Ustelak erdi ustel

Eguneroko sagar ustelak. Goizero egunkariaren aurrean gosaltzen ditugu kafe eta tostadarekin batera. Gaur Barcenas, bihar CAN, etzi Noos, FIFA Gate, De Miguel, Gurtel, Taula, ate birakariak, paradisu fiskalak… guztiak aipatzeko ez dira aski orrialde honek eskaintzen dizkidan karaktereak. Zerrenda luzea izanagatik, arazoa egiturazkoa dela ukatzeko ahalegin handiak egiten dituzte han eta hemen. Sagar horiek kenduta akabo arazoa, hori da sinestarazi nahi digutena.

Baina saskia da ustel dagoena. Ez dira erauzi beharreko kasu isolatuak. Ez dira soilik alderdien barruan legez kontra aberastu diren pertsona bidegabeak. Egiteko modu bat da, alderdi politiko eta erakunde publikoetan ohikoa izan den egiteko modua. Berdintsu gertatzen da paradisu fiskalekin, zergak ez ordaintzeko antolatutako sareak dira, erakunde edo enpresari zehatzen iruzurretik harago doazenak.

Ustelaren eta ustelkeriaren infrentzuan kudeatzailea eta kudeaketa-eredua daude. Militante oso zintzoak ezagutzen ditugu, politika jendarte justuagoa eraikitzeko tresna gisa ulertzen dutenak. Guztiak zaku berean sartuta kudeaketarako modu alternatiborik ez dagoela pentsatzera eraman nahi gaituzte

Espainiako Estatuko estamentu guztiek hezurretarainoko kiratsa dute aspalditik. Ez da kasualitatea barne-kohesioa mantentzeko estatu-gai izan diren Nafarroa eta Valentzian orain arte egon den neurriz kanpoko inpunitatea. Alta, urteetako isiltasunaren ostean, tropelean ari dira agertzen orain kasu guztiak. Hainbeste, ezen leherketa programatuaren itxura ere baduten. Estatua jausi aurretik hobe birmoldatzea. Gogoan izan dezagun Juan Carlos erregearen abdikazio espresa.

Irudi lezake ustelkeria-uholde honek jendartearen samindura eragin eta arazoa konpontze bidean jarriko duela, baina orain arteko zenbait sintoma oso bestelakoak dira. Batetik, egunez egun hainbeste kasu ikusteak nolabaiteko txerto-efektua ekarri du, etsipenaren poderioz albiste larriena ere normaltasunaren barruan jasotzen dugu. Bestetik, ustelkeriaz lepo dauden alderdiek orokortzera jo dute: “Alderdi guztietan dago ustelkeria” eta “politikari guztiak dira berdinak” lelopean. Eta ez da egia. Ustelaren eta ustelkeriaren ifrentzuan kudeatzailea eta kudeaketa-eredua daude. Militante oso zintzoak ezagutzen ditugu, politika jendarte justuagoa eraikitzeko tresna gisa ulertzen dutenak. Guztiak zaku berean sartuta kudeaketarako modu alternatiborik ez dagoela pentsatzera eraman nahi gaituzte. 

Ezin dugu ahaztu ustelkeria kapitalismo neoliberalaren gaitz endemikoa ere badela. Fokua asko bideratzen da ustelengana eta gutxi usteltzaileengana. Enpresen eta kapitalen arteko gupida gabeko lehian, irabaziak handitzeko zirrikitu guztiak baliatzen dira, erabaki guneetan dauden kargu publikoengan eragitea barne. Gaur egun botere politikoa eurotan zenbatzen da. Horren zantzuak ikusteko ez dago urrutira joan beharrik, guztiok ezagutzen dugu inguruko udaletan egindako amarru bat edo beste, direla entxufeak, lurren birkalifikatzeak edo adiskidekeriaz egindako lizitazio publikoak.

Hartara, ustelkeriari aurre egiteko administrazio publikoaren kontrola eta gardentasuna areagotzeaz gain, enpresen demokratizazioa ere funtsezkoa izango litzateke. Gardentasun hori enpresa munduari ere exijitu behar zaio. Langileek kudeaketan parte-hartze aktiboa izatea izan daiteke horretarako bide bat, ondo funtzionatzen duten kooperatiben gisara. Bi aldeetan kontrol zorrotzagoa ezarri ezean, gurpilak norabide berean jarraituko du biraka, eta lantzean behin herri xeheari “kasu” bat emango digute, ustelek dagokiena ordaintzen dutela itxurak egiteko unean uneko petzeroa. Elite politiko eta ekonomikoen kezka ez baita sistema ustela izatea, hain ondo doakien sistema usteltzea eta zalantzan jartzea baizik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude