Txotxetik haragoko mundua

Onartu ezazu, irakurle, zuk ere dagoeneko hitz eginda izango duzu lagunen batekin sagardotegiko plana antolatzearena. Ezagutzen dugu elkar pixka bat dagoeneko... Eta urteroko galdera da, zein sagardotegitara joango gara? Noski, zalantzarik gabe “sagardoaren lurraldera”, Hernani-Astigarraga aldera egingo duzue bisita. Orain bi aste jasoko zenuen ARGIAk argitaratutako 2016ko sagardoaren gida, eta topatuko duzu Euskal Herriko sagardotegien informazioa.

Hernaniar bati hau esatea kosta egiten bazaio ere, ez gara sagardotegiak dauzkagun bakarrak. Daitort. Eta ARGIAk 1994tik urtero kaleratzen duen posterrarekin hori ere erakutsi nahi du. 2016ko sagardo garaia. Euskal Herrian barrena izena du zazpi lurraldeak kontuan hartuta osatutako aurtengo gidak. Sagardoari lotutako elementu guztiak bildu nahi izan dira mapan. Sagardotegiek hartzen dute protagonismoa, jakina; baina zuku honekin harremana duten beste zenbait elkarte edo museo ere ikusarazi nahi izan dira. Hor daude Zerain Dezagun Fundazioa (Zerain), Sagasti esperimentalak (Urkiola eta Villabona), Iturraran Parketxea (Aia) edo Albaola Itsas Kultur Faktoria (Pasaia San Pedro).

Sagardo-agenda

Urte osoan zehar Euskal Herrian antolatzen diren sagardoaren inguruko hainbat eta hainbat ekintza bildu dira sagardo-agendan. Txotx denboraldiaren irekiera egunez gain, sagardo egunak, azokak, lehiaketak, bertso bazkari/afariak eta askoz gehiago sailkatu dira hilabetea eta lekua zehaztuz. Gipuzkoako Sagardogile Elkartearekin elkarlanean egin da atal hau, eta informazio gehiago sagardotegiak.com webgunean topatu dezakezu. Sagardotegiak daukan eskaintza azpimarratu da: botilako edo txotxeko sagardoa, Labela, ekologikoa, bisita gidatuak, lotarako lekua... Informazio hau guztia eta Euskal Herri luze-zabala biltzen duen euskarri bakarra da, baina lehena izanik, posible da zenbait elementu ahaztu izana. 

Horren sagardozale zaren irakurle jakintsu hori, seguru dagoeneko bota duzula faltan zerbait; idatzi sustapena@argia.eus helbidera eta eman horren berri! 


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude