Ahaztu iragana; hemen gaude

Porco Bravo taldea. Argazkia: Koldo Orije
Porco Bravo taldea. Argazkia: Koldo Orije

Ezagun da Bilboko Ezkerraldeak lotura handia izan duela punkarekin eta rock indartsuarekin, eta horietatik nabarmena da Barakaldok zeregin horretan bete duen papera. 2013an Gotzon Hermosilla kazetari eskarmentudunak Barakaldo revienta (Historia secreta del punk-rock en Barakaldo) liburua idatzi eta argitara eman zuen, tamainan hiria den Barakaldok musika estilo horietan barrena emandakoa zehatz-mehatz errepasatuz.

Orain merkatalgune erraldoiz, eraitsitako enpresaz eta langabeziak itotako enpresaz betetako hiri horren historia eta oraina musikaren bidez hobe ezagutzeko beste pauso bat eman dute; hala nola, bertako hainbat musikari eta musika zalek gaur egun indarrean dauden hamabost musika talderen kantuekin osatutako disko-bilduma osatu dute, eta bertan, diseinu erakargarriak lagunduta, talde bakoitzaren nondik norakoak modu oso argigarrian azaldu eta hauen guztiaren diskografia batu dute.

Ez daude talde guztiak, jakina. Bultzatzaileen asmoa izan da punk-rockaren inguruan dabiltzan taldeak batzea. Horien artean badira aspaldi sortutako taldeak, 80ko hamarkadakoak alegia, luzaroan geldi izan direnak eta gerora ere indarberrituta bueltan direnak. Rockaren pozoiak odolean luzaroan jarraitzen duenaren seinale. Dena dela, beste herri eta hiri askotan bezala talde eta proiektu desberdinetan abizenak, goitizenak eta funtsean partaideak errepikatzen dira, azken finean rocka eta punka maite dutenek askotan familia bera osatzen dute-eta.

Parabellum da Barakaldok izan duen talde ezagunena eta berorren kide Txetxuk sortutako La Kontrak zabaltzen du diskoa, 77ko punketik, Vomitotik eta gitarra indartsuetatik asko duen kantuarekin. Paniks rara avisa da eta garage-punkaren bidezidorrean Billy Childish handia omendu du. Obsesion Fatalena punk-rock-and-rolleroa da eta ahotsean Natxo gogora ekarrita MCD rockeroena ere du gogoan. Tiparrakers ezuste oso atsegina da: gitarra irudimentsuak eta indartsuak erabilita La Traperako Morfiren parera abesten du. Putakaska bizirik da oraindik, eta 80ko hamarkadako punk talde melodikoenak ekarri dizkigu gogora. Radiocrimenek pertsonalitate handiko ahotsa dauka eta oraingoan melodiko aritzen da. Audiencia Nacionalek asko du poesiatik. Porco Bravo hard-rocketik barra-barra edaten duen punk-rock-and-roll bizia da. Eta badira gehiago, jakina: horra hor, berpiztutako Radikal Hardcore, Si Te Cah-rekin batera hardcorea lantzen duen bakarra, Distorsion mitikoa, horien trans-eraldaketa den El Lobo de Armañón, Karretera Agropecuaria zein, nola ez, Parabellum hiria omenduz.

Sasoian dago Barakaldo, eta hala uste ez duenak probatu dezala hemendik.

Diskoa
Barakaldo Punk Rock City

Abestia: Askoren Artean

Diskoetxea: Frenetica Rec

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude