Donostia, musika klasikoaren epizentroa

Ez da gehiegikeria izenburuan esaten dudana, hain baita garrantzitsua apirilaren 1ean Donostiako Kursaal Auditorioan ospatuko den ekitaldia: International Classical Music Awards (ICMA) sari-emate ekitaldia eta gala kontzertua. ICMA proiektua zer den ezagutzen ez duzuenontzat, esan daiteke musika klasikoaren Grammy sarien parekoa dela eta, beraz, mundu osoko ekoizpen onenak, ibilibide musikal arrakastatsuenak edo artista errebelazioak saritzen dira, besteak beste. Ez da gauza erraza ospakizun hau Euskadira, Donostiara hain zuzen ere ekartzea, baina Euskadiko Orkestra Sinfonikoak lortu du beste hainbat hiritan lortu ez dena, lan asko egin ondoren. Izan ere, sari-emate ekitaldia antolatzeko nolabaiteko leku enblematikoa aukeratzen da, kontuan harturik tradizio kultural eta musikala, eta erreferentziazko orkestra baten egoitza edukitzea, beste gaitasun  batzuen artean. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzak asmatu egin du honelako ekitaldia guregana ekartzearekin. Bestalde, Donostia 2016 Fundazioaren laguntza ezinbestekoa izan da proiektu honetan. Kontuan harturik aurten Donostia Europako Kultur Hiriburua dela, ezin aproposagoa suertatzen da ekimen hau.

ICMA 2010. urtean sortutako ideia da, eta ez edonola. Hamahiru herrialdetan (Turkia, Finlandia, Belgika, Alemania, Hungaria, Austria, Errusia, Italia, Suitza, Erresuma Batua, Luxemburgo, Frantzia eta Espainia) musika klasikoaren alorrean erreferentziazko hamazazpi komunikabide paperezko zein digital eta irratien ordezkariak diren musika kritikariek izan zuten iniziatiba.

Historia pixka bat egiteko, sari-ematearen lehenengo ekitaldia Finlandian izan zen, 2011n; hurrengo urtean, Frantzian antolatu zen, Nantesen hain zuzen ere; 2013. urtean, berriz, Milanen; 2014an Varsovian, eta azkenekoa, 2015ekoa, Ankaran ospatu zen.

Oraingo honetan, beraz, Euskadiren txanda da. Esan bezala, sari-banaketaz aparte gala kontzertu paregabe batez disfrutatuko dugu non, Euskadiko Orkestrarekin batera, sarituak diren artista batzuek parte hartuko duten, hala nola Dame Felicity Lott soprano ingelesa (bizitza osoko ibilbideari saria), Christian Lindberg tronboi-jotzaile suediarra (urteko artistari saria), Pablo Ferrandez txelo-jotzaile espainiarra (urteko artista gazteari saria), Nikolai Song hamahiru urteko flauta-jotzaile singapurtarra (errebelazio saria), Javier Perianes piano-jotzaile espainiarra (Harmonia Mundi diskografia ordezkatuz, honexek lortu baitu urteko diskografiari saria), David Violi piano-jotzaile frantziarra (lorpen bereziari saria), Michala Petri flauta-jotzaile alemaniarra eta Mahan Esfahani klabezin-jotzaile irandarra (antzinako musikaren interpreteei saria), eta Lukasz Dlugosz flauta-jotzaile poloniarra (musika garaikidearen interpreteari saria). Ikusten den bezala, zerrenda mardula oso egitarau erakargarria interpretatuko duena. Sarrerak salgai daude jada. Musika maite baduzu, ez galdu.

International Classical Music Awards

Sariketa / Kontzertua

Non: Donostiako Kursaal Auditorioan

Noiz: apirilaren 1ean


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude