Trazabilitateak


2016ko martxoaren 27an

Azken boladan geroz eta zailagoa egiten zait edozein produktu erostea. Duela hainbat urte baliagarriak eta goxoak zirenak egun zalantzakoak dira. Aldaketa? Produktu soila begieste hutsetik elementua bere osotasunean ikustera pasa naizela.

Salmenta-guneetan gauza ugari ditugu eskura. Produktua ikusi, ukitu, dastatu eta, poltsikoko sosei neurria hartu ondoren, hura erosi edo ez erabakitzen dugu. Bidean zein giza baldintzatan sortu eta zenbat kutsatzen duen ez da begiez ikusten, baina sentitzen den gauza da. Guk zuzenean agian ez, baina, ziurrenik sorkuntza prozesuaren inguruan dauden pertsonek eta tokiek beste zerbait esango zuketen.

Erosle bezala ardura daukagu, gure erosketekin komertzio mota bat edo bestea saritzen dugu

Trazabilitatea produktu baten sorkuntzan eta bizitzan emandako urratsen DNA da: hornitze katean elementuaren historia eta jarraitutako bidea biltzen duen informazioa. Datu metaketa hori zulo beltzez beterik dago, ez baitira laneko zein bizitzaren baldintzak adierazten; langileek soldata duina kobratzen duten; produkzio guneetan bestelako herrialdeak zapaltzen dituzten; ingurua kutsatzen den… Informazio delikatua da, itsusia izan daiteke eta bereziki ez ongi ikusia gure kontsumorako gizarte pribilegiatu honetan.

Erositako produktu baten biziak inguruan duen eraginak ikaragarrizko garrantzia du. Lehenago, elementua beste sakontasun batez ez ikustearen zergatiak kanpotik eta barrutik etortzen ziren. Alde batetik produktuen distirak, zapore goxoek eta modak itsutzen ninduten. Baina ezin da norberaren erantzukizuna baztertu, eta zentzu horretan, nire kasuan, erosotasuna eta utzikeria izan zen ezaugarririk nabarmenena. Aurrean nuen produktua besterik ez nuen ikusten, eta soilik nire buruarengan zuen eragin zuzena sentitzen nuen. Baina, zer dago 5 euroko kamiseta eta 10 eurotako zapatilen atzean? Edo marka ospetsuen irabazi handienen atzean? Galdera horien erantzunak zuzenki daude produktuari lotuak.

Erosle bezala ardura daukagu, gure erosketekin komertzio mota bat edo bestea saritzen dugu. Gure herrian manifestazioak, grebak, elkarretaratzeak eta halakok egiten ditugu haurren eskubideen alde, emakumeon zapalkuntzaren kontra, lanerako baldintza duinen alde… Oihu horiek ito egiten dira testuinguru horretan, produktuak sortzeko prozesuan parte hartzen duten pertsonak edo herrialdeak bezala.

Testuinguru horretan, trazabilitate zuzenagoa eta gardenagoa eduki beharko genuke eta informazio guztiarekin aukeraketa egin. Bitartean, zerbait erosteko garaian aukeraketa pausatua egitea proposatzen dut; besteren artean, inguruari diogun begirunea eta kontzientzia maila geroz eta handiagoa bilakatu dadin. Jaten, janzten eta erabiltzen dugun hori ere gu gara. Produktu zehatzen kate-begien parte gara, gu baikaude katearen bukaeran.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude