Nafar agintariak, bide irristakorrean aitzina

Politikariena joko zelai irristakorra da, esku artean dituenak gai konplexuak izaten baitira, ertz askotakoak, soluzio bakar eta argirik gabeak. Ofizio horretan ez dago derrigorrez segitu beharreko araurik, eta orain artekoari eusteak ere ez du deus ziurtatzen. Egia da inguruan dituen teknikarien iritzia lagungarri izan dakiokeela politikariari. Lagungarri, besterik ez, teknikarien iritzi guztiak entzunda hasten baita politikarien zeregina. Eta horretarako, jakina, inongo eskoletan ikasten ez den sena da funtsezkoena. Politikariena, beraz, jarduera erakargarria da, betiere amildegiaren ertzean ibiltzeko kemena duenarentzat, noski.

Honaino Daniel Innerarity filosofoak Política en tiempos de indignación liburutik harturiko ideia batzuk. Pentsatzekoa da Uxue Barkos lezioa ongi ikasia sartuko zela Diputazioaren jauregian iazko uztailean, lehendakari bihurtu zelarik. Izan ere, filosofoaren ikaslea izan zen gaztetan, eta politikan bidelaguna du orain.

Aldaketaren gobernua eratu zenetik urte erdira, nafar agintari berriek ederki frogatu dute zenbateraino den irristakorra zapaltzen duten zorua. Lehen hilabeteotan, bi erronka nagusi zituzten: erreforma fiskala eta 2016ko aurrekontua. Biak aise gainditu ondotik, irakaskuntzako lan publikoaren eskaintzak sortu du kalapitarik handiena, eta arrakalen bat gobernuari babesa ematen diotenen artean.

Gobernuan, noski, oro ez da urre. Edonork aurreikus zezakeen lanpostu gehienak euskaldunentzat izateak polemika piztuko zuela. Hobe, beraz, gaia aitzinetik behar bezala landu izan balitz. Baina ez gaitezen inozoak izan: oposizioak sutsu joko du euskara bultzatzen duen edozein neurriren kontra. Eta gobernuari sostengua ematen dioten batzuen jokamoldea ere ez da hain harrigarria. Euskararen legearen beraren aldaketa ez al zen, ba, konpromisoetatik kanpo utzi, horretan guztiak ados jartzerik ez zegoelako?

“Porrota edo arrakasta partziala kudeatzen ez dakienak ez du politikarako balio, hor ere erabateko arrakastarik ez dagoelako. Politika jarduera mugatua da, hala moduzkoa, frustrazioz beterik, bizitzaren antzekoa”. Horiek ere Innerarityri lapurturiko hitzak dituzue.

Batzuen erreakzioak ikusita, komeni da esaldi horiek azpimarratu eta, bide batez, euskaltzaleok urte erdian jaso ditugun albiste on batzuk gogoratzea: D eredua Nafarroa osora zabaldu da, Euskalerria Irratia legezkoa da, ETB ikusten dugu, euskaltegiak diru-laguntzak jasotzen hasi dira, gobernuaren irudia elebiduna da… Nondik gatozen eta nora buelta gaitezen kontuan harturik, horixe iruditzen zait azpimarragarriena.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude