Haltza

Erreka, ibai edo errio, bazterrean hazi da haltza, Alnus glutinosa. Erriberan uraren emanak ekarritako mausar, legar, hondar, errekarri eta harribili izan ditu sustraietan lagun. Jaio eta errotu zen, zainak haien artean sigi-sagan hazten ziren artean. Luza eta luza, lur harroan zuhaitzari eusteko. Uholde bakoitzean balantzaka ibiliz lurrari eusteko grina luzatuz... Azkenekoa iritsi zen arte. Hark bere onetik, bere lurretik atera zuen arte. Eta urak sustraia txikitu, eta eraman. Itsasoari hondarretan eman arte. Horra haltzarena zena, sigi-sagan hondarretan, gorri. Haltza beti gorri. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Haltza
Eguneraketa berriak daude