Ehungarren hitzaldira iritsi dira, herriz herri, liburua eta egilea


2016ko otsailaren 28an

Iragan urteko apirilaren 16an Leitzan; hantxe hasi zen Bizi Baratzea aurkeztuz Jakoba Errekondok herriz herri ematen duen hitzaldien bira. Datorren martxoaren 17an, Seguran emango du ehungarren hitzaldia. Eta ibilia ez da oraindik bukatu.

Hitzaldiak, lurraldeka
  • Gipuzkoan 57 hitzaldi egin dira.
  • Bizkaian 20.
  • Nafarroa Garaian 14.
  • Araban 7.
  • Lapurdin 1.
  • Nafarroa Beherean 1.

Hasiera Gipuzkoan eta Nafarroan izan zuen, eta urte bukaeratik hona hasi dira gehiago antolatzen Bizkaian. Baina Jakobiten erromesaldia ez da bukatu, eta udara bitartean Bizkaian beste 40 emateko prestatu du bere burua.

3.182 baratzezalerengana, txikitik eragiten

Era guztietako herri eta auzoetara iritsi da Bizi Baratzea: auzune kozkorrak, hiriak, herri txiki txikiak... Ondorio hau atera du: “Zenbat eta herri txikiagoa, lurrari lotuagoa eta jende gehiago etortzen da hitzaldira, proportzioan”. 100 biztanleko herrian %25 etorri izan da, eta 350.000 biztanle inguru dituen Bilbon eginiko hiru hitzalditara denera 406 pertsona (biztanleen %0,1). Guztira 3.182 baratzezale elkartu dira hitzaldiotan, gazteak eta gazte izandakoak, baratzean beti hastekotan direnak eta bizitza osoa uztekotan daramatenak... “Jendearekin izugarri ikasi dut, esaterako, hiztegia, toki bakoitzean gauzak nola esaten diren...” Hori da Errekondok gehien estimatzen duena, hitzaldietan jendeak bizi bizi parte-hartzen duela, ez bakarrik galderak eginaz, baita nork bere erantzunak emanaz ere.

Era guztietako plazak

Gure herrietako azpiegituren berri ere galde dakioke Errekondori, honezkero. Hitzaldia eman baitu era guztietako aretoetan: elkarte gastronomiko, ostatu, jubilatu elkarte, udaletxe, udaletxepeko aterpe, eliza, ermita, ludoteka, museo, liburu-denda, eskola, euskara elkarte, Ekoetxe, baratze, asteroko azoka, urtean behingo azoka berezi, erakustazoka erraldoi, Astran, Txantxerreka Gaztetxean... Hainbat ekimen bereziren egitarauaren zati izan da hitzaldia (Fracking Ez Akanpada, Lurrama, ERTZ 16 jaialdia...) eta hitzaldi oso bereziak ere joan dira: ibilaldi musikatuak baratzeetan, hizkuntzaren bueltakoak, komikilariek marrazkiz jaulkitako galderei erantzuna, barazki pintxo jateak, Durangoko (liburu) azokan letxugak banatzea... eta etorriko direnak!


ASTEKARIA
2016ko otsailaren 28a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizi Baratzea
Opari ederra Bruselak transgeniko ekoizleei: bukatu dira orain arteko kontrolak

Agroindustriaren alde doan erabaki garrantzitsua hartu zuen Europako Batzordeak otsailaren 7an: NBT New Breeding Techniques teknikaren bidez genetika moldaturik duten haziak ez ditu transgeniko gisa sailkatuko. Hori horrela, transgenikoei orain arte egindako kontrol, segipen eta... [+]


Lapurdi eta Gipuzkoa arteko autobidearen blokeoa abiatu dute laborari asindikalek

A-8 autobideko ordainlekua 12:00etatik 16:00etara blokeatzeko helburua dute. Traktoreak iritsi dira Bidasoaren bi aldeetatik. Sindikatuen borrokari dagokionez, Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak hitzordu bat... [+]


Laborantza ereduaren auzia dugu laborarien ongiezaren oinarrian

Euskal Herria, Grezia, Herbehereak, Alemania, Espainiako eta Frantziako Estatuak, Italia... Europa mailakoa da laborarien azken aste hauetako protesta. Ongiezak eta kexuak akuilaturik, zabalduz doa mugimendua. Dela kostatu zaiona baino merkeago saldu beharra ekoizpena, dela... [+]


Eguneraketa berriak daude