Agur Arnaldo! Agur obispo jaunak!

Agur, Arnaldo. Adierarik onenean: augur onak opatzen dizkizudala alegia. Onartu omen duzu lehendakarigai izatea. Eta ezker abertzale formalean horixe dute itxaropen, gainbehera azeleratuari itxura antzeko galga jarri ahal izateko.

Ez duzu lantegi makala. Urte askotako norabide ezin okerragoaren ondorioz, lehengo zaharretan katramilatuta, ezker abertzaleari kontuak ustelduz doazkio aspaldian. Iraganeko kondarrak ahoan, belarri eta begietan, etorkizunari aurre egiteko garbiketa eta sorkuntza lan eskerga behar du.

Estratega onak aukeratu beharko dituzu, mando zaharrekin ezin lasterketa irabazi eta. Mugak ere ongi jarri: ez da zilegi edozer egitea ustez arrazoi teorikoa izateagatik. Onenei erreparatu eta harrokeriak baztertu. Helburuak lortzeko beste alderdietan ere adiskideak behar dira. Gipuzkoan lau urtez ahalmenak erakusteko aukera izan eta erremateko kalifikazioa Ez nahikoa izan da. Zaborren kontua kale itsuan utzi duzue zabor bihurtuta.

XXI. mendean behar dugun ezker abertzale sendo eta pozgarria garatzeko XIX.eko mundu ikuskerak ez du balio. Esan duzu ausartu egingo zarela eta irribarrea eskatu, Arnaldo. Horregatik behintzat merezi duzu bozka.

Agur ere Baionako apezpikuari, Marc Ailleti. Baita Donostiako José Ignacio Munillari ere. Baina bestelakoa: adio, luze arte esatekoa.

Kristau sentitzen garenontzat lotsagarria ez ezik, ernegagarria ere bada “beltzezko gizon” horien portaera

Kristau sentitzen garenontzat lotsagarria ez ezik, ernegagarria ere bada beltzezko gizon horien portaera. Edozein astakeria esaten ausartu eta  erridikulo galanta sentiarazi gehienoi. ”Homosexualitatea senda dezakeela” batek, eta “abortoa atentatu jihadista baten antzekoa dela” besteak, baita babukeria zerrenda amaigabea esan ere.

Ebanjelioetako esaldirik ederrenetakoan Jesusek dio: “Ez izan beldur”. Fede helduak poza eta indarra ematen baitu. Inkontziente horiek Berri ona ilun eta izugarri bihurtzen dute. Zoazte mesedez.

Abel Azkona artista epailearen aurrean salatu du Espainiako abokatu kristauen elkarteak. Azkonak eliza katolikoan gertatu diren pederastia kasu ugariak eta berauek ezkutatzen egindako ahaleginak agerian jartzeko hostia sagaratuak erabili ditu. Nire kristau ikuspegitik Jesusen gorputzaren erabilpen ederra.

Arropa sakratuak jantzi arren, benetako jardun blasfemoan aritu diren pedofiloak sozietate osoaren aurrean nabarmen uztea ekimen erlijiosoa da. Guztiz errugabe diren gorputz eta arima gazteak bidegabe betirako markatu dituztenak horiexek dira sakrilegoak.

Mesias berriro munduratuko balitz, Josune izango litzateke, siriarra eta Abel Azkonaren adiskide.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude