Beste ikuspegi bat

Kaiolatik ihes

Eraso!

Bonberenea ekintzak, 2016

Zarauzko Eraso! taldearen ibilbidea aldakorra izan da, taldeak hainbat gorabehera izan ditu. Kaiolatik ihes haien seigarren disko luzea da, eta mugarria izango da taldea izaten ari den bilakaeran. Ibilbide baten amaiera baino gehiago, hasiera.

Aurretik rock gogorra jo izan dute, eta disko berriak erakusten duenez haien doinuak jadanik ez dira hain bortitzak, apur bat finagoak dira, baina kemen eta grina handiz jotzen dute, beti bezala. Azken batean, eta nahiz eta zenbait kantuk rock gogor ukitua izan, beren rock gogorraren kaiolatik atera dira, beste ikuspegi bati erreparatzeko, beste aire bat arnasteko.

Aurrera begiratu behar dela aldarrikatzen dute, eta horretarako lan egin behar dela eta borrokatu: “Aurkitu ditut bizitzako eremuak ukaldi sendoak jaso ostean” (Ezinak ekinez eginak), “zerbait egin genezake beste aldera begiratu ordez” (Ez da ezer gertatzen), “atzera begiratzen baduzu eta gauean negar egiten baduzu ez dituzu izarrak ikusiko” (Gazte izan nintzen), “bizirik irauteko programaturik gaude eta gidoi gabeko film baten protagonista izan nahi dut” (Kaiolatik ihes).

Eraso! taldeko kideak –Sergio Ruiz Gonzalez-Txabarri, Iñigo Beitia Manterola, Ibai Castro Azpiri eta eta Nestor Urdanpilleta Egaña– eta Karlos Osinaga arduratu dira ekoizpenaz; Osinagak berak egin ditu grabazioa eta nahasketak Tolosako Bonberenea estudioan, eta Jonan Ordorikak masterizazioa Azkarateko Mamia estudioan. Denen artean doinu trinkoa gauzatu dute, potoloa, ozen entzuteko modukoa.

Taldeak 20 urte bete ditu eta denbora honetan hainbat grabazio kaleratu ditu. Guztiaren arabera (1996) eta Gaua (1997) maketak, eta disko hauek: Erantzunik gabe (1999), Oraina eta geroa (2001), Grisez bustitako egunak (2003), Kontra (2005), Ez gara inoiz hilko (2012) eta Kaiolatik ihes (2016).

Lan berria aurkezteko egingo dituzten jendaurreko emanaldiak ikusgarriak izango dira. Martxoaren 19an Tolosako Bonberenean  joko dute, martxoaren 23an Donostiako Gasteszenan, apirilaren 7an Bilboko Kafe Antzokian, apirilaren 23an Iruñean, apirilaren 30ean Zarauzko Putzuzulon, ekainaren 3an Oñatiko Gaztelekuan eta ekainaren 11n Hondarribiko Psilocybenean.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


2024-04-28 | Julen Azpitarte
Gangster maritxuen banda

“Gay azpitestuak beti hobetzen du film bat”
Quentin Tarantino

Juan Dos Ramos idazle eta Alex Tarazón ilustratzaile valentziarrek Gangsters Maricas: Extravagancia y Furia en el cine negro (Gangster maritxuak: nabarmenkeria eta indarkeria zine beltzean)... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude