Sarrerak, euskaraz

Ebidentea den zerbait esateko arrisku handiarekin erabaki dut anekdota bat kontatzea. Euskal Herriari Martetik begiratzeko konplexua daukat batzuetan, eta ebidentea zer den eta zer ez den jakiteko gaitasuna galtzen dut. Hor doa,  badaezpada. 

Euskal Herrian izan naiz (1) eta Osasun Zentrora joan behar izan dut, pediatraren kontsultara. Harreran ederto hartu naute. Erdaraz. Hango sisteman ez gaudenez, tarte bat zuen lehen pediatrarekin eman dit hitzordua harrerakoak. Kontsultara sartu garenean, nire buruko soziologoa aktibatu dut. Segundo bat baino gutxiago daukat diagnostikoa egiteko: berak ez dit niri euskaraz egingo baina, adinagatik, (nire adin ingurukoa) euskaraz jakiteko aukerak handiagoak dira ez jakitekoak baino. Beraz, nik egingo diot. Euskaraz al dakien galdetuz. “Bueno, bai”, erantzun dit. Eta euskaraz artatu gaitu (honek ere, ederto). Ezin dut jakin, baina baliteke pediatrak lehenengoz lanean euskara erabili izana. Beharbada –eta hipotesi horrek pentsarazi dit zenbateraino diren kontu batzuk ebidenteak– inork ez diolako aurretik halakorik eskatu. Eta eskatu diodanean, esan nezake, zergatik ez: horretara animatu edo horretarako aukera eman. Ez dut berarengan ziurtasun faltarik nabaritu, ez lotsarik hizkuntzaren mailagatik. Nik eskertu egin diot (2). Baliteke, hori ere ezin jakin, kontsultatik atera garenean, egindako ahaleginagatik pediatrari hasperen bat atera izana. Baliteke harro sentitu izana. Agian, eszitazio bat ere sentitu du. Performance bat egin ondoren izaten diren sentsazioak.

Nire kasuan, aitortu behar dut semeen egoera linguistikoak behartu egin nauela, eta bide batez ohitu nauela, nire inguru hurbiletik kanpo ere euskara eskatzera: erantzun oso positiboekin. Bilboko Metroan ez dut inoiz zorterik izan. Baina bai hondartzako sorosleekin, urgentzietako mediku eta erizainekin, aparkalekuko leihatilako langilearekin, zinemako txartel saltzaileekin...

Gauden momentuan, goian kontatutako eszenaren antzeko batek segundoro Euskal Herriko mila txokotan errepikatzen egon beharko luke. Urteetako hizkuntza politikak heldu dira dagoeneko horretarako beharrezkoak diren eszenatokiak sortzera (Euskal Autonomia Erakudean). Hizkuntza politika birplanteatu, zabaldu, perfekzionatu beharko da. Egongo da horretaz nor arduratu. Baina egunerokoaren protagonistak gu gara. Jende askok ikasi du euskaraz, eta orain, erabiltzen dugun gutxiengoari dagokigu ulertzen duen eta hobeto edo txartoago dakien gehiengoa aktibatzea. Halako eszenak biral bihurtu egin behar dira. Antzekoak, bariazioekin.

Ez nator –Martetik– esatera horrekin dena konponduta legokeela. Nik esaten dudana ebidenteegia izango da agian: komunikazio eredua iraultzeko, buru barruan klik egin behar duela euskaldun izateko kontzientzia eta nahia duenak. (EAEn) ez du borroka handirik egin beharko, ez du tentsio handirik bizi beharko. “Gehiengoa” hitzak aktibatzen duen klik txiki bat buru barruan. Hor kanpoan badaude dagoeneko baldintza nahikoak nonahi eszenatokiak eraikitzeko. Antzoki handiak bete ahal izateko, lehenengo, jendea antzerkira zaletu beharra baitago.

1) Algortan. Beraz: Bilbo Handia, Bizkaia (EAE).

2) Gure kasuan, gainera, pediatra euskaraz moldatzeko gai izan ez balitz, semeak ulertzen ez duen hizkuntza batean ariko litzateke berbaz. Hori bizi izan dut nik umetan, artean gaztelaniarik ez nekiela, pediatrak erdaraz egitean. Baina hortxe dago koxka: bi belaunaldi ezberdin gara.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude