Poza

Andrea Albertin zuzendaria
Andrea Albertin zuzendaria

Orain dela egun batzuk entzun nuen Krystian Zimmermann piano joleari egindako elkarrizketa interesgarri bat eta, beste kontu askoren artean bat nentorren zerbait esan zuen: “Taula gainean musika egiten denean inporta duena poza sentitzea dela; edo, hobeto esanda, musikarien artean alaitasuna sentitzen denean hori transmititu egiten dela eta horrek egiten duela benetan on interpretazio bat (kalitate minimo bat suposatzen da, noski)”.

Esaldi horretaz gogoratu nintzen joan den ostiralean Donostian antzeztutako La traviata opera entzun nuenean. Opus Lirica izeneko elkartea esfortzu ikaragarria egiten ari da Donostian operari bultzada emateko eta opera denboraldi bat sorrarazteko. Ez da gauza erraza, batez ere finantzazio ederra behar delako horretarako. Baina pixkanaka ari dira, baita ekimen interesgarriak eskaintzen ere. Aldi honetan, Verdiren titulu famatu honen bertsio benetan “pozgarria” egin zuten. Baliabide eskasak dituzte, adibidez, begi-bistan zegoen zein pobrea zen dekoratua, baina hala eta guztiz ere, ikuskizun duin eta adoretsua egin zuten. Batez ere, eszenarioan zeuden artista guztien arteko pasioa agerikoa izan zen, eta “poza” berriz, kutsakorra. Matteo Mezzaro tenorea, Alfredoren rolean, ahots politekoa baina teknika kaskarrekoa, Paolo Gavanelli baritonoa, Giorgio Germont egiten zuena, ahots ilun eta hautseztatuarekin ez ziren nahikoa izan espektakulua izorratzeko. Ez. Publikoa txundituta geratu zen. Hori da alaitasun musikalaren magia.

Hori bai, Ainhoa Garmendiak Violetta Valéry ederra egin zuen. Aspaldi honetan entzun gabe nuen, eta aitortu behar da soprano ederra dela, teknika landua duela, eta alde interpretatibotik oso konbentzigarria izan zen. Oso ondo mugitu zen taula gainean eta aria akatsgabeak egin zituen: Amami Alfredo edo Aria di Violetta, gozagarriak, esate baterako.

Beste abeslariak, hortxe. Ondo. Opus Lirica orkestrak, Andrea Albertinen zuzendaritzapean, duintasunez bete zuen bere papera. Bestalde, oso sinpatikoa izan zen dantzarien taldea, Nafarroako Dantza Eskolakoa, eta oso berezia torero bizkaitarraren irudikapena, aurresku dantzaria bezala. Bitxia. Orokorrean, merezi izan zuen saioak. Segi aurrera!

Verdiren 'La Traviata'


Opus Lirica orkestra


Zuzendaria: Andrea Albertin.

Eszena zuzendaria: Valen Moñux.

Tempus Ensemble Abesbatzaren zuzendaria: Jagoba Fadrique.

Abeslariak: Ainhoa Garmendia, Matteo Mezzaro, Paolo Gavanelli, Ainhoa Zubillaga.

Lekua: Kursaal Auditorioa.

Data: otsailaren 19a

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude