Integrazio eta etxebizitza eskubideak borroka sozialaren oinarrian

  • Laster beteko du hamarkada bat Italiako Parma hirian dagoen Artlab zentro sozialak. Urteak aurrera, Emilia Romagna eskualde italiarrean erreferente bihurtzen joan da gune okupatua, integrazio eta etxebizitza eskubideen aldarrikapenean.

Xuban Zubiria @xubanzubiria
2016ko urtarrilaren 17a
Artlab eta beste hainbat eragile, etxebizitza duina aldarrikatzeko mobilizazio batean, Parman.
Artlab eta beste hainbat eragile, etxebizitza duina aldarrikatzeko mobilizazio batean, Parman.Anomalia Parma

Parmako ikasle batzuek euren ekintzak aurrera ateratzeko unibertsitatearen eraikin bat okupatu ostean hasi zen ibiltzen zentroa. Gaur egun, herritartasun ugariko lagunak biltzen dituen komunitatea osatzen du Artlab-ek, baina hastapenetan, gazte ugarik Parman bizitzeko zituzten arazoekin lotu zuten okupazio proiektua. Unibertsitate tasa altuek, langabeziak eta prekarietateak gogor kolpatzen zituzten gazteek alternatiba sendoa eraikitzeari ekin zioten. Egoerari soluzio berriak eraikitze bidean, berehala ohartu ziren sistemaren kontraesanek beste komunitate bat zigortzen zutela bete-betean: etorkinak. Gainera, instituzioek horiei bideratutako prestazioak murrizten ari dira, hirian migratzaileak gero eta gehiago direnean.

Italiara migratutakoek bizi duten arazoa Parmako beste arazo sistematiko bat bezala lantzeari ekin zioten zentro sozialean, egoerari modu globalean erantzun behar zioten bertatik bultzatutako proiektuek. Geroztik, migratzaileen eskubideen aldeko iniziatibetan oso aktiboki hartu dute parte, tartean Lampedusako Gutunaren eraketan eta migratzaile eta errefuxiatuenganako elkartasun karabanetan. Parmako egoera aldatu nahian, jatorri anitzetako komunitateen elkarteekin harremanetan jarri dira eta gune okupatuaren ateak ireki dizkiete, denek har dezaten parte egitasmoan.

Errefuxiatuen krisi globalak eragin nabaria izan du Italian, eta ondorioz, baita Artlaben egungo jardueran ere. Matteo Renziren Gobernuaren ezintasuna ikusirik, Artlab eta beste zentro okupatu italiarrak, Gobernuak babestu ezin dituen errefuxiatu askoren aterabide bihurtu dira azken hilabete hauetan. Errefuxiatuen etorrera bideratzeko Italiako gobernuz kanpoko beste hainbat erakunde eta eragilerekin batera Stop war not people kanpaina jarri dute martxan. Krisia gestionatzeko instituzioak izaten ari diren hutsuneak betetzeko sortu da ekimena.

Nazioarteko ikuspegia daukan baina alternatiba lokalak eraikitzen eta hiri italiarra eraldatzen diharduen tresna eta familia bihurtu da Artlab. Izaera ugaritako gero eta iniziatiba inklusibo gehiago eskaintzen dizkio elkarte autonomoak Parmako hiriari.

Italiera eta arabiera eskolak

Elkarteko militante asko ikasleak dira eta astean bitan irakasle bihurtzen dira: italiera eskolak ematen dituzte. Eskolak doakoak dira eta maila ezberdinak daude. Hasiberrientzako maila dago, Parmara etorri berri direnentzat. Hizkuntza hobeto menperatzeko bigarren maila bat ere badago. Duela bi urtetik hona, egitasmoa arrakasta handia izaten ari dela aitortu digute irakasle lanetan ari diren gazteek. Trukean, italiera ikasten duten hainbat migratzailek arabiera klaseak eskaintzen dituzte.

Futbol talde anti-arrazista

Arrazakeriaren aurkako La Paz futbol taldea eratu dute zentro sozialeko kide batzuek, beste hainbat errefuxiatu eta migratzaileren laguntzarekin. Italiako maila erregionalean jokatzen du taldeak, eta emaitzetatik harago, futbola kultura ezberdinen arteko elkarbizitza indartzeko tresnatzat darabilte partaideek.

Etxebizitza, denon eskubidea

Hirian alokairua ezin ordaindurik eta etxe-gabetzea sufritzeko arriskuan dauden familia eta ikasle prekarioentzat unibertsitateak abandonatuta zeukan beste eraikin bat eraberritu du elkarteak. Eraikinaren gestioak sortzen dituen gastuak ordaintzeko, alokairu sinboliko bat ordaintzen dute bizilagunek. Nomas izena hartu duen eraikinean auzolanean bizi dira ikasle, migratzaile eta familiak.

Artlab gune autogestionatuak integrazioa eta borroka soziala Parmako biztanleen egunerokoan txertatzea lortu du eta Salbini ultraeskuindarra buru duen oldarraldi xenofoboari aurre egiteko baliabide bikain bihurtu da. Txikitik eraikiz, norbanakoen bizi-baldintzak hobetzeko tresna da, finean. Eta errefuxiatuen krisiarekin trabatuta dagoen Europa honetan, instituzioetatik harago soluzio lokalak aukera ona direla erakutsi dute.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Migrazioa  |  Etxebizitza eskubidea

Migrazioa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-22 | Jabi Zabala
Othman Alfredo. Musulman bilakatua
"Musulman izateak gaur eta hemen migratzailearen zama gainean eramatea dakar"

Soziologian lizentziatua, gazte mugimenduan eta euskalgintzan ibilia, duela urte batzuk islamera hurbiltzen hasi eta egun musulman praktikantea dugu Othman Alfredo Gomez-Cambronero Kortazar (Bilbo, 1969), Othman izen arabiarra agirietan ere gehituta. Islamera iristeko bere ibilbide pertsonalaz eta nagusiki etorkinek osatua den komunitate islamikoaren kezkez jardun dugu berarekin.


Migratzaileen Mbolo proiektua Bilbon
"Ez gaituztenez kontratatzen, kooperatiba sortzera goaz"

Duela hiru hilabete ezagutu genituen Khadim, Baba eta Bouba. Eskakizun guztiak betez Bilbon kale-saltzaile aritu arren, administrazioak legea gogortu eta berriro paperik gabe utzi nahi zituela kontatu ziguten. Hiru hilabete geroago, Khadim Frantziara joana da, etorkizun hobearen bila, eta Baba eta Bouba garbitzaile kooperatiba ari dira antolatzen beste hainbat migratzailerekin batera, kale salmenta uzteko asmoz. Bitarte horretan, “Inor ez da ilegala” kamiseta ere sortu dugu... [+]


2018-07-13 | Nahia Ibarzabal
Hendaia eta Irun arteko muga gogortu dute

2015eko atentatu jihadisten ondorioz bikoiztu egin dira polizia kontrolak Irun eta Hendaia artean eta muga igarotzea galarazten ari da polizia


2018-07-13 | Estitxu Eizagirre
Hassana Aalia
"Espainiako poliziak errefuxiatuak ere torturatzen ditu, mugetan"

1988an jaioa, Saharan. 2011tik bizi da Euskal Herrian, Bilbon lehenik eta egun Hernanin. Saharar Kontseiluko Giza Eskubideen Komiteko kidea da. Mintzo zaigu bere kasuaz, torturaz, Saharaz, paperik gabe bizitzeaz, gero eta polizialagoa den Europaz...


2018-07-08 | Juan Mari Arregi
Kapitalak nabigatzen du, migratzaileak hondoratu egiten dira

Arrazoi politiko edo ekonomikoengatik migratzera derrigortutako dozenaka milaka lagun dabiltza europar edo amerikar “paradisura” iritsi nahirik, bidean bizitza uzteraino. Horrek gure jendartearen eta bere sistemaren egiazko aurpegia erakusten du.


Migratzaileen Mbolo proiektua Bilbon
"Ez gaituztenez kontratatzen, kooperatiba sortzera goaz"

Duela hiru hilabete ezagutu genituen Khadim, Baba eta Bouba. Eskakizun guztiak betez Bilbon kale-saltzaile aritu arren, administrazioak legea gogortu eta berriro paperik gabe utzi nahi zituela kontatu ziguten. Hiru hilabete geroago, Khadim Frantziara joana da, etorkizun hobearen bila, eta Baba eta Bouba garbitzaile kooperatiba ari dira antolatzen beste hainbat migratzailerekin batera, kale salmenta uzteko asmoz. Bitarte horretan, “Inor ez da ilegala” kamiseta ere sortu dugu... [+]


Elkartasun herritarra Bilbora iristen ari diren migratzaileekin

Elkartasuna nagusi azken egunetan Bilbora heldu diren migratzaileekin, bidean edo trantsituan diren pertsonekin. Ongi etorri errefuxiatuak elkarteak instituzioen erantzun eza salatu du sare sozialetan, eta antolatu, eta migratzaileei lo egiteko lekua aurkitu eta jana banatzen dihardute egun hauetan.


Xenofobia mugazain

Nazioarteko Errefuxiatuen munduko eguna izan berri da. Munduan barrena herri mugimenduek migratuekiko babes handiagoa eskatu dute, baina egunotako albisteak kontrako norabidean etorri dira.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude