logika berbera ematen da gurean, jakina, ez hain modu erradikalean, baina funtsean guk identitateari esaten diogu: anomaloa naiz, baina era berean zure parekoa naiz. Ni neu ere sistema oso bat naiz; menderatua, baztertua, zatikatua baina nire buruari ematen diodan ontologia identitatearena da, hain zuzen ere.

Pornoa eta post-pornoa erabili dituzu esandakoa ondo azaltzeko.

Pornoa diferentzia azaltzeko erabiltzen dut: gure dantzak, gure ohiturak, gure ikurriña… Horrekin identitate nagusiaren beste osagarri bat bihurtzen gara, hori porno identitarioa da nire ustetan. Baina esaten dugunean: gu ez gara hori bakarrik, beste hau gara eta zu bezain identitate gara. Hori, post-pornoa egitea da, niretzat. Post-pornoko praktika sexualak porno konbentzionaletik ihesi dabiltza, baina era berean marko bat dute, sistema bat sortzen dute, eta horrela auzitan jartzen dute pornografia ofiziala. Hori da nire ustez Euskal Zera-rekin gertatzen dena.

Euskal estatua praktika post-porno hori eraikitzeko bidea izan daiteke?

Bai, nik estatuaren beharra hor kokatzen dut. Eta ez diot estatuaren aldekoa naizenik, izan ere, estatua ez baita elkarrekin bizitzeko dugun ezinbesteko tresna. Une honetan ordea, tresna baliagarria izan daiteke. Halere, ez du zertan jende guztiarentzat berdina izan, muinean azaldu behar duzu zertarako nahi duzun estatua. Askotan pentsatzen den bezala, ez da kantabriarrak edo galegoak baino hobeak garelako, hori argudio arrazista da. Guk estatu bat nahi dugu diferenteak garelako, singulartasun bat eraiki dugulako historian eta etengabean gure burua asmatu dezagun egitura politiko bat behar dugulako.

Zertan jartzen du euskal anomaliak arriskuan identitate hegemonikoa?

Anomalien bertute nagusia identitatea biluzteko duten ahalmena da. Anomaliek identitatea interpelatzen dute: zu ere kontu historiko bat zara, ez zara berezkoa, historian modu bortitz batean sortu zara, asmakuntza zara, menderakuntza harreman baten ondorio zara... Eta gu horren ondorioz anomalia bat gara eta ez gaude ados tokatu zaigun tokiarekin. Modu horretan uzten dugu agerian identitate hegemonikoaren izaera. Bestalde, anomalia izatea ez da erraza, oso gogorra da eta askotan egon behar dugu diferentzian atseden hartzen.

Sare sozialak

“Sare sozialen garaian bizi gara baina ni ez naiz haien zale sutsua. Ez dut Twitter edo Facebook konturik, nahi ez dudalako. Polemikaren espazio bihurtu dira, eta energia asko galtzen da horretan nire ustez. Nahiago dut patxadaz aztertu gauzak, idatzi eta horri bide ematea”.

Kanal honetan artxibatua: Filosofia

Filosofia kanaletik interesatuko zaizu...
Marina Garcés
"Borroka konkretu bakoitzean guztia dago jokoan"

Ideia sakonak ulergarri eta ukigarri egiteko gaitasun harrigarria dauka Marina Garcés filosofo kataluniarrak (Bartzelona, 1973), pentsamendua eguneroko bizipenekin konektatzeko argitasuna; eta bizi ditugun garai nahasi hauetan, jarrera bat: eraldaketaren aldeko apustua egiten dutenekin bilduta, erantzun erabatekoak baino, galdera berriak planteatzekoa. Zaragozako Unibertsitatean filosofia klaseak ematen ari da azken urteetan eta 2002tik bultzatu du Espai En Blanc proiektua ere, zeinaren... [+]


Zergatik Marx eta ez Federici eta Žižek

Iraganean esklaboak beti jakin zuen bera eta nagusia ez zirela berdinak. Kapitalismoan, aldiz, harremanak hain deformatuta daude eta trukea hain alienatuta, ezen historiako bi klase ezberdinenek kapitalak eta lanak berdinak baitirudite.


Haurrak filosofo, galdera inportanteak eta gogoeta interesgarriak dituztelako

6-16 urteko haur eta gazteekin filosofia lantzen hasi dira Oiartzunen, eztabaidatzeko, begirada kritikoa eta gogoeta xaxatzeko, galderak eta zalantzak trukatzeko… eta zera deskubritu dute: galdera asko eta galdera inportanteak dituztela haurrek, eta hausnarketa oso interesgarriak egiten dituztela, sarri helduei otuko ez zitzaizkigun ikuspuntuak, beharbada ez daudelako hain kutsatuta eta mundua aztertzeko begirada freskoa dutelako oraindik.


Foucaulten 'Sexualitatearen historia'-ren atal argitaragabe bat publikatuko dute Frantziako Estatuan

Michel Foucaulten Haragiaren aitorpenak argitaratuko da ostegun honetan, Sexualitatearen historia-ren azken liburuki argitaragabea.


Filosofiaren defentsan
MULTIMEDIA - solasaldia

A. Arrieta, G. Biurrun, X. Galardi eta A. Zelaietaren mahai-ingurua, 2016ko irailaren 23an Donostiako KM Kulturunean, Agora Filosofia Elkarteak antolatuta.


2017-07-02 | Angel Erro
Bakarra da egia

Troll-a naiz sare sozial batean, jendaurrean erakusten dudan jarrera politikoaz oso bestelako iritziak plazaratzeko. Gertuko lagun batek oparitu eta eskainitako liburu bat saldu dut bigarren eskuko liburu denda batean, eskaintza idatzita agertzen zen orrialdea erauzita. Ez diot lagun on bati inoiz kontatu bere senargaiarekin sexua izan dudala, biak etxean zeudela. Auzokidearen WiFia erabiltzen dut. Nafarroako politikari garrantzitsu baten argazkia dut streaper batekin, inori erakutsi ez... [+]


Hegemoniaren inperatibo kategorikoak

Lur eremu soildu horretatik eta Joxe Azurmendik iragarritako hegemoniaren inperatibo kategorikoen aurrean ez digute deusik lagunduko ez folklorismo zaharkituek, ez adierazle hutsal berrituek.


2017-03-19 | Irati Elorrieta
Gauzak maitatu daitezke?

Etxea hustu. Gainezka egiten diguten trasteez libratu. Loturak askatu. Modu minimalistagoan bizi. Halako kontsignak dira zorionerako errezeta berria. Garbiketa egiteak lekua sortu eta sentsazio ona uzten du. Baina nik ez dut nahi histeria horren presioaren mende bizi, bota nezakeen gauza bakoitzagatik kontzientziaren har gaiztoa aditu. Kaos dosi bat onartu nahi dut nire etxean.

Gure auzokoak inoiz bukatzen ez den lana izaten du. Behar ez dituen gauzak kutxa batean sartu eta kalera ateratzen... [+]


Normand Baillargeon. Filosofo kritikoa
"Herritarrei argi gehiegi ematea ez doa pribilegiatuen alde"

Izpiritu kritikodun herritarrak lortzeko bidean, hezkuntza eta komunikabide libreak ezinbestekotzat ditu Normand Baillargeon filosofo quebectarrak. Bidea nekeza delakoan, herritarrei giltza batzuk eskaintzen ari da. 2005ean atera zuen Petit cours d’autodéfense intellectuelle (Autodefentsa intelektualerako ikastaro txikia) liburua, Quebecetik at ere arrakasta ezagutu duena. 


2017-02-19 | Iñaki Murua
Alegiazko ahalegina

Egoera berriek besteen pausoari segi ezinean uzten gaituzte batzuetan. Halere, gure ezinaren zergatia ulertzen dugun bitartean konponbidea aurki dakioke, horretarako, interesa, gogoa, nahia eta ahala jarriz. Baina askok, hainbat gertaera, barre egin eta atzera geratu den jendeari buruzko pasadizo xelebreak entzuten diren erosotasunez irensten ditu. Niri, ordea, garai batekoek ez zekiten hura ikasteko ahaleginean, haien pasadizoak pasa, esperimentatu, bizi… beharreko kontuak iruditzen... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude