María do Cebreiro Rábade

“Beharrezkoa da maitasunak gure bizitzetan duen lekua berrasmatzea”

  • Alain Badiouren hitzetan, filosofoak behar du izan jakituna, artista, militantea eta, era berean, maitalea. Lau baldintzak betetzen ditu María do Cebreirok. Baina ez da zehatz filosofoa: Literaturaren Teoriako irakaslea Santiago de Compostelako Unibertsitatean, eta poeta. Afektuak pentsamendu kritikoarekin nola giltzatu ari da orain.

Aritz Galarraga @aritzgalarraga
2016ko apirilaren 10a
“Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean: derrigorrezkotzat jotzen den zoriontasunera eraman behar gaituen afektua da?”. Argazkia: Pablo Cayuela
“Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean: derrigorrezkotzat jotzen den zoriontasunera eraman behar gaituen afektua da?”. Argazkia: Pablo Cayuela

Poza, tristura, beldurra, nazka eta haserrea. Horiek dira gizajendearen emozioak. Inside Out filmaren arabera, beti ere.

Pelikula horrek ondo erakusten du entretenimendu korporazio erraldoiek zer gaitasun duten iruditeria konkretu bat barneratzeko giza kontzientzian. Aitortu behar da zientzia fisiko eta esperimentalak oso abilak direla dibulgazio lanean eta lortu dutela aisiaren industriekin ados jartzea. Ziur naiz aipatu filmeko aholkulariek kontuan izan balute literaturak eta arteak mendeetan zehar pertsonen osotasun emozional konplexua deskribatu izan duten modua, afektuak irudikatzeko mekanismoak izango liratekeela erakusten direnak baino sotilagoak.

Sotilago ari dira afektuak merkantzia bihurtzen, hori bai, ezagutza-kapitalismoaren testuinguruan.

Inside Out da hain zuzen bilakaera horren erakusgarri, enpresa munduan eta komunikazio linguistikoarekin lotutako lan egituretan –unibertsitate, hedabide eta abarretan– dagoena. Zehazki, filmak murrizten ditu gure sentitzeko moduak pragmatismo desesperagarri batera. Begira zer egiten duen tristurarekin: justifikatzen du “beharrezkoa” den neurrian. Zer gizarte klase da hau, gurutzatzen gaituzten emozioak funtzional edo disfuntzional gisa sailkatzera gonbidatzen gaituena, plazera edota sentitzeagatik sentitzearen eskubidea bera ukatzen dizkiguna.

Era berean, itzultzen ari dira afektuak ikasketa sozial eta kulturaletara, “biraketa afektibo” bat ematen ari da.

Zalantzarik gabe, baina pentsamendu kritikoaren ikuspuntutik garrantzitsua da biraketa horren aurrean adi egotea. Ia dena ustiatze bidean jarri den mundu batean, ematen du intimitatea dela gainditzeko dagoen azken muga. Eta ez dugu ahaztu behar jakintza akademikoak ere bizi direla egun, neurri handi batean, merkatu eta ekonomia logiken eraginpean.

Roland Barthesek esan zuen: “Amodioaz ez dago zientziarik”.

Uste dut Barthesek aurre hartu ziola maitasunaren merkaturatzeari, esan zuenean maitasunaz hitz egiteko beharrezkoa dela, nolabait, maitasunarekin nahastea, maitemindutako diskurtso bat sortzea. Hor ikusten da gardentasun eta zintzotasun ariketa bat, gero eta urriagoak diren balore batzuk, sarerik gabe hitz egitea. Eta hitz egiteko posizio hori, bestea entzuteko posizioa ere bada.  

Antonio Negrik indar subertsibotzat du maitasuna.

Maitasuna izango litzateke pasio aktibo bat, pertsonak bultzatzen dituelako egitera eta partekatzera. Zentzu horretan, maitasunak gainditzen du gizabanakoaren nozioa, baina baita bikotearena ere, bikotea ulertzen badugu indibiduoen gehitze soil gisa. Maitasunak komunitatea sortzeko duen gaitasuna defendatzen du Negrik.

Nymphomaniac filmean, Joe pertsonaia maitasunaren kontra oldartzen da, “maitasunarekin obsesionatuta dagoen gizarte” baten aurka.

Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean: derrigorrezkotzat jotzen den zoriontasunera eraman behar gaituen afektua da? Maitasuna badugu “bikote maitasun” hustzat –orokorrean heteronormatiboa– erraza da pertsonaiaren esaldiarekin bat etortzea. Hala ere, esango nuke maitasunaren diskurtsoa erabat dela bakartia, murrizten baita San Balentin egun edo antzekoen logika komertzialera, edo bikote –heterosexual nahiz homosexual– egonkorraren inguruko makineriara.

Bizitza afektiboaren birtualizazio teknologikoa dago, gero.

Eva Illouz soziologoak dio: ematen du helburua dela kapitalismo aurreratuak bere eskumenetik kanpo duen azken gotorlekua kontrolatzea, pertsonen intimitatea. Eta nahiko asaldatzailea da pentsatzea kapitalismoak nola bilakatzen duen negozio milioika lagunen –potentzialki, gu guztion– bakardadea edo desamodioa. Jendearen asegabetasuna kontsumo instantzia berdinek sorrarazia eta esplotatua da.

Marina Garcések ohartarazten gaitu maitasun erromantikoa esaten zaion horren deabruztatzeaz.

Maitasun erromantikoa a priori maitasun txarra dela onartzea zentzugabekeria iruditzen zait. Psikologo eta hezitzaileek dute egun maitasuna zer den eta zer ez den erabakitzeko monopolioa. Baina berdin da zentzugabekeria gure maitasun jarrera zuzendu behar duena kalkulua dela esatea –interes ekonomikoa duten harremanen proiekzio disimulurik gabea, harreman pertsonaletan–.

“Maitasuna berrasmatzeko dago”, esan zuen Arthur Rimbaudek.

Judith Revel filosofoak etengabe dio esperimentazioa politikaren eremura eraman behar dela, ez bakarrik estetikarenera. Eta ideia horretatik abiatuta, gehituko nuke gure sentitzeko eta harremanak izateko modua kontrolatzearekin obsesionatutako mundu batean, gero eta beharrezkoagoa dela egunero berrasmatzea maitasunak gure bizitzetan duen lekua; bere efektuak murriztu ordez, zabalduz irismena.

Kanal hauetan artxibatua: Harremanak  |  Literatura

Harremanak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-08 | ARGIA
Kartzelan sartu dute sexu erasoak egitea leporatzen dioten Donostiako tatuatzailea

Ostegun goizean bigarrenez instrukzio epailearen aurrean deklaratu ostean, honek erabaki du hainbat laguni sexu erasoak egiteagatik salatua izan den Donostiako tatuatzailea espetxeratzea.


2018rako 10 asmoen zerrenda
MULTIMEDIA - Maritxu, nora goaz!?

Urte berrian gaude eta Maritxu nora goaz saioko lagunek urteko asmo eta erronkekin zerrenda osatu nahi dute: "Zeintzuk dira zure aurtengo erronkak? Gure zerrendarekin bat zatoz?"


Argi dute: zahartzaroan, etxebizitza kooperatiba

Senideak edo profesionalak zaintzaile dituztela etxean jarraitzea, edo bestela zahar-etxera joatea. Horiek ohiko ereduak, zahartzaroa iristen denean. Aukera berriak zabaltzen ari dira ordea, elkarren arteko zaintza, izaera komunitarioa, autogestioa, bizi-kalitatea eta adinekoen autonomia helburu.


Iritzia
"Konturatu gabe eraso sexista baten partaide pasiboa bihurtu nintzen"

Alberto Fernandez Torresek iritzi testua bidali du Aiaraldea hedabidera Gabonzaharretako eraso matxista bat salatuz.


2017-12-20 | ARGIA
'Spotlight' filmaren atzean zegoen historia
Bernard Law hil da, Bostongo apaizen pederastia kasuak ezkutatu zituen artzapezpiku ohia

Bernard Law kardinal estatubatuarra Erroman hil da asteazken goizean 84 urterekin. Bostongo artzapezpikua izan zen eta eliza katolikoaren pederastia kasuak ezkutatzeaz akusatuta utzi zuen kargua. Duela bi urte film onenaren Oscar saria irabazi zuen Spotlight filmeak berriz ekarri zuen lehen lerrora eskandalua.


Inkoherentziak
MULTIMEDIA - Maritxu, nora goaz!?

Askotan ezin gara gure borroka eta ideologiekin guztiz koherenteak izan; azken finean, kapitalismoa, patriarkatua eta kolonialismoaren "seme-alabak" gara. Eta kutsatuak egoteaz gain, askotan ez gara gure inkoherentzietaz ohartzen. Hortaz, hona hemen gure mezua: Frustraziorik EZ eta autoexijentzia maila alturik ere EZ!! Saiatu zuen inkoherentziekin elkarbizitzen eta ikasbide bihurtzen! Nork ez ditu inkoherentziak izan? Zuenak konpartitu!


Jartzazu marika bat zure bizitzan
MULTIMEDIA - Maritxu, nora goaz!?

Denboraldi berriari ekin diote eta ideia berriekin datoz. Gaiak proposatzeko aukera luzatu diete ikusle guztiei.


2017-11-29 | Euskal Irratiak
Alberto Barandiaran
"Gardentasuna falta da Elizak egindako sexu abusuen gaian, garbiki hitz egitea"

“Ez duzu abusatuko. Pederastia kasuak Euskal herriko Elizan”. Liburua hau plazaratu dute hiru kazetarik. Iñigo Astiz, Miren Rubio eta Alberto Barandiaranek. Alberto Barandiaran, goiz berriko gomita ginuen:


Sinesten dizugu

Aurrena, atari batean bost gizonek bortxatzen zaituzte, bideoz grabatu eta aldean zenituen gauza apurrak lapurtu. Ondoren, espiatzen zaituzte, umiliatuta ere,  bizitza “arrunta” daramazula esateko.


2017-11-21 | Jon Torner Zabala
Haurren kontrako sexu indarkeriaz jardunaldiak Leioako campusean

Hainbat datu gordin eman du EHUk, jardunaldiak testuinguruan kokatze aldera: lau neskatotik batek eta zazpi mutikotik batek sexu indarkeria jasan dute 13 urte bete aurretik. Kasuen %90etan, haurraren familia edo inguru hurbilekoa da erasotzailea


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude