Mitokeriatan

“Landarea sakon sartu behar da zuloan”, zuhaitzei buruz eraiki ditugun mitoetako bat.
“Landarea sakon sartu behar da zuloan”, zuhaitzei buruz eraiki ditugun mitoetako bat.

Arrasaten, Arrasate Pasealekuan plaza koxkor berri batean zuhaitz bat jarri nahi eta jendeari galdetu diote ea zer nahiago duten: haritz kanduduna (Quercus robur), pago gorria (Fagus sylvatica “Purpurea”), ezkia (Tilia sp.) edo astigar zuria (Acer pseudoplatanus). Pagoak bereganatu du parte hartu dutenen gogoa. Honez gero aldatuko zuten. Hautaketarako zuhaitz aukera prestatu zuenak jakingo du lau horiek proposatzearen zergatia. Zuhaitz horrek zer etorkizun izango duen jakinaren gainean egingo al zuten! Ez al dira hemendik urte gutxira handik eta hemendik moztu, mugarrotu edo inausten hasiko! Bertan lasai hazi eta bizitzeko modua izango ote du arrasatearren zuhaitzak. 

Zuhaitzek elorrio dute, jeneralean, gure hiriguneetan. Beldurra diogu zuhaitzari; ezin dugu ikusi hazten, luzatzen eta zabaltzen. Gure txikitasuna agerian jartzen duelako, agian? Azpian hartu behar dugu, moztu, txikitu... Eta beldurtasunetik eraikitako mito ugari dugu. Mitokeriak hagintzen du gure zuhaitzak ikusteko eran. Mitoek garbi adierazten dute nolako tratu zatarra eta gehienetan hiltzailea ematen diegun gure zuhaitzei. Zuhaitz aldaketa sasoian gaudenez hona oinarrizko batzuk.

“Landarea sakon sartu behar da zuloan”. Edozein landare aldatzen dugunean, lehen bizi zen maila berean jarri behar da. Lepoan ederki igarriko zaio lurraren arrastoa. Maila berean sartuta aldatu. 

“Zuhaitza estu lotu behar zaio hesolari”. Aldatu berria den zuhaitza ondo itsastea da garrantzitsuena. Horretarako mugimendua ez da txarra. Estuegi lotutako zuhaitza sekula ez da bizimodu naturalera jarriko. Beti helduleku horrekin bizitzera jarriko da. Hobe da hesolari lotu, baina lasai, haizea sentitu eta balantzara ohitu dadila. Errazago itsatsi eta etorriko da. 

“Aldatu aurretik adar batzuk inausi behar dira”. Tokiz aldatzean sustrai batzuk galduko dituelakoan, antzeko proportzioan adar batzuk kentzea ere egokia zela uste izan da. Adarrek, ordea, erreserbak dituzte eta hobe da landarea bere horretan aldatzea. Adarren bat ihartzen bada haren erreserbak mugitu eta gero ihartuko da. Orduan moztu. Aurrez moztuz gero landareak jakiak galduko ditu. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zuhaitzak
Asfaltozko patioa zuhaitz eta landarez betetako zelai bihurtu dute Lizarrako eskolan

Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek helburu dute, besteak beste, beroa eta hotza hobeto kudeatzea,... [+]


Zergatik moztu ditu Jaurlaritzak hogei zuhaitz baino gehiago Barakaldoko institutuan?

20 zuhaitz osasuntsu baino gehiago moztu zituzten Barakaldoko Gurutzeta institutuan, urtarrila hasieran; Jaurlaritzarena da eskumena, baina ez zuen mozketa burutzeko lizentziarik eskatu, udalak adierazi duenez. Ikerketa abiatu du udalak, eta Legebiltzarrean azalpenak eskatu ditu... [+]


2023-12-12 | Irulegiko Irratia
Baigorri ibarrean arbol landatze bat eginen dute

Mendi sindikataren lurretan, Anauzen Munhoako mazelan, hiru hektareetan 300 bat arbol, mota desberdinetakoak ezarriko dira. Ihizi batasunaren biltzar nagusian aho batez bozkatua izan den proiektua da.


2023-09-01 | Josu Goiko | Sustatu
Hamabi arrazoi hirietan zuhaitz gehiago egon dadin

Ostegunean txio bat sartu da nire TLan. Hauxe: 12 Reasons Why Cities Need More Trees. Azken aldian albiste asko ari da ateratzen hirietako zuhaitz mozketei buruz (Bilbo, Donostia, Iruñea…) eta gai garrantzitsua dela iruditzen zait.


2023-02-16 | Axier Lopez
Zuhaitzak mozten eragozten saiatzeagatik epaitegietan deklaratu du Barakaldoko ekologista batek
Ekologistak Martxan Bizkaia taldeko aktibista batek epaitegietan deklaratu behar izan du, desobedientzia larria eta agenteen aurkako atentatua egotzita. Irailean atxilotu zuten Barakaldoko Serralta auzoko 40 zuhaitz moztearen aurka protestan zela. Eremu horretan etxebizitzak... [+]

Eguneraketa berriak daude