argia.eus
INPRIMATU
Beldurrari muga
Jakoba Errekondo 2016ko urtarrilaren 14a

Gero eta material modernoagoak ikusten dira baratzeetan. Udaberrian azak jateko asmoz, neguan aldatu ditu baratzezain honek. Landaretxo guri-guriak pagotxa dira barraskilo eta bareentzat, jaki samurra. Baina plastikozko tutu izurtuak, bost litroko ur-botilak... Dena egokia da gasteropodo gosetiei landaretxotik urrun eusteko. Itsatsi eta indar pixka bat hartu artean, behinik behin. Era berean, haize zakarretatik eta eguraldiaren trakeskerietatik babestuko du. 

Paisaia lan bikainak egiten ditu jendeak. Zer da ba baratzezaintza, artea ez bada?