Diruak ez du mugarik

Asteak oso garbi utzi digu zer gizarte ari garen sortzen eta zer nolako gobernuak dauden munduan. “Panamako paperek” beste behin erakutsi digute kapitalak eta diruak ez dutela mugarik. Ia sektore guztiak (politikoak, ekonomikoak, profesionalak, kultur mundukoak...) daude inplikatuta paradisu fiskal horietan. “Legalitate” horrek babesturiko delinkuenteak dira. Mugitu daitezke zergak ordaintzeari izkin eginez, eta fiskalitatearen kontrolpetik urrun fortuna handiak lortuz. Modu horretan, herritarrak gehiago pobretzea sustatzen dute, urteroko zergak ordaindu bai, baina ustezko “krisia” aitzakia hartuta euren eskubide laboral eta sozialak murrizten dizkieten herritarrak.

Krisi honek ez luke egon behar nork bere zergak ordainduko balitu. Nahikoa da gogoratzea munduko errentaren %20 –ia sei bilioi euro– paradisu fiskaletan ezkutaturik dagoela. Panamako paperek azaleratu dutena zati txiki bat baino ez da, eta gainera “legalitateak” babesturik dago. Obamak berak orain dio legalitate hori aldatu behar dela, eskandalua jakin denean. Zergatik ez da lehenago aldatu? Hautestontzietan aukeratua izan ez den kapitalak gobernatzen duelako mundua. Europa eta AEBak, mundu osoa bezalaxe, merkatarien esku daude, kapitalaren eta diruaren esku.

Eskandalua argitara atera den bitartean, errefuxiatuen dramak hor segitzen du, gerratik eta gosetik ihesi doazen horien sufrimenduak. Haientzako bai jartzen dituzte mugak, ejertzitoa eta polizia daude, askatasunean bizirauteko nahiaren aurka egin dezaten.

Ezinezkoa dirudi egoera ustel eta injustu hau aldatzeak. Hasi beharko ginateke haurtzarotik justizia, berdintasuna, elkartasuna eta herritarren erantzukizuna moduko baloreetan hezten.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude