Carles Puigdemont, ARGIA eta industria-espioitza

Inork espero ez zuenean iritsi zen akordioa. CUPek jasandako presio guztien gainetik lortu zuen Mas lehen planotik ateratzea. Carles Puigdemont. ARGIAko erredakzioa bero. Albistea osatu eta azken mugimenduen analisia egin beharra zegoelako gehien bat, noski, baina bolo-bolo zebilen izen “berri” hori ere ez zelako edozein ARGIArentzat. Astebeteko bazkalosteko kontakizunetarako eman zuen gaiak.

Euskaldunon Egunkaria sortu berriak gonbidatuta etorri zen 1991n Puigdemont Donostiara, bertan antolatu zuten “Estaturik gabeko hizkuntzetako egunkarien jardunaldi”ra, Esloveniako eta Irlandako kideekin batera. Bera El Punt, Girona inguruko egunkaritik. Ez zen azken bidaia izango. Ezagutu zituen ARGIAko eta Ametzagaiña taldeko beste enpresetako lagunak, euskarazko prentsari egiturazko eta ekonomiazko babesa ematen ari zirenak. Laster ireki zizkien Puigdemont gazteak El Punteko ateak, euskaldunak hizkuntzaren eta kulturaren trataerarekin, eta lagun eta enpresa haiekin zituzten antzekotasunek erakarrita.

Askorentzat Kataluniako egunkari erreferentea zen Avuik porrot egin zuen, eta hasiera batean promesa ez zen El Punt txikiak 2009an erosi zuen. Ordurako egunkaria utzi eta Agencia Catalana de Noticies (ACN) sortua zuen Puigdemontek Bartzelonan, interneterako saltoa emanda. Eta ARGIAk 1997an sarera emandako pausoa aitzakia hartuta beste bisita batzuk egiteko aukera izan zuen zenbaitek bai ACNra eta baita Assumció Maresmek eta Vicent Partalek gidatutako orduko Vilaweb txikira ere. Hori ez bada industri-espioitza...

Beti prest komertzialki bezala ikuspegi nazional eta politikoaren inguruko iritzia emateko, azkenekoz Catalonia Today Kataluniako aktualitatea ingelesez munduratzeko egunkaria egiten ezagutu du ARGIAk Gironakoa, kazetaritza munduan. ARGIAk izan dituen zenbait erronka bideratzeko pistak eman dizkie Herrialde Katalanek eta Carles Puigdemontek; eta elkartasun keinuak ere izan ditu, 2003an Euskaldunon Egunkariaren itxierak ARGIA ere kolpatu zuenean Kataluniako herritarren artean emandako babesa kasu.


Azkenak
2024-03-19 | ARGIA
NBEk ohartarazi du maiatza baino lehenago gosetea Gaza iparraldera iritsiko dela

31.000 hildakotik gora eragin ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Natasha Rueda, Gasteizen euskaldundua:
"Euskarak duen traba nagusietako bat da ikasteagatik dirutza ordaindu behar izatea"

Astelehen iluntzean ibili da 23. Korrika Gasteizko kaleetan zehar, eta euskaltzaleek hiria aldarriz bete dute. Bertan izan da Natasha Rueda ere, eta prestaketa lanetan zebilela hitz egin dugu berarekin. Kolonbiarra jatorriz, Gasteizen bizi da duela 25 urtetik; Korrika pasa dela... [+]


2024-03-19 | Leire Artola Arin
Beskoitzeko ikastolari 2025era arte luzatu diote lurrak erabiltzeko baimena

Herriko kontseiluaren gehiengoa lurrak ikastolari beste urtebetez alokatzearen alde agertu da, eta jarraian auzapezak dimisioa aurkeztu du. Ikastolako gurasoei eta Seaskari hitzarmen berri bat aurkeztekotan geratu da herriko etxea.


Elkarrekin Arabak Euneiz-en proiekturako zuhaitz mozketa masiboa salatu du

David Rodriguez bozeramaileak ohartarazi duenez, jarduera horrek “eragin larria izango du Salburuako hezeguneetan, bertako floran eta faunan”.


Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Eguneraketa berriak daude