Artxibo sortzaileak

  • Zerbait artxibatzen dugunean, inkontzienteki bada ere, materia hiltzat jotzen dugu: pasa da, klasifikatuta dago, behar den tokian gordea eta izendatua. Baina artxiboak sorkuntzarako tresna ere izan daitezke. Iraganeko materiala berrerabiliz, oraina beste modu batera pentsatzen lagun dezakete. Artxiboa modu dinamiko horretan ulertzeak batzen ditu Tabakalerak inauguratu dituen bi erakusketa berriak.

Euskal Herriko irudiez gain Latinoamerikakoak ere jaso dituzte ‘Anarchivo SIDA’ erakusketan, Txileko hau, adibidez. Helburua, HIESaren inguruko diskurtso kulturalak birpentsatzea. Argazkia: Mums
Euskal Herriko irudiez gain Latinoamerikakoak ere jaso dituzte ‘Anarchivo SIDA’ erakusketan, Txileko hau, adibidez. Helburua, HIESaren inguruko diskurtso kulturalak birpentsatzea. Argazkia: Mums

Tabakalerarekin gertatzen ari da eraikinaz, irekitzen ari diren espazioez, erakunde publikoez eta antzeko kontuez gehiegi hitz egiten ari garela eta gutxitxo, aldiz, espazio horretan antolatzen ari diren zenbait gauzari buruz. Erakusketak, adibidez: joan den irailean Ikus-entzunezkoaren aldiriak exigentearekin abiatu zuen ibilbidea, asmo-deklarazio bat zentroaren proiektu kulturalak buruan daukan ildoa ezagutzen hasteko. Baina inaugurazioaren metrailapean, ez zuen bide errazik aurkitu. Zorte hobea izango al dute joan den ostiralean inauguratutako biek. Lantzen dituzten gaiek eta proposatzen dituzten gogoetek behintzat, arreta deitzen dute.

Anarchivo SIDA da aurrenekoa: Equipo re-k (Aimar Arriola, Nancy Garín eta Linda Valdés) komisionatutako erakusketa da eta apirilaren 15etik ekainaren 26ra ikusi daiteke. Hiru urteko lanaren emaitza da. Tarte horretan, HIESak ekoizpen kulturalean izan duen inpaktua aztertu dute, fokua Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan jarriz, baita Latinoamerikan ere.

Erakusketaren tituluak adierazten duen moduan, “kontra-artxibo” moduko bat da. Antolatzaileen ustez, HIESaren inpaktu kulturala asko aztertu da azken urteetan, baina AEBetako eta ipar-erdialdeko Europako iruditeria nagusitu da. Alde horretatik, erakusketak iraganaren bestelako lekukotza eskaintzea baino, “oraina berridazteko aukera” eskaini gura du. Eta hori lortzeko, erakusketarekin lotuta jarduera paralelo ugari antolatu dute, HIESduna nola izendatzen den eztabaidatzetik hasi, eta inguruko botere-harremanak zalantzan jartzera bideratutako hitzaldi, tailer eta performanceekin.

Independentziaren biharamunean

The day after du izena Tabakaleran joan den astetik bisitatu daitekeen beste erakusketak. Maryam Jafri artista pakistandarraren lanak ere artxiboa du abiapuntu, baina kasu honetan hurbilpena oso bestelakoa da. Independence Day 1934-1975 obratik abiatu da proiektu honetarako: lurralde bat nazio independente bihurtu osteko lehen 24 orduak dira ardatza eta erakutsi nahi da nola Mendebaldeko estatuaren eredua mundu osora esportatu izanaren ondorioz, leku gehienetan horrelako prozesuek irudi berdinak erreproduzitzen dituzten.

Baina abiapuntu horretatik harago doa Jafri The day after-en, kontakizun estandarizatu horietako arrakalen bila. Gainera, erakusketak irudien jabetzaren auzia ere mahai gainean jartzen du: Independence Day 1934-1975 osatzeko egindako ikerketan artista konturatu zen nazioarteko argazki-agentziek zabaltzen dituzten irudi asko herrialde berrietako gobernuek emandakoak zirela. Agentziek beren funtsaren partetzat baldin badauzkate, agentzia horiek baldin badira munduan hedatzen dituztenak, norenak dira irudi horiek?

Independentziaz hainbeste hitz egiten ari garen garaiotan, emango du nondik heldua seguru.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tabakalera
2022-11-29 | Leire Artola Arin
XVII. Feministaldian arrastaka doazenen arrastoa goraipatuko dute

Azaroaren 30etik abenduaren 3ra egingo dute kultura feministaren jaialdiko aurtengo edizioa, Donostiako Tabakaleran. Ahoa narras lelopean, egitarau oparoa antolatu dute: hitzaldiak, performanceak, mahai-inguruak, ibilaldiak eta beste eskainiko dituzte 25 bat artista, pentsalari... [+]


2022-06-12 | Peru Iparragirre
Ikerketa metafisikoak paper laukidunean

Hemezortzi egileren lanak biltzen ditu Emma Kunzen unibertsoa. Bide-urratzaile bat arte garaikidearekin elkarrizketan erakusketak. Emma Kunz (1892-1963) ikertzaile eta sendalari suitzarrak pendulua erabiliz egindako tamaina handiko irudiek dute zentraltasuna, eta artista... [+]


Claire Simon zuzendaria Donostian izango da maiatzean, Tabakalerak antolatu duen atzera begirako zikloan

Iaz Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan lehen aldiz Sail Ofizialean lehiatu ostean, Euskal Herrira itzuliko da aurten Claire Simon zinema zuzendaria. Tabakaleran haren filmografia osoa proiektatuko dute apirilaren 7tik aurrera eta maiatzaren 28an, Récreations filmaren... [+]


2021-11-12 | Leire Artola Arin
Emakumeen* bizitza eta gorputzen "dardara bortitzei” helduko diete XVI. Feministaldian

Sismika leloa hautatu dute aurtengoan Plazandreok antolatzaileek, eta 30 artista, aktibista eta pentsalari baino gehiago egongo dira hitzaldi eta ekitaldietan.


2021-07-04 | Xalba Ramirez
Komunikazioa-inkomunikazioa: tradizioa eta abangoardia

Beñat Achiary, Bartzelonara bidean zen Artze anaiekin, ikuskizuna eskaintzera, txalaparta eta ahots inprobisazioa abangoardia ziren garaian –eta ez soilik ekitaldietarako betekizuna–. Auto motela, errepide luzea, aulkia erdi etzana, eguzkia kopetan, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude