Ez da futbola

Gazteago eta kazetariago nintzelarik, ilusioa eta jakin-mina izaten nituen hauteskunde arratsetan. Baina gero eta arreta gutxiagoz jarraitzen ditut, harik eta benetako emaitzak agertu arte. Nire ikusmira aldatu da, eta halako gauei gero eta antza handiagoa hartzen diet futbol partidei buruzko igandeetako emanaldiekin. Eta falta izanen da agian, baina igandeetako futbolak ez du inoiz piztu nigan interes handirik.

Hauteskunde arratsak zundaketen emaitzekin hasten dira beti. Hau da, kinielekin. Futbolari buruzko emanaldietan bezala, emaitza guztiak aurreikusten dituzte, eta adituak dantzan jartzen dituzte, ia ziurtzat joaz balizkoa baino ez dena. Denbora-galtze hutsa iruditzen zaizkit zundaketak: halako batean ikus-entzuleok ohartzen gara aurreikuspenek huts egin dutela, eta haien ondorioak entretenigarri bat besterik ez direla izan, benetako emaitzak iritsi arte. Baina horiek, benetako datuak, poliki-poliki pantailetan agertu ahala, ahaztu egiten ditugu (ahaztarazten digute?). Igandeko partiden emaitzei buruz aldez aurreko analisiek bezala, zundaketak gehiago dira ikuskizun benetako informazioa baino.

Baina gutxien gustatzen zaidana, futbolean eta hauteskunde-gauetan, lehiarako grina neurrigabea da. Biek dute lehia osagai, baina bereziki gogaikarria iruditzen zait, batez ere, hauteskundeetan, irabazi nahi temoso hori, beti eta kosta ahala kosta.

Ematen du alderdiek, eta sistema politikoek oro har, ez dutela batere ongi eramaten erabateko irabazlea ez izatea. Demokrazia batean niretzat ezaugarri interesgarrienak direnak –aukeren aniztasuna eta irabazte-galtze erlatiboak– gaizki ikusita daude, demokraziarako txarrak direlakoan. Hori, alajaina, gauzak nahastea da: ulergarria da sistemarako zailagoa izatea –eta politikarientzat nekezagoa– boterea alderdi askoren artean partekatu behar izatea. Ulergarria da, zentzu horretan, jende askok alderdi-bitasuna hobestea. Baina horrek ez du esan nahi demokraziarako eta jendearentzat txarra denik: alderantziz, alderdi-aniztasuna oso onuragarria izan daiteke herritarrentzat, iritzi berekoak ez direnak hitz egitera eta eztabaidatzera behartzen dituen heinean.

Benetako demokrazia ez da futbol liga bat: lehia bigarren mailan utzi beharko luke, eta herritarren aniztasuna lehenetsi. Eta behin betiko onartu beharko luke herritarrak ez direla okertzen askotariko hautuak egiten dituztenean. Eta futbolean, entrenatzaile onak jotzen ditut eredu: haien taldeak partida bat galtzen duenean, ardura onartu, eta galerari onura ateratzen dakite. Horretan merezi du berdintzea futbola eta demokrazia!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude