ARGIAk badu Egiatik zerbait

1982an Karmengo Andre Maria kaleko erredakzioan: ezkerretik eskuinera Eskarne Mujika, Pablo Sastre (bizkarrez), Cristina Berra (zutik), Iñaki Uria eta Pello Zubiria.
1982an Karmengo Andre Maria kaleko erredakzioan: ezkerretik eskuinera Eskarne Mujika, Pablo Sastre (bizkarrez), Cristina Berra (zutik), Iñaki Uria eta Pello Zubiria.

Zeruko Argia izatetik ARGIA izatera pasea zen erredakzioa, Kaputxinoek Okendo kalean (Donostia) zuten lokalean egon zen azken tartetxoan. Baina Zeruko Argia, 36ko gerra, diktadura, “trantsizioa”... beste baterako kontakizunen kutxan gordeko ditugu.

Zein lekutan egon da, ordea, ARGIAko erredakzioa, artxiboa, zein izan dira inprentaren pausuak, zein ibilbide izan du aldizkariak kokalekuei begira azken 35 urte hauetan?

“Kaputxinoetan” sortu zen ARGIA 1980an, langileek enpresa beren gain hartu zutenean. Egia auzora egin zuen salto generazio berriak, Zeruko-rik gabeak, 1981ean; Karmengo Andre Maria kalera, gaur egun ere ezaguna den “Kata” ostatuaren pareko lokalera. Bat baino gehiago izango da bertan zitaren bat egindakoa. Argazkiak errebelatzeko txoko iluna, erredakzioa, artxiboa eta abar prestatu zituzten, eta oso oker ez banago leihorik gabeko zulo horretan pasatzen zituzten gau eta egunak. Pareko tabernakoek ere izango dute makina bat kontu kontatzeko, baina hori ere beste baterakoen kutxara. Egiako ekosistemaren parte egin ziren.

1985erako lekua txikitxo geratzen hasia zen eta lan komertzial batzuk ere egiten zituzten ordurako, eta Egian bertan baina Ametzagaina kalera pasa ziren. Garai hartarako bazuten harremanik inprentaren batekin. Prozesua konplikatuagoa zen gaur egungo ereduekin alderatuta eta inpresioaren fase guztiak ez zituen enpresa berak egiten; hortaz, helburua zen prozesuaren ahalik eta zatirik handiena autogestionatzea. 

Hortik hurrengo saltoa 1988an Egia inguruko azken txokora, Mundaiz kalera; Tabakalera eta Gladys-Enea ondora. Inprentarako lehen makinak erosi zituen ARGIAk. Bi urte pasa zituzten lokal hartan, eta ordurako buruan zerabilten euskarazko egunkariaren sorrera, inprentak ere geroz eta leku gehiago eskatzen zuen, eta handik eman zen gaur egungo Lasarte-Oriako kokalekura aldaketa.

Egiak ARGIAren bizitzan zati garrantzitsu bat bete du, eta ez da kasualitatea Iametzak, Antzak, Adurrek eta ARGIAk osatzen duten taldearen izena Ametzagaña izatea. 


ASTEKARIA
2016ko otsailaren 28a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude