Hildakoen arimak askotariko itxura hartu du historian zehar, baina Erdi Aroaren amaieran, nagusiki XIII. mendetik aurrera, uste zuten hildakoek ehorztean zuten itxura izango zutela mamuek. Soinean zeramana ere atxikitzen omen zuen espirituak eta, horregatik, fantasmak hil-oihalak estalita irudikatzen hasi ziren.
Oihalaz gain, bakerik lortzen ez zuten espirituei kateak ere jarri zizkieten, lurreko bizitzarekin zuten lotura sinbolizatzeko. Defuntuak bete gabe utzitako zereginek ez zioten hil ondorengo atsedena lortzen uzten, eta mundu honen eta bestearen artean harrapatuta, katez lotuta, geratzen zen.