Berrikuntza keinuak Belodromoan

Otegi joaldun artean atera zen Belodromoko ongi etorrian. (Arg.: EITB)
Otegi joaldun artean atera zen Belodromoko ongi etorrian. (Arg.: EITB)

Arnaldo otegik samur gainditu du jarri zaion lehen langa, eta hori espetxetik atera berritan egitea asko da. Komunikazio ahalmenaz zeresanik ez, lehen erakutsitakoa berretsi du orain, eta ez nolanahi. Gainera, jakin izan du interpretatzen ezker abertzalean dauden beharrak, eta sikiera hori berba bidez adieraztea ez da gutxi, hori delako gero praktikara eramateko lehen oinarria: iparra independentzian, argi eta garbi, Euskal Estatuan; ezkerreko eta gizarte mugimenduetako aldarrikapenak lehen lerroan; errealitate politiko berriaz jabetuta –Ahal Dugu–; eta ilusioa zabalduz, azken hauteskundeetako danbatekoen ondoren, bere burua berregituratzen ari denarentzat ezinbestekoa.

Edozein talde edo erakundetan, berrikuntza pertsona berriek bakarrik egin dezakete, eta horretarako borondatea badago, beteranoenek aldaketa hori egiten lagun dezakete

Ezker abertzalean ilusioa falta ei dela azpimarratu zuen Belodromoan. Abian txostenean ere agertzen da ideia hori: “Egin dugun aldaketa baten konplexutasuna ulertu behar dugu eta behar bezala kudeatu, Ezker Abertzalearen oreka emozional kolektiboa berreskuratzeko. Pasio komunak berpizteko, elkarrekin borrokatzeko, elkarrekin lan egiteko gozamena gaurkotuz. XXI. mendeko Ezker Abertzalearen eta euskal borrokaren epika sortuz”. Ezker abertzaleko oinarriak behar zuen txute bat eta Otegik eman dio, epika eta guzti gainera.

Otegi zen agerraldiaren muina, baina bestelako zizka-mizkak ere egon ziren. Jon Maiaren jardunak oihartzun handia izan du, Belodromoko milaka pertsonek baino askoz gehiagok jarraitu dute olerki-abesti katea eta bertsolariak herritar askoren barrena ukitu du. Biralitatearen tamaina izan da ezustekoa, baina Maiarengandik espero liteke halako jardun bat.
JONE ETXeBeRRIA Sortuko sozio-ekonomia alorreko militantearen jarduna politikoki deigarriagoa izan zen: ezkerreko gizarte sektore zabalen oinarri-oinarrizko adarrak astindu zituen. Tamainako ekitaldian, bera moduko pertsona lehen lerro politikora ateratzea bada ezker abertzaleak premiakoa duen musu berritzeari egindako keinua.

Pertsona, ideia eta antolamenduaren berrikuntza ezinbesteko baldintza dira eraldaketaren aldeko edozein  mugimendurentzat, eta ezker abertzaleak badu horretarako beharrik. Ez da kanpokoen pertzepzioa bakarrik, egun, dagoeneko, barrukoa ere bada; azken bost urteetan gizarte mugimendu askotan elikatu dena, orain egitura politikora heldu da. Abian zorrotza da diagnostikoan: “Bistan da. Ez diegu bertikaltasunari, barne demokrazia gabeziei, erabakien gardentasunari eta beste zenbait konturi behar bezala aurre egin, eta horrek, azkenean, proiektu politikoa kaltetu du (…) agertutako gaitasun estrategikorik eza ez da naturala, ez da halabeharrezko zerbait, gaizki egindako gauzen ondorioa baizik. Besteak beste gaurkotu ez den antolaketa eta jarduera estilo-ereduaren ondorioa. Aro berria tresna zaharrekin kudeatu nahi izan dugu eta ez du funtzionatu…”. Eta jarraitu nahi duenak topatuko du autokritika gehiago sarean dagoen Abian agirian.

Alde horretatik jarrera interesgarria agertu zuen Otegik: egin baino lehenago entzun. Ez da erraza izango, kazetari gisa urte luzez politikarien inguru-marian ibili izanak, oro har, erakusten dizu politikariek zein gutxi galdetzen duten, eta bistan da galdetzen ez duenak ez duela entzun nahi.

Aurpegi berritzeari dagokionez, Otegi HBko Mahai Nazionalaren espetxeratzeak jaurti zuen pantailen aurrera 1997an. Ezker abertzaleak orain badu pauso hori lasaiago egiteko aukera, baina lokartu barik, pertsona berek nekez emango baitute jarduera berririk. Gaitza berrikuntza garrantzitsurik egitea, trantsizioa aparatuko pertsonek gidatzen badute. Edozein talde edo erakundetan, berrikuntza pertsona berriek bakarrik egin dezakete, eta izatekoan, eta horretarako borondatea badago, beteranoenek aldaketa hori bideratzen lagun dezakete. Lege oso zaharra da hori. Horrek arriskua onartzea esan nahi du eta proiektu politikoa ez kontrolatzeko prestutasuna. Ez da samurra, baina hori da berrikuntzaren prezioa.

Eta aldaketa prozesu horretan guztian, nola kokatzen da lider beterano bat?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arnaldo Otegi
2023-05-29 | ARGIA
"Gaur ziklo aldaketa baten lehen urratsa eman da Hego Euskal Herrian"

Donostian festa giroan egin dituzte adierazpenak EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Arnaldo Otegik. Joseba Asiron ere pozik agertu da Iruñean.


2021-12-23 | ARGIA
Arnaldo Otegi: "Neurri eraginkorrak hartu behar dira, ez kosmetikoak"

EH Bilduko idazkari nagusiak pandemiaren seigarren olatuak sorturiko egoera "larria" dela nabarmendu du eta koalizio abertzaleak proposaturiko hainbat neurri azpimarratu ditu, besteak beste txertaketa anbulategietatik ateratzea edo aztarnari gehiago kontratatzea.


2021-11-22 | Leire Artola Arin
EH Bilduk “erresistentziatik askatasunera” igarotzeko beharra aldarrikatu du Bilboko manifestazio jendetsuan

Euskal Herri osotik heldutako milaka pertsonak kaleak hartu dituzte, eta Arnaldo Otegik dei egin du “estatus berria” eraikitzeko “bloke historikoa” osatzera.


2019-05-27 | ARGIA
Arnaldo Otegi
"EH Bilduk sekula ateratako emaitzarik onenak lortu ditu"

Arnaldo Otegi EH Bilduko buruak eskerrak eman ditu lehenik EH Bilduren aldeko kanpaina egin dutenei, “bereziki espetxeetan horretan aritu diren presoei”. 140.000 boto gehiago lortu dituztela eta zinegotzi kopuruan Hego Euskal Herrian lehenengo indarra izan direla... [+]


2019-02-20 | ARGIA
Otegiren inhabilitazioa bertan behera gera liteke, Bateragune auziko epai europarra baieztatu ondoren

Espainiako Estatuak ez dio helegiterik jarri Bateragune auziko epai europarrari eta honenbestez, behin betikoa da sententzia. Horrenbestez, Arnaldo Otegi eta harekin batera atxilotu zituzten ezker abertzaleko kideei ezarritako zigorrak bidegabeak direla baieztatu da. Kondenak... [+]


Eguneraketa berriak daude