Akordio usaina

Tokatu zait mahai luzean euskararen erakunde eta eragile mordoa bilduta egotea etorkizunaren usnan, eta amaieran oso ados etortzea guztiak analisi partekatua jasotzen duen testua osatzeko proposamen, ekarpen, ñabardura eta abarrekin.   

Tokatu zait aldundi baten ekitaldi ospetsuan euskaltzale omenduak aldarrikatzea euskararen gaineko itun politiko eta soziala, eta erakundeko agintari gorenak ekitaldi berean erantzutea modu solemnean prest dagoela helburu horiei gizarte eragileekin lankidetzan ekiteko.  

Tokatu zait askatasuna, berdintasuna eta justizia oinarri dituen diskurtsoarekin agerraldia egitea erakunde legegilean eta alderdi guztien onespena jasotzea, bakoitzak bere azpimarrarekin.

Tokatu zait hilabeteotan hizkuntza normalizazioan ardura duten eragile eta erakunde ia guztiekin luze solastea prozesuaren beraren orainaz eta etorkizunaz, eta nabaritu dut haiengan antzeko ikuskera zalantzatia eta lankidetzarako prestutasun osoa.

Eta tokatu zait hizkuntzaren esparruan eztanda egin zezakeen lehergairen bat desaktibatzeko bitartekari lanetan ibiltzea, eta harridura atseginez aurkitu ditut espero gabeko malgutasunak eta akordiorako jarrerak.

Euskaltzaleen Topaguneko presidente izan nintzen garaian (2012-2014) gogotsu aldarrikatu nuen aro politiko berria baliatu beharra euskaltzaleon artean gatazka politikoak eragindako lubakia gainditzeko, eta lankidetza berriak eraikitzeko; beti ere pentsatuz indarrak biltzea ezinbestekoa zaigula euskararen aldeko lanean.

Aldarri bera egin dute han eta hemen eragile eta hainbat talde azken urteotan. Eta esango nuke iritzi publikatuan ere nabarmen ari direla nagusitzen zalantza partekatua eta jauzi aurreko tentsioa, iraganeko heterokritika muturrekoen aldean. Horrez gain, jarreren gaineko ikerketa berriek ere diote bi herenetik gorako onarpen soziala dutela hizkuntza berdintasuna helburu duten estrategiek.

Honenbestez, baldintzak ikusten ditut urrats zehatzetarako. Niri dagokidanez, Gipuzkoako Foru Aldundian hizkuntza zuzendaritzaren plan estrategikoaren lanketan gizarte eragileek parte hartu dute eta, aurrera begira, partaidetza prozesu bat proposatuko diegu hurrengo asteetan, berrikuntza palankak elkarrekin identifikatzeko. Galdera nagusiak izango dira: zer beste egin behar dugu euskalgintzan eraginkorragoak izateko? Nola berreskuratu iraganeko hazkunde erritmoak normalizazio prozesuan? Eta erantzunen arabera joango gara zuzendaritzako aurrekontua moldatzen. Izan ere, hizkuntza berdintasuna helburu politiko eraldatzailea da, gizartea hobetzen duten horietakoa. Behar eta merezi du politika adostua, sendoa, arnas luzekoa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude