Euskal kortsarioen uhartea

Pilier uhartearen airetiko argazkia. Lur zati txikiak biztanle gutxi izan du historian zehar: monje zistertarrak bizi izan ziren laburki XII. mendean; 1996an itsasargia erabat automatizatu baino lehen, farozainen bizileku izan zen; eta tartean, euskal kor
Pilier uhartearen airetiko argazkia. Lur zati txikiak biztanle gutxi izan du historian zehar: monje zistertarrak bizi izan ziren laburki XII. mendean; 1996an itsasargia erabat automatizatu baino lehen, farozainen bizileku izan zen; eta tartean, euskal kortsarioek erabili zuten kokagune estrategiko gisa.Survol de France

Pilier uhartea (Frantzia), 1172. Buzayko abadiako monjeek beste abadia bat eraikitzea erabaki zuten Loira ibaiaren estuarioko lau hektareako lur zatitxoan. Irla txiki eta bakartuak zistertarrek bilatzen zituzten soiltasuna eta austeritatea eskaintzen zituen. Baina nonbait, Pilierrek zorrotzegi betetzen zituen printzipio horiek, baita zistertarrentzat ere, eta 33 urte geroago Nourmoutier izeneko beste uharte batera aldatzea erabaki zuten, handiagoa eta abegitsuagoa baitzen hura. Horrenbestez irla hutsik geratu zen, hainbat mende geroago euskal kortsarioak iritsi ziren arte.

Pilier uharteko kortsarioen berri zaharrenek 1545eko data dute, eta 1693. urtean egotzi zituzten betiko. Beraz, hainbat kortsario belaunaldik hartu zuen babesa bertan, eta gehienak gipuzkoarrak ziren. Gotorlekua eta talaia eraiki zituzten eta, handik, Loira ibaitik itsaso zabalera irten nahi zuten ontziak behatzen zituzten. Frantziako koroak hainbat espedizio bidali zituen uhartea garbitzeko asmoz, baina kortsarioen gotorlekua menderaezina izan zen mende eta erdian.

Zingo edo kalatu txikiko ontziak nahiago zituzten, hondarpez jositako Frantziako kostalde atlantikoan erabilgarriagoak zirelako. Gehienez ere 80-100 bat kidek osatzen zuten eskifaia eta 8-10 kanoi izaten zituzten. Maiz arraunontziak erabiltzen zituzten, hondartzetan lehorreratzeko eta ibaietan gora joateko aukera ematen zielako. Gainera, ontzi txikiagoak merkeagoak ziren.

Ez zuten uretan denbora asko igarotzen, janaria, bolbora eta gainerako horniduretan aurrezteko. Eta normalean bakarka nabigatzen zuten, edo gehienez ere binaka. Horrela, harrapakina lortuz gero, inbertsioa azkarrago berreskuratzen zuten eta gutxiagoren artean banatu behar zuten.

Émile Gabori (1872-1954) historialari frantziarrak honela deskribatu zuen Pilierko euskal kortsarioen jarduera-eremua: “Bretainiako kostaldean, Poitoun jardun ohi zuten. Loiran gora askotan joan ziren, eta bidean aurkitzen zuten orori erasotzen zioten. Egunero lortzen zuten harrapakinen bat. Morhibaneko sarrerari eta Brestekoari erasotzen zieten, eta Noirmoutier suntsitu zuten. Pilierren ezkutatzen ziren, Nourmoutierretik gertu, eta behatokia eraiki zuten bertan. (...) XVII. mendearen amaiera arte ez zen lortu haiek egoztea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunak eta itsasoa
Yale: prestigioa esklaboen truke

Killingworth (Connecticut, AEB), 1701. Collegiate School goi mailako ikasketa zentroa fundatu zuten. 1716an eskola berria New Havenera aldatu zuten eta handik bi urtera, 1718an, Yale izena hartu zuen gaur egun AEBetako eta munduko unibertsitate prestigiodunetakoa denak.

Urte... [+]


2023-12-07 | Hala Bedi
Azukre Beltza, Julian de Zulueta esklabista arabarraz Irati Antiaren erakusketa Gasteizen

Julian de Zulueta esklabista arabarraren inguruko erakusketa ikusgai dago LABE espazioan.


2023-10-08 | Axier Lopez
Martín Rodrigo y Alharilla
“Euskal Herria ere nabarmentzen da esklabotzari buruzko memoria-politika ezagatik”

Nazio inperialistetan familia jakin batzuk izugarri aberastu eta elite ekonomiko berriak sortu zituen munduko sistema kolonial eta esklabistak. Aldi berean, kontinente oso bateko biztanleria erdira murriztu zuen: Afrika. Mundua errotik aldarazi zuen, eta egun ere indarrean... [+]


Esklabotzaren memoria Europan
Iragan ilunak auzitan jarri du gaurko aberastasuna

Europa esklabotzarekin aberastu zela ez da sekretua. Hainbat mendez milioika pertsona garraiatu zituzten Afrikatik Amerikara, eta esplotazio horri esker ekoiztutako kakaoa, azukrea eta kotoia izan ziren Liverpool, Bartzelona edo Bordele bezalako hirien garapen ekonomikoaren... [+]


Toussaint Louverture Haitiren askatzailea hil zela 220 urte igarota, bere borrokak bizirik dirau Bordelen

Pasa den ostiralean bete ziren 220 urte Toussaint Louverture hil zela, Haitiko 1791ko esklaboen iraultzaren buruzagia. Askorentzat, garai hartako politikari garrantzitsuena izan zen Louverture, ez bakarrik Napoleon Bonaparteren gudarostea garaitu eta Amerikako lehen herrialde... [+]


Eguneraketa berriak daude