Zaborrak nonahi!


2016ko martxoaren 13an

Zaborrak nonahi!”, kantatzen dute Gipuzkoako gazteek. Azken udal hauteskundeek  Gipuzkoan aldaketa politikoa ekarri zuten, EH Bilduk aginte makila EAJri pasatuz. Askoren ustez, hiri hondakinen politika izan zen gako nagusia gipuzkoarren boto aldaketan. Kuriosoa da, Europar Batasunetik Gipuzkoako zaborren politika eredugarritzat jotzen zenean birziklatze eta gutxitze tasa altuengatik, Espainiako Estatuarenak altuenak izatea. Atez ateko bilketaren aldeko politikak jokoz kanpo utzi zuen EAJk, PSEk eta PPk Zubietan eraiki nahi zuten errauskailua. Alabaina, gipuzkoarrek Aldundiak bankuekin 2011ko hauteskundeen aurreko astean sinatutako berme finantzariak (swapak) “bermatzen” jarraitu behar izan zuten. Demokraziaren eta ekonomiaren gaineko hainbat ikusmira egon ziren lehian lau urtez. Gipuzkoako herri batzuetan atez ateko bilketaren aurkako “kontramugimenduak” sortu ziren eta komunikabide nagusiek kanpaina sutsu bat egin zuten EH Bilduren gobernuaren aurka, zarama politika erdigunean egonik. Zaila da jakiten, errauskailuaren bazterketa eta atez ateko politika gobernu aldaketaren zio printzipala izan ote zen, baina duda izpirik ez dago zaborren auzia oso presente egon zela 2011-15 legealdi osoan eta hauteskunde kanpainan ere bai. Zaborrak nonahi.

Santanderrerako bidaia, merkea ote? Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak zor handiak ditu La Caixa eta Banesto bankuekin swapengatik (50 milioi euro inguru) eta hiri hondakinen kudeaketa oso problematikoa izan zaio zabortegien faltagatik. Soluzioa: zaborren tarifak igotzea (%20 errefusarentzat eta %44tik gora organikoarentzat) eta hiri hondakinak Merueloko (Kantabria) zabortegira eramatea. Herrialde txikia da Gipuzkoa eta populatua. Azken urteotan birziklatze tasa altuak lortu dituzte hainbat bailaratan (Debagoienan, %80 gaika biltzen da) baina gehien birziklatzen duten udalerri horiek kaltetuen aterako dira prezioen gorakadagatik.   

Bizkaiaren eredurantz? Aspaldian entzun genion Bizkaiko zarama politikaren arduraduna zenari, Iosu Madariagari, Euskadin errauskailu batekin nahikoa zela. Zergatik ez dira eramaten Gipuzkoako zaborrak Bilboko Zabalgarbira? Ez al da negozioa? Hamar urteotan Zabalgarbik emandako emaitza ekologiko zein ekonomikoak ez dira batere erakustekoak. Bizkaian birziklatzea %40 ingurukoa da, errausketaren hautsak ez dira behar bezala tratatzen eta produkzio elektriko txikia iruzurrez zenbatzen da eta CO2 isurtzen duten instalazio industrialen rankinean bosgarrena da, Petronor (Muskiz) lehenengoa izanik. Eredugarri? Alfonbra azpiko politikak ez dira onargarriak, zarama politika funtsezkoa baitugu udalerri orotan. Bakoitzak bere ereduaren bila urratsak eman bai, baina bide laburrik ez!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude