Abian den eztabaidaren gako batzuk

Abian prozesua jarri dute martxan  ezker abertzalean azken bost urteetako estrategia aztertu eta etorkizuneko oinarri berriak finkatzeko. 2010ean adostutako Zutik Euskal Herria agiriak gidatu du azken urteetako norabidea eta haren erabakirik garrantzitsuena borroka armatuaren amaiera izan zen. Horretan zalantzarik ez bada ere, berau gauzatu duen ETA erakundeak bizirik dirau oraindik, arma eta guzti gainera. Errealitatean agian ez du horren garrantzi handirik, baina sinbolikoki bai. Korapilo ugari askatu beharko ditu prozesu horretan ezker abertzaleak. Hemen batzuk.
 
Eragin esparrua. Sortuk gidatutako prozesua da hau, baina ezker abertzale osoari eragin gura diona. Beraz, zer da ezker abertzalea, nork hartzen ditu erabakiak eta nori eragiten dio? Auzia historikoa da, baina borroka armatuak iraun duen bitartean, ETAren esana giltzarri izan da, seguruenik borroka armatuak indar handia duten gainerako esperientzietan bezala. HBrengan oinarritutako herritarren batasuna klabea izan zen ilegalizazio garaien etorrera arte. Batasunak eta Sortuk bestelako antolaketa moldeak ekarri dituzte, baina lehenaren kasuan, ilegalizazioak ez zuen utzi inongo ereduren garapen politiko normalik. Sortuk izan du horretarako aukera egokiagoa, eta badirudi bera izango dela ezker abertzalearen ardatza. Ez dago garbi nola, eta hori da Abianek finkatu nahi duena. Historiara begira, argi da herritarren batasunaren formula arrakastatsua izan zela.  Ezker abertzalea malgutasun handiz irakurtzea da klabeetako bat. Horrez gain, nola uztartzen da hori egungo hauteskunde formularekin?

Bitartekoak. Ezker abertzalea espazio soziologiko zabal moduan hartuta, ez dago zalantza handirik Batasunak eta Sortuk asmatu zutela borroka armatuaren amaiera bideratzean. Erabaki hori nola hartu zen asko eztabaidatu izan da, ea zilegitasunik bazuen ala ez, Batasunak hartu zuelako erabakia eta ez ezker abertzaleko erakundeetako ordezkari guztien artean. Eztabaida hor izango da betirako, baina gailentzen ari den errelatoa hori da. Dena den, oso argi dago ezker abertzalearen alderik kopurutsuenak –Batasunako militantziak– armen bidea amaitu nahi zuela. Zeresanik ez esparru soziologikora jota, armekin jarraitu gura zuen minoria oso txikia zen.
 
Ildo politikoa. Baina bistan da Sortuk ez zuela guztiz asmatu ildo politikoan, ez behintzat epe laburrari begira. Arrakasta itzela izan zuen EH Bilduren hauteskunde formularekin, baina ez bere oinarri politikoaren egituraketan, eta seguruenik horrek hauteskundeetako krisia ekarri dio, Espainiako hauteskunde orokorretan bere gordintasun osoz islatu dena. Bake prozesu bat eratzeko ahaleginak kale egin dio, ez da negoziaziorik izan eta bere ikuspegitik gatazkaren ondorio larriena zintzilik geratu zaio: presoena. Espetxeen jira-biran sortutako esperantzak etsipen maila handia ekarri du, eta arazoak ere bai.

Independentzia da ezker abertzalearen helburu estrategikoetakoa eta begirada hori ere zuzendu gura da orain: erabaki eskubideak topagune gisa balio dezake, baina independentzia inork tinkotasunez jorratzen ez badu, egunerokotasunak lehen planoetatik desagertzera eraman dezake.

Ezkerreko mugimenduen hauteskunde arrakastaren beste ondorioetako bat ere bete-betean eman da ezker abertzalean: berez ahula zen gizarte mugimendu aberatsa are eta gehiago ahuldu du dinamika instituzionalak. Elkar elikatu barik, mugimendu instituzionala hondoratu egiten da edo bereziki ahuldu. Bere oinarri soziologikoa ahalduntzen badu lanik Abianen ondorengoak. Funtsean, negoziazioaren eskemak konfrontazio demokratikoarena estali du.

Pertsonak. Gaitza da zerbait asko berritzea belaunaldi zahar eta inertziez kutsatuak bultzada berriei lekurik utzi ezean. Oker egon naiteke, baina kanpotik ikusita bederen, pertsona berdintsuak dira leku garrantzitsuenetan, zuzentzen eta erabakitzen. Rufi Etxeberriaren Iruñeko hitzaldiak, besteak beste, hori islatzen du argi eta garbi. Arnaldo Otegi eztabaidaren erdian kaleratuko da, eta lider izaera oso onartua badu ere, hauek ez dute miraririk egiten.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude