Erlojuak eta tribuak

Hedabideek ikerketa bat zabaldu dute: 1975 eta 1979 urteen artean jaiotako emakumeen ia herenak ez du seme-alabarik izango. El  País egunkariak, “gehiegi itxaroteagatik” amak izango ez diren emakumeen “drama” kontatu du. Adituen esanetan –gehienak gizonezkoak–, arrazoietako bat prekarietatea da, beste bat bikote harreman egonkorra “beranduegi” topatzea. Gizonezko aditu horiek diotenez, emakumeen “ugalketa ametsak” betetzeko baliabideak jarri behar dira, esaterako, doako haurtzaindegiak. Espainiko Estatua amatasuna gehien atzeratzen duen Europako herrialdea omen da, kontziliazio politika egokien faltarengatik. Espainiako Ugalkortasunaren Elkarteko kide batek, Isidoro Brunak, beste arrazoi bat eman du: emakumeon kontzientzia falta. Hau da, ez dugu kontuan hartzen gure “erreserba obarikoa”  agortzen ari dela, uste dugu, Anne Igartiburu bezala, 45 urterekin haurdun geratu ahal izango garela. Tuntunak eta arduragabeak gara, alegia.

Gizonezko adituek diotenez, nire adineko emakumeok erne egon behar dugu, ezin dugu erlojuaren tiki-taka ahaztu. Ahaztu? Posible al da ahaztea? Ugalketa kliniken publizitatea nonnahi dago; hedabideek krisi demografikoari buruz etengabe dihardute, eta familian "luzaro barik pasako zaizu sasoia" bezalakoak entzun behar ditugu. Beno, lesbianak bagara

Gai honi buruz beste hedabideetan topatu ditudan erreportajetan ere emakumeen sufrimendua eta frustrazioa dira nagusi. Amatasunaz, ez aitatasunaz, hitz egiten dute beti. Bikoteak aipatzen dira –denak gizonezkoak–, argazkietan ere agertzen dira, baina ez da euren testigantza jasotzen eta ez da mundura umerik ekarriko ez duten gizonen portzentajea zehazten. Ama ez izatearen erabakia gozatzen duten emakume gutxi agertzen dira, eta seme-alabak izateaz damutu den amarik ez dago, noski.

Gizonezko adituek diotenez, nire adineko emakumeok erne egon behar dugu, ezin dugu erlojuaren tiki-taka ahaztu. Ahaztu? Posible al da ahaztea? Ugalketa kliniken publizitatea nonahi dago; hedabideek krisi demografikoari buruz etengabe dihardute, eta familian “luzaro barik pasako zaizu sasoia” bezalakoak entzun behar ditugu. Beno, lesbianak bagara.

Abortatzeko eskubidearen borroka irabazi dugu baina gizarte patriarkalak gure uteroak kontrolatzeko tresna gehiago ditu. Esaterako, “gehiegi itxaroten” badugu, zoritxarrekoak izango garenaren mehatxua.

Bitartean, nire inguruan, askok argi daukate seme-alabak nahi dituztela; askok argi daukate ez dituztela nahi. Beste batzuek ama izateko erabakia ezinegonez bizi dugu: zalantza, oztopo, presio eta beldur mordorekin. Baina, erabaki hori hartzeko orduan gure amak eta gure amamak baino libreagoak gara. Umerik ez izatea aukera bat dela dakigu. Familia nuklear erradioaktiboa apurtzeko aukera ere badaukagu. Senarrik gabe, gure emakumezko bikotearekin edota polimaitasun ereduak probatuz familiak sortu ditzakegu. Hori bai: Espainiako Gobernuaren diskriminazio politikarekin topo egingo dugu.

“Tribuan”, komunitatean, hezteko ereduari buruz berriro ere asko hitz egiten da, baina normalean amak direnen artean batez ere. Amatasunaren “ametsa” –nik “agintea” esango nuke– bete ez duten emakumeen testigantzak irakurtzean burutapen bat izan nuen: haur bat “izatearen” behar hori kapitalismoak sortutakoa da. Familia nuklearra eredu indibidualista dela, jabetza pribatuarekin lotutakoa. Egon badaude seme-alabak izan ez dituzten pertsonak, baina horiek haurrak –ilobak edota lagunen seme-alabak, besteak beste– hezten laguntzen dute. Familia eredu komunitario baten aldeko apustua egingo bagenu, seme-alabak izateko aukera ez dutenek agian ez lukete porrot sentimendu hori sentituko, tribuan bere papera izango luketelako. Hasteko, beldurrak astintzeko eta erlojuak birrintzeko, irribarre bat jar dezagun “katuen atso zoroaren” irudian. n

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude