Kalitatezko despedidea urteari

Bea Martinez

Urte bukaeran kontzertua egiteko ohitura izan du Urdangarinek azken boladan. Honakoan, tokia aldatu eta Iruñea hotza aukeratu zuen, Bilboko Kafe Antzokiko giro goxoa alboan utziz, esperientzia arriskutsuak ere probatu behar baitira. Gauzak horrela, harrera ona eman zitzaiola esanen nuke, zuzenekoetan eszenatoki aurrean derrigorrezko bi metro huts uzten diren hiri honetan. Taldearen kalitateak merezi zuen behintzat.

Berak sarri aitortu bezala, luxuzko banda zeraman atzean zornotzarrak: gitarra elektrikoan Rafa Rueda maisua, Telecaster miragarriari soinu leun zein gogorrak atereaz. Koldo Uriarte teklatu eta melodikan, base harmonikoa fin mantenduz. Nika Bitchiasvilik, arrabitari zuku birtuosoak atera zizkion. Jon Cañaverasek Urdangarinen bandan ohikoa ez den gitarra apala gustu ederraz jo zuen, hura gozatua, eta Angel Celada beteranoa ari zen baterian. Azken honek harridura oihuren bat sorrarazi zuen publikoan bere izena entzun genuenean, eta ez da gutxiagorako, gasteiztarra El Último de la Fila, Joan Manuel Serrat edo Mecano bezalako talde eta abeslariekin aritua izan dela kontuan hartuta. Urdangarinek berak esan bezala, ilerik urdinena bazuen ere, berak zekarren energiarik handiena eszena gainera. Kalitate handiko banda aparta, edozein kantari atzerritar famatuk eraman zezakeenaren mailakoa. Soinu mahaian Mikel F. Krutzagaren hatzek lan ederra egin zutela aipatu behar da, baita ere. Harritzeko apuntea, bestetik, tarteka taldeak hartu zuen bolumena eta izaera gogorra. 

Errepertorioan, orokorrean mitikoak: Lau Koplatxorekin hasi, eta jarraian hainbat diskotako kantu ezagun ugari aletu zituzten. Iruñeko publikoa ez da Bilbo edo Donostiakoa, eta argi geratu zen, kantuek ez baitzuten normalean izan ohi duten koroaren laguntzarik jaso. Hala ere, ezagunenak txalo zaparradaz hartu zituzten iruinseme zein iruinalabek. Hiru bertsio: Laboaren Martxa Baten Lehen Notak, Baratze Bat akaberako, eta Black-en Wonderful Life zoragarria. Bazkalosteko Kafea, Txatxamatxalinatxu edo Panderuaren Gizona bezalako batzuk jo ez zituztenez, bertsioak soberan zeudela pentsatu genuen askok. Kantariaren kontzertu gehiagotan egon garenok badakigu Badira Hiru Aste edo Oihana kantuen aurretik aurkezpen istorioa datorrela, berak dioen bezala literatura apurrez doitua. Mikel Urdangarinen kontzertua ez litzakeelako Mikel Urdangarinen kontzertua bestela.

Duela 20 urte hasi zen kantuan, baina bera ikustera doan publikoa gaztea da beti. Duela 20 urte ere Iruñea Heavy Metala dela esaten zuten Skalariek. Tira, orain gazterian ska musikak hegemonia duen garai honetan, kantu lasai eta atseginei aukera bat eman zioten hiri buruzagian. 

Mikel Urdangarinen kontzertua

Iruñeko Zentral Kafe Antzokian, 2015eko abenduaren 30ean. Areto ia betea, giro lasaian. Bi ordu luze, bis ugarirekin.


ASTEKARIA
2016ko urtarrilaren 31
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude