1.200

Gutxieneko soldata langileen oinarrizko sarrera bermatze aldera, mendebaldeko herri ugaritan eta, batik bat, Europar Batasunekoetan zabalduta dago aspaldian. Elite ekonomikoak eta pentsalari ofizialek soldata mailaren ezarpen minimoa langabeak lan merkatuan sartzeko oztopotzat hartzen dute eta langabezia igoarazten duen traba dela diote. Horien ustean, gutxieneko soldata zenbat eta garaiagoa izan orduan eta zailagoa omen da enplegua sortzea eta, beraz, langabezia apaltzea.

Gutxieneko soldataren maila eta bere ondorioak herrialdeko soldataren ereduaren araberakoak dira. Frantziako Estatuaren gutxieneko soldata da Europako garaiena, bertan soldata medianoaren %61 baita soldata apalena. Beheko muturrean kokatzen da Txekia, %36 eskasarekin. Espainiako Estatuan 655 euroko gutxieneko soldata bertako soldata medianoaren %41 da. Hego Euskal Herriko soldatak garaiagoak izanik, marra %36 inguruan legoke, Frantziakoaren mailatik oso urruti, beraz. Borroka luzearen ondoren duela urte bete eskas ezartzen hasi da apurka gutxieneko soldata Alemanian. Bertan legeztatu den soldata minimoa hileko 1.473 eurokoa da, Frantziak duenaren parekoa, baina erlatiboki apalagoa da, bere soldata medianoaren %50 alegia (http://ec.europa.eu/eurostat).

Gutxieneko soldataren ezarpenak Alemanian izandako lehen eraginaren azterketan zalantzan ipintzen ditu bere aurka dauden iritzi neoliberalen argudioak. Bertako soldatapekoen %17 dago gutxieneko soldataren eraginaren menpe, batez ere jarduera murriztua eta partziala dutenak dira baina baita ere denbora osokoen arteko %10.

Gutxieneko soldataren ezarpenak gainerako soldaten goranzko presioa eragin du, batez ere hainbat zerbitzu jarduera arruntetan eta kualifikazio gutxiko lanbideetan. Bestalde, soldaten igoera honek ez du eraginik izan inflazioan, prezioek ez baitute igoera nabarmenik izan. Horrenbestez, gutxieneko soldatak Alemaniako azken 15 urteetako soldata errealen igoerarik garaiena ekarri du 2015. urtean.

Goiz da oraindik, neurri horrek Alemaniako enpleguan izandako eragin osoa zehazteko. Estimazio ofizial gehienetan enpleguaren galerak aurreikusten ziren. Gobernuak ehun mila lanposturen galeraz hitz egin zuen eta Info Instituto neoliberalak miloi eta erdira igo zuen estimazioa. Baina,   enpleguak 2015. urtean %2 igotzen jarraitu du, minijob direlakoak gutxieneko soldataren ezarpenaren eraginez %1,7 jatsi diren arren. Gainera, langabeziak beherantz egiten jarraitzen du Alemanian. Laburbilduz, soldaten eta enpleguaren igoera horiek BPGren hazkundearen kausa nagusia aldarazi dute: etxe ekonomien kontsumoa da dinamizatzaile garrantzitsuena kanpo merkatuen gainetik.

Ikasbide egokia da Alemaniako esperientzia, batez ere emakumeei eragiten dien soldata pobreziari aurre egiteko. Espainiako Estatuak 1980an sinatu zuen Europako Gutun Sozialak pobreziaren ataria batez besteko sarrera erabilgarrien %60 dela dio. Mugarri hori Hego Euskal Herrian aplikatuko balitz gutxieneko soldata gutxi-asko 1.200 eurokoa litzateke. Hori da euskal gehiengo sindikalak aldarrikatzen duen oinarria. Baliteke neurri bakar hori nahikoa ez izatea soldata pobrezia borrokatzeko baina bere aplikazioak asko lagunduko luke helburu hori erdiesten. Justiziazkoa ez ezik lan merkatuaren narriadura eta atzeraldiaren aurkako faktore dinamikoa izan liteke, Alemaniako ereduak erakusten duen legez.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude