Erauntsia ari du

Ikusteko dago norainoko eragina izanen duen abenduaren 20ak, Nafarroan hasi berri den aldaketan. Gobernuan eta udal nagusietan 40 urtez egondakoak pozez txoratzen eta harro-harro dabiltza, gogotik egin dute lana, gogotik azpijokoa, eta Nafarroako bederatzi ordezkarietatik sei lortuta, ez dute inolako asmorik amore emateko eta eutsi eginen diote, gogor eutsi ere, erauntsiari. Cordovillako egunkariaz gain, ahalegin betean ari da Nafarroako Cadena Ser irratia, itxuraz aniztasunaren habia izanik ere, bai eta nafar enpresaburu zenbaitek abiarazitako hedabide digitalak ere. Orain, diru pribatua erruz mugitzen ari da aldaketaren aurka, eta sare sozialetan jende ordaindua darabilte aldaketaren kontrako mezuak harat-honat zabaltzeko. Funtzionario sare gotorrek ere ederki bete dute beren lana. Hitz batez, udatik hona, ederki antolatuta eta mobilizatuta dabiltza, karrika hartu dute, eta eskratxeak ere egin dituzte, zorioneko erakusketaren karira. Abenduaren 20an ez zen inor ere etxean gelditu. Gainera, Bilduk eta Geroa Baik boto gehien eskuratzen dituzten herri aunitzetan jende gutxiagok bozkatu zuen, eta aldiz, UPNk eta PSNk bozka gehien lortzen dituzten eskualdeetan, parte-hartzeak gora egin zuen; hori behin eta berriz gertatu izan da hauteskundeetan, joan den maiatzean izan ezik. Hala eta guztiz ere, baldintzarik onenetan eta haize alde ere, erregimen zaharra gogoko dutenek inoizko daturik kaxkarrenak izan dituzte hauteskunde orokor batzuetan.

Dena den, konprenigaitza da zergatik ez dioten aldaketaren aldeko indarrek aurre egiten erauntsiari, eta zergatik ez duten argi eta tinko azaldu nola aurkitu dituzten udalak eta Gobernua, kudeaketa zentzugabe eta xahutzailearen ondorioz, hau da, diru-kutxak sos pizarrik gabe; urtero, makina bat milioi bideratu beharra itzaleko bidesari eta gisakoetara; banku-finantzaketa agortua, atzendu gabe Foru Komunitatea izanik, ezin dela sosik eskuratu autonomiendako diru funtsetik… Egungo egoeraren erantzuleak, hau da, Barcina, Lourdes Goikoetxea, Iribas eta enparauak, desagertu egin dira erabat tertulia, foro, titular eta eztabaida guztietatik. Orain horien beso luzeek erraten dute zertaz hitz egin eta zer ikuspegirekin, dela enplegu eskaintza publikoaz, dela zerga igoeraz, dela PAIz (Programa de Aprendizaje en Inglés), dela honetaz, dela hartaz. Bertze batzuen eskuetan dago orain ekimena. Hori errotik aldatu beharko litzateke ahalik eta lasterren; bertzenaz, erauntsi gaitzak errekara botako du aldaketa oro, den mendrena ere, hiru urte eta erdiren buruan… edo lehenago.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude