Elite ekonomikoen eskuetan

AEBetako Gobernuak hartzen dituen erabaki politikoen %45 herrialde hartako elite ekonomikoen mesedetan dira; aldiz, oligarkiaren kontrakoak %18 baino ez dira. Hori salatu dute bi estatubatuar akademiko garrantzitsuk egin berri duten ikerketa batean. Diotenez, “eliteek eta interes talde ekonomikoek AEBetako Gobernuaren politiketan eragin funtsezkoa dute; klase ertaineko herritarrek eta masa interes taldeek berriz, sindikatuek esaterako, eragin askoz txikiagoa edo hutsala dute”. Ondorioa da AEBetako demokrazia elite ekonomikoen eskuetan dagoela.

AEBei buruz diotena Europan eta Espainiako nahiz Frantziako estatuetan ere erabili daiteke, indar handiagoz gainera, baita Euskal Herrian ere. Lobbyek eta elite ekonomikoek finkatzen dituzte gobernuen politikak. Euskal Autonomia Erkidegoko adibidea ikus dezakegu. ELAk joan den astean Eusko Jaurlaritza salatu du, Confebask patronalaren praktikak babesten dituelako. Patronala “estatalizazioa” ari da sustatzen, hau da, EAEn ari da estatuko hitzarmenak ezartzen, lan baldintzak are gehiago pobretuz. Euskal Herri mailako negoziazio kolektiboa ezabatu nahi da horrela, baita lan harremanetarako euskal markoa ere. Eta Eusko Jaurlaritzak praktika hori babesten du, sindikatu abertzalearen arabera.

Orain gutxiko beste adibide bat: Panamako paperak. Paradisu fiskal horiek existitzen dira elite ekonomikoek gobernuak baldintzatzen dituztelako. Gobernuek iruzurra eragotzi eta deuseztatu dezakete, baina ez dute nahi eliteek ez dietelako uzten.

Elite ekonomikoen eskuetan gaudela erakusten duten bi adibide baino ez dira. Hautestontzietan aukeratuak izan ez direnen eskuetan dagoen demokrazia faltsua da gurea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2016ko apirilaren 17a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude