Espainiako gobernagarritasuna (des)blokeatuta

Hauteskundeak errepikatzea da Espainiako Gobernuko presidenteak bere karguan mantentzeko daukan aukera bakarra. Kasu horretan litekeena da PPk Rajoy aurkeztu baino beste aukerarik ez izatea eta bide horretatik, Ciudadanosera ihes egindako botoen parte bat berreskuratuko balu, abenduaren 20ko garaipen motza luzatzeko abagunea izan dezake.

Beraz, printzipioz PP izan daiteke hauteskundeak errepikatzearen aldekoena. Beste alderdi nagusiek aldiz, badute hauteskunde berri batzuen aurrean beldurra izateko motiborik. Praktikan “bigarren itzulia” izango litzateke eta honen efektuak zein diren ondo dago neurtuta bi itzulietako hauteskunde sistemak dituzten herrialdeetan. Salbuespenak salbuespen, oro har, partaidetza igo eta bi alderdi nagusietara doan boto kopurua handitu egiten da.

Espainian bigarren itzuli kutsuko hauteskunde batzuk aztertzeko kasu bakarra Andaluziakoa da. 1994ko hauteskunde autonomikoak PSOEk irabazi zituen, baina gobernagarritasunerako Izquierda Unidaren (IU) babesa ezinbestekoa zuen. Ezegonkortasuna hain handia zenez, azkenean, 1996ko  martxoaren 3an hauteskundeak egin ziren berriro: partaidetza %10 igo zen, batez ere sozialisten mesedetan. Ezkerreko akordioa ez babestu izanagatik eta boto baliagarriagatik zigortua izan zen IU.

Bigarren itzuli bat izango balitz, PPk eskumaren boto erabilgarria jasoko luke, baina ezkerrekoen artean ez dago lidergo argirik hori eskuratzeko. Andaluzian PSOEk 45 diputatu zituen eta IUk 20, aldea handia zen boto erabilgarria identifikatzeko. Oraingo Espainiako Kongresuan aldiz, indar aurrerakoi nagusiek atera dituzten boto kopuruak antzekoak dira (341.000 botoetako aldea sozialistentzat) eta diputatuetan distantzia ez da hain handia, 90 sozialistentzat eta 69 Podemos eta bere aliatuentzat. Horri erantsi dakioke IUk atera dituen ia miloi bat botoren ehiza-eremuan Podemosek bere alde mobiliza dezakeela boto baliagarria.

Ezkerreko gobernua osatzen ez bada, hautesleek errudun bezala izendatzen dutena izango da galtzailea ezkerreko lidergoaaren borrokan. Beldur horrek eraman ditzake Podemos eta PSOE akordio batera ailegatzera. Horrela balitz, hasieran ibilbidea izango lukete PPk martxan jarri dituen lege eta ereformak atzera botarazteko

Lehia estuak zaildu egiten du politika publikoetan aliatuak izan daitezkeen alderdien arteko akordioa, izan ere, baliabideen banaketan (boto/kargu/botere) arerioak dira. Ondorioz, borroka negoziazioen narrazioan dago. Ezkerreko gobernua osatzen ez bada, hautesleek errudun bezala izendatzen dutena izango da galtzailea ezkerreko lidergoaren borrokan. Beldur horrek eraman ditzake Podemos eta PSOE akordio batera ailegatzera. Horrela balitz, hasieran ibilbidea izango lukete PPk martxan jarri dituen lege eta erreformak atzera botarazteko: Mozal legea, LOMCE, lan erreforma, abortuaren legea eta gastu publikoari muga jartzen dion Konstituzioaren 135. Artikulua (azken hau PSOEk bultzatutakoa).

Halere, jakina da botere faktikoek eta hauen esanetara dauden sozialisten partetik erresistentziak izango direla. Alternatiba, ordea, ez da erraza. Erregimenaren defentsa burutuko lukeen koalizio handi bat, esplizitua edo mozorrotua, aukera hau oso arriskutsua litzateke PSOErentzat, izan ere, desgaste handia sufritu eta ezkerreko erreferentzia nagusia izateari uzteko aukera asko lituzke. Horregatik, alderdi sozialistarentzat kostu txikiena lukeena PSOE eta Ciudadanosen arteko akordio bat izango litzateke PPren abstentzioarekin. Baina puntu horretara iritsi ahal izateko, aldez aurretik PPk eta botere faktikoek ikusi eta sentitu beharko lukete ezkerreko koalizio bat posible eta sinesgarria izan daitekeela. Orain arte Pedro Sanchezek ezkerreko koalizioari keinu batzuk egin dizkio, Portugalera eginiko bisita bezalakoa, baina gobernuko presidente izan nahi badu, gehiago egongo dira.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude