ASEGARCEren ASPERENAK (eta konpainiarenak)

Ez dakit edadearen kontua ote den edo bipolartasunarena, baina garai batetik hona erabat aldatzen ari zait ustez bakarra den errealitatearen pertzepzioa.

Arestian, arrazonamendu oro, oraingo sukaldari emultsionatu horiek bezala, etereoa, harrotua egiten zitzaidan. Eta, jakina, ez nuen sinesten.

Orduan esan izan balidate Euskal Telebista eta Bainet konponduko zirela Bilboko promotorak bere arrautzak jar zitzan txoritxoaren lehen kateko habian eta hainbat pilota jaialdi beraiek eskainiko zituztela “gurean”, ez nukeen sinetsiko Arantzazuko Ama Birjinak albistegietan baieztatu zuela esan izan balidate ere. Baina hala da, eta hemendik atzera parean jarritako dena sinesteko prest nago.

Urteetan ibili ziren gu nondik izorratuko, besteak beste, ASPEk bere sorreran izan zituen diru laguntza publikoak aitzakiatzat hartuta. Lankideen artean xextran, aizue, inon aginduko bagenu bezala.

Sinesten duenak ez duela zalantzarik diote. Nire sinesmena ez da hain itsua izango pilota jaialdietan ikusitakoa ikusita, zalantza eta kezka gainetik kendu ezinik nabilenez.

Arrazoitu dezadan azken hau, bestela, izandakoa gogoratzetik bizi diren pilotari ohi nostalgikoen tankera goibela hartuko dut eta.

Orain aspaldi ez dela, afizionatu mailan beste guztien gainetik koska eta erdi gorago egon behar izaten zuen pilotari gazteak, profesionaletara pauso bat, eta ez saltoa, emateko. Zalantza dut gaur egun hori  hola den.

Egia da pilota enpresek kostuak gutxitu behar dituztela. Sarrerak urrituta, apustuak laurdenera etorrita eta publizitatea ere hor nonbait, pertsonalean aurreztu beharra dago aurrekontuak koadratzeko, eta ondorioz, koadroaren maila asko jaitsi da.

Nola moldatu ordea enpresaren logikatik? Oraindik sasoiko dabiltzan beterano ustez garestiak kendu, eta kontratua aurrean jarritakoan beti baiezkoa esango dizun zaildu gabeko gaztea jarriz haien lekuan. Etxekalte.

Ondorioak aise topatuko dituzu Binakako Txapelketako partidak hartu dituen hainbat jaialdiri begiratzen badiezu: partida nagusi txukun antzekoa eta, beste erremediorik gabe, kaxkarxeagoko beste bat, sarreran kobratutakoa justifikatzeko, jaialdia osatzeko. Hitzak berak dio, osatzeko, osatzeko balio duena, berezko entitaterik eta erakargarritasunik gabeko partida. Makillaje lana.

Eta gainera aipatutako partida nagusietan lehia gogor eta luzeak eragindako hainbeste lesio eta estrategia direla medio, azkenean, ez dakizu zein zen titularra eta zein haren edo haien ordezkoa. Merke-zurrean ibiltzeak horixe dakar.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude